Gipuzkoan bada orain Oineko Larruazalean zeharkako Kirurgia (OLK) egiten duen unitate bat, Euskal Herriko lehena eta Espainiako hirugarrena, Murtzia eta Kataluniakoen atzetik. Teknika kirurgiko berriak modu anbulatorioan zuzendu ditzake oinetako hainbat patologia (esaterako, joanikoteak, mailu-behatzak, metatartsalgia edo talalgiak), orain arte luze eta mingarria izaten zen operazio-ostea ekidinez. Zerbitzua Gipuzkoako Poliklinikan ireki da eta han ari dira lanean Achalandabaso, Arriola, Cárdenas, Escobar eta Martinez Renobales traumatologoak.
OLK teknikak posible egiten du deformazio bat baino gehiago aldi berean zuzentzea. Eta aukera ematen du, bost milimetroko ebakietatik, muskulaturaren eta hezur-egituraren txokorik barruko eta helezinenetara iristeko. Horretarako, sentsibilitate handiko ekipo optiko bat baliatzen da, oinaren eskeletoaren erresoluzio altuko zuzeneko irudia ematen duena.
Sortu zenetik berrehundik gora interbentzio egin dira, eta OLKren emaitzak guztiz gogobetekoak dira. Lesioa minutu gutxitan zuzentzen da, pazientearentzat minik gabe. Interbentzioa egin eta ordu batzuetara pazienteak alta medikoa jasoko du eta etxera joan ahal izango da, bere kabuz ibiltzen, eta bizitza normalera itzultzen has daiteke. Erabat errekuperatzeko epea, operazioaren arabera, 4-6 astekoa da
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...