Indigenak zure erakusleihoan


2000ko otsailaren 13an

Igandean, bidezko salerosketa egiten duen dendan erositako kafearen zurruten artean, desagertzear dauden kulturei buruzko erreportaia irakurriko dugu. Ez diogu propagandari erreparatzen, propagandarik gabe argitalpena ez zelako ekonomikoki bideragarria izango. Honek ez gaitu kontsumismorantz bultzatzen, gaitasun kritikoko pertsonak, aurrerakoiak eta ezkertiarrak garelako. Paretatik dirua ateratzen dugu bankuetxeari ematen dizkion etekinen % 0,7a Amazonian garapen proiekturen bat bultzatzeko balioko duen txartelarekin. Andetara joateko bidai bat eskaintzen duen agentziko erakusleihora begiratzen dugun bitartean ostegunean hunkitu gintuen hitzaldian pentsatzen dugu.
Zientifikoki azter dezakegu euren hizkuntza, folklorea CD-ROMean gorde, genoma patentatu edo gizadiaren ondare legez salbatzeko erreserben sorrera finantzatu, ekoturismo iraunkorreko proiektuan lagunduz. Euren folklorea ekonomikoki errentagarri bihurtu eta bizirik iraungo dute. Baina ezin gara eurekin solidario izan, garapenak eta pragmatismoak gure elkartasuna zentzugabe bihurtu dutelako. Eurek elkartasunez beren begiak uzten dizkigute etorkizunari aurre egiteko izan behar duten beldurra sentitzeko. Guri begiratzeko adorea falta zaigu. Inork badaki elkartasunez antolatzen eta borroka egiten, eurak dira. Behin eta berriz Ekuadorreko Gobernua estualditan jartzen dute ustelkeriaren, esplotazioaren, ingurunearen deuseztapenaren, erosahalmenaren murriztearen eta miseriaren aurkako mobilizazio baketsuekin. Huts egiten dute, baina ez gaitasun faltagatik ez eta gure elkartasuna eta jakituria falta zaizkielako. Ez dute lortzen betebeharrak betetzen dituen gobernurik, geure eguneroko kontsumo eta lanarekin garapen totalitarioaren eredua mantentzen dugulako eta esplotazioaren apur odoltsuekin elikatzen gaituen eskua defendatzen dugulako


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude