MALEKOIAN ARGITZEN DUENEAN

  • airez heltzen da etxeetara, euskara hutsean. Hain errotuta dago herrian, non jendeak kazetariak kalean geldiarazi eta berriketan hasten diren kexu nahiz gomendioak egiteko. Seinale ona.

2021eko uztailaren 19an
Golfa, hondartza eta surfarengatik dugu ezaguna Zarautz. Baina horren atzean, bizi kalitate eta herri giro aparta izan ditu betidanik, nahiz eta etengabe hazten ari den. Bertaratzen den edonork, ume, gazte, heldu eta adinekoen artean euskara hitz eta pitz entzungo du, bizitza erabat euskaraz egitea posible dela ikusiz. Ez da harritzekoa beraz, mota honetako ekimena aurrera atera izana: euskara hutsezko telebista bat, herrian egosten den ororen berri emango zuena. Halaxe, Arrasate telebista aitzindariaren lorratza jarraituz, 1991n otsailean sortu zuten, bestelako egoera batek bultzatuta baina. Esperientzia piloto baten baitan gauzatu baitzuten, Cabledis kable bidezko enpresak herrian kablea bota zuenean, hain zuzen. 30 katetik gorako eskaintza ordainpekoa zelarik, amu gisa herri telebista bat sartzea otu zitzaien. Orduan, Zarauzko udala, Foru Aldundia, eta zenbait enpresa pribaturen ekimenez, ZTB abiarazi zuten. Alabaina, Estatu Batuetan ez bezala, jendea ez zegoenez ohituta telebista ikusteagatik ordaintzera, Cabledisek irabazirik jaso ez eta negozioa geldiarazi zuen. Ikuskizun dago epe erdira kable bidezko telebistak zein joera hartuko ote duen. Bien bitartean, Zarauzko udalak, azpiegitura bat sortua zegoela iritzi eta 1994an diru laguntza luzatu zien ZTB airez emititzeari ekin ziezaioten. Eta hala egin zuten.


JATORRIZKO BERTSIOAN.

Hasieratik garbi eduki zuten euskara hutsean izango zela,

«eta hala segituko dugu gainera. Herritarren % 80 euskalduna izanik. Azken hamar urteotan gainera, ikastetxeetan D eredua baino ez dago. Autopista ondoan etxebizitza mordoa egiten ari diren arren, gehienak zarauztarrek erosiak dira, aberats itxurakoak direnak kenduta. Kanpotik datozenak ere euskaldunak izan ohi dira, Azpeitia eta barnealdekoak gehienbat. Baina horrek ez du esan nahi, euskaraz ez dakien herriko norbaitek erdaraz ezin dezakeenik hitz egin, noski»
azaltzen digu Jose Mari Zubiaurre zuzendariak.
Bere jaiotzatik urte batera, ZTBk aldaketa handia egin zuen, bere programazioa hiru ordu ezberdinetan ematen hasi zen-eta, kirolari garrantzi berezia emanez. Herrikoen artean ikusmin handia pizten baitu kirolarien artean senide, lagun eta ezagunak lehia bizian ikusteak.

«Amenabar eskubaloi taldea Ohorezko B mailan ari dela, hondartzako futbol txapelketa, eskolarteko lehiaketak, surfa, pilota, eta abar. Duela bi urte arte zuzeneko kirol emanaldiak egiten genituen. Baina kamera bakarra zelaia parean jarrita, ez zen eramangarria, jendeari astuna egiten zitzaion. Unitate mugikorra erosi beharko genuke horretarako».
Kirola ardatz izanik ere, ordu laurdeneko informatiboa oso ikusia da herrian, baita asteburuari begira egiten den saioa eta «Herriko semeak» izenekoa ere, non adineko jendeak garai bateko Zarautz hizpide hartzen duen.

«Tarteka bestelako saioak egiten ditugu, esaterako, Sanz Enea kultur etxeko jarduerei buruzkoa, programa bereziak haurrek bitartekoa ezagutu dezaten, Galiziako eguna edo natur astea dela, eta abar»
. ZTBren historian saio ugari izan dira, zeharo ezberdinak denak: ikastetxeetan burutzen den «Oka»ren jokutik hasita «Euskara hobetzen» programaraino. Egin kontu: «Oraingo gazte hauek», «Made in Zarautz», «Zuk egina», «Udala lanean», «Kulturari keinu», «Ene Zarautz maite», «Herriko kontu zaharrak», «Eztabaidarako tartea», «Udako pasarteak», «Eta orain, zer?», «Bazenekien». Saio hauetako dezente erreportajeez hornitzen baziren ere, beste batzuek molde berritzaileak zekartzaten, hala nola: «Bandera horian ura gerriraino», Euskal Herriko jaien zerrenda ematen zuena. Horri lotua edo, urtebeteren buruan ETBko «Jaiak 96» saioa abiarazi zuten.


HERRITARREN KEXUAK.

ZTBko lantalde finkoa Juan Mari Zubiaurre, Itziar Iturria eta Larraitz Martiarenak osatzen dute; gainontzean, dozena bat lagun aritzen dira.

«Ateak irekita dauzkagu, bai kazetari, baita Andoainen edo beste edonon ikasten ari diren teknikarientzat ere. Profesionalak trebatzeko harrobia baita ZTB bezalako herri telebista bat; horra hor gaur egun ETBn ari diren 9 kazetari. Pena bat da, gurekin hasi eta gero, beste batzuek ateratzen dietelako etekina, baina tira»
diosku Jose Marik.
Egunero ordubeteko programazioa dute, hiru aldiz eskainia: eguerdian lehenik eta arratsaldean bitan gero.

«Muzin egin diegu filmak eta kanpotik egindako saioak sartzeko eskaintzei, hori ez baita gure betebeharra»
. Tresneria zaharkitua geratu zaielarik,

«ahal dugunean kamera, bideo eto mahai tresna digitalak erosteari ekingo diogu»
.
Aintzat hartzen dituzte herritarren gomendio eta kexuak,

«kalean ezagunak gara eta jendea kontu kontari hasten zaigu, hura ondo eta bestea gaizki. Hauteskunde kanpainan bereziki errietan hasten zaizkigu batzuk beste kolorekoen alde egin dugula sinetsita. Edota auzo bati buruz zerbait eginez gero, zergatik ez dugun haien auzoaz ezer aipatu eta halakoak. Baina gauza hauek eskertzekoak dira, herritarren zerbitzura baikaude»

Azkenak
2025-05-21 | Ahotsa.info
Erriberako Euskararen Eguna, lehenengo aldia arrakasta handiz

Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.


2025-05-21 | Elhuyar
Gasteizko teilatuetan hiriak kontsumitzen duen argindarraren % 38 lor daiteke

Gasteizko teilatuetan panel fotovoltaikoak jarriz, hiriak kontsumitzen duen elektrizitatearen % 38 lor daitekeela kalkulatu du EHUko Ekopol ikerketa-taldeak. Beraiek garatu duten zehaztasun handiko metodologia batez erabiliz iritsi dira ondorio horretara.


2025-05-21 | Irutxuloko Hitza
Deialdi antifaxista egin dute Altzan, ostiralerako

Segurtasunaren aldeko elkarretaratze bat antolatu dute ostiral honetarako, hilak 23, Altzako Harria parkean. Donostiako hainbat eragile antifaxistek salatu dutenez, “Voxeko jarraitzaile bat” da deialdiaren atzean dagoena, eta Frente Obrerok eta Juventud Combativa... [+]


Palestinako 14.000 haur txiki hilko dira hurrengo 48 orduetan laguntza jaso ezean, Nazio Batuen esanetan

Astearte eguerdian egin du ohartarazpena Nazio Batuen Erakundeak. Astelehenean laguntza humanitarioa daramaten bost kamioi sartuko direla iragarri du Israelek, hamaika asteko blokeo erabatekoaren ostean. "Tanta bat da ozeanoan", adierazi du Tom Fletcher NBEko Giza... [+]


2025-05-20 | ARGIA
Bilboko eta Gasteizko jaietan txosna jartzeko aukera “ukatu” diotela salatu du Mugimendu Sozialistak

Agerraldia egin dute Gasteizko GKS-k, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak eta Bilboko Luberri konpartsak. “Hainbat hilabetez” Bilboko Konpartsekin eta Gasteizko Txosna Batzordearekin “egoera bideratu” nahian aritu direla ziurtatu dute, emaitzarik gabe... [+]


Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

Bigarren ahozko saioan Aroztegiako obren eremuan izan ziren 11 guardia zibilek deklaratu dute asteartean, gehien-gehienak fiskaltzak deituta. Astelehenekoarekin konparatuta azkar joan da dena, eta arras lasaiago. Haien guztien testigantzan zerbait azpimarratu behar bada zera da:... [+]


Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


Putinekin bi orduko telefono dei bat izan ondoren, Trumpek dio Errusia eta Ukraina “berehala” hasiko direla su-etena negoziatzen

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]


2025-05-20 | Jon Torner Zabala
Futbola akuilu, sekula baino hegazkin pribatu gehiago Bilboko zeruan

Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]


Larrialdietako 112 zenbakia bere onera itzuli da Telefonicako arazoa konpondu eta gero

Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]


Seaskak salatu du Parisek hurrengo kurtsorako eskaini dizkion baliabideak ez direla nahikoa

Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta... [+]


Gizon bati hamasei urteko kartzela zigorra ezarri diote alaba bortxatzeagatik eta tratu txarrak egiteagatik

Gipuzkoako auzitegi baten arabera 2016 eta 2018 urteen artean bost aldiz bortxatu eta beste hainbat sexu eraso zein tratu txar egin zizkion, neskak 12-14 urte zituenean. Gizonari hamasei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eta kalte ordainetan 50.107 euro ordaindu beharra... [+]


2025-05-20 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Agintaldi erdiko hauteskundeak Filipinetan: korapiloak agerian

Filipinetako politikagintza klan oligarkiko ahaltsu batzuen esku dago gaur egun ere. Eta horregatik, emaitzen irakurketa xehatuak ñabardura asko ditu.


2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, “herri erantzunari esker”

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Eguneraketa berriak daude