DENA DELA MOZTU


2000ko otsailaren 6an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Sasoi honetan urteroko erretolika astindu beharraz ez naiz bada nazkatuko. Zuhaiska eta, batez ere, zuhaitzen aurkako inkisizioa pasa den inuxente bezperan geurean gutxi batzuk, baina Frantzian milioika zuhaitz eraitsi zituen haizetea baino makurragoa da. Lurreratutako zuhaitzak piztu egingo ziren batzuen ustez, urteoro pairatzen duten tortura sistematikoa baino hobea izango baita behingoz akabatzea. Guraize, zerrote, motozerra, labana eta abarrez gauzatzen den tortura: ebaki, moztu, muarrotu, kimatu, podatu, lepotu, inausi...
Negu parte honetan lan eskasia dela eta, edo ondokoek berebiziko balentria egina duela eta gu ezin bada gutxiago izan... Inkisizio honetan zer esan handia dute lorategi eta parke publikoetako arduradunek. Jaio eta bizi naizen herrian, adibidez, kale garbitzaileek agintzen dute zuhaitz kontuetan ere. Hostoak orbeltzeko erortzen direnean kaleak itxusitu egiten noski, eta hostoa erori aurretik inausten dira. Lotsagarria. Bere burua ezjakintzat duena, lorazain profesionalak honetan ikusita, inausketa lanetara ematen da. Horra hor katea. Zuhaitzen bizi-poza itotzen duen katea.
Neguan landareak utzi pakean. Gu konturatzerako negua gozo-gozo igarotzeko prestatu dira eta inausiz gero zauriak, hotzen eskuera izango diren zauriak egitea besterik ez dugu egingo. Itxaron lasai, udaberriko izerdi berria bor-bor datorrenean inausi, hark itxiko baititu ondoen zauriak, zauri fisiko eta moralak


Azkenak
Eguneraketa berriak daude