FRANCHO RODES: "HEZKUNTZAN AUKERA EZIN HOBEA DAUKAGU"

  • burua da Francho Rodes. Aragoeraren inguruan irakaskuntzan gehien ibilitakoa da berau. Gainera, aragoeraz eginiko lehen testu liburua sortu zuen.

2000ko otsailaren 20an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
A

ragoeraren inguruan jardun duzu hainbat urtetan. Zein da hizkuntzaren egungo egoera?
Hedapen sozialean aitzina egin da, hiztun berri kopuruan; ama-hizkuntza zutenak hiltzen ari dira ordea, eta maila instituzionalean ere ez da gehiegi egiten aitzina. Autonomia Estatutuak hizkuntz-moldeen babesa aipatzen du, baina honek oso kutsu protekzionista dauka, eta ez dago hizkuntz politikarik.

«Lizions da fabla aragonesa» irakaskuntzako materiala sortu zenuen, aragoeraz lehena.
Hainbat irakasle taldek urtetan egindako lanaren emaitza izan zen, materialik ezean bakoitzak berea sortu du eta bateratu beharra ikusi genuen. Samianigoko –Sabiñanigoko– irakasle zentroak eta Conselloak elkarlanean egiteko aukera izan genuen eta horrela egin genuen, kontuz, aragoerazko merkaturik ez baitago eta beraz, ikas-maila bat baino gehiagorentzat baliagarria gerta zedin. Lehen hezkuntzaren amaieran eta bigarrenaren hasierako ikasturteetan erabiltzeko da.

Eta irakaskuntza zertan dago beraz?
Aragoiko Diputazioak eta Espainiako Hezkuntza Ministerioak komenioa egin zuten katalana irakasteko; ez da akordio bikaina baina gurea baino hobea da, aragoerak promesak baino ez baititu. Aurreko gobernuak eskolak proposatu zituen, udalek irakasleak kontratatzen zituzten eta Diputazioaren dirua jasotzen zuten. Inolako eskumen gabe zebiltzan, eskolaz kanpoko orduetan Chaca, Biescas, L'Ainsa eta Benasen, egun erdiko lanean eta herriz herri. Hezkuntza eskuduntza Aragoik eskuratu duenetik ez dago komenio baten beharrik eta hortaz erregularizatzeko aukera ezin hobea da, bai katalanarentzat baita aragoerarentzat ere. Gaur Samianigon adibidez, ez da deus. Hasierakoa murrizten joan zen, urte bat gehiago eutsi genuen: Aragoiko Gobernuak ikasgai bati izena aldatu zion eta guk izena bai baina edukia ez genuen aldatu. Aragoiko kulturaren baitan hizkuntza-eskolak ematen genituen, hurrengo urtean edukiak ere aldatu behar izan genituen ordea


Azkenak
26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun dio ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude