MENDE ERDIA AKITANIAR ETA EUSKAL DOINUAK GRABATZEN

  • liluraturik, Pierre Meyzenc, mikrofonoaren aurrean kausitzen zituen koru, txistulari eta kantarien hotsak hartuz joan zen. Gaur egun, segida hartu dio Agorila diskoetxeak.

2000ko urtarrilaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
P

ierre Meyzenc, ene aita, eskuin eta ezker, bere plazerrarentzat eta batzuetan lagunek eskaturik, grabaketa batzu egiten hasi zen. Badakizu, ez gaurko teknika numerikoekin, baina berunezko hariekin lehenik, eta gero `monobanda'rekin. Hasierako hari horiek hausten ziren, eta koropiloak egin behar zizkien, grabaketa aurrera segitzeko, hots, artisauen gisa ari zen, pasioa zuelako
». Hitz hauek Manex Meyzenc, Pierre Meyzencen semearenak dira. Honek zuzentzen du gaur egun, duela berrogeita hamar urte Meyzenc aitak abiatu zuen «Le Disque» musika tresna saltegiaren ondotik etorri zen Agorila diskoetxea.
«

Gutxinaka hazi den sozietatea da Agorila
», azaltzen digu Manex Meyzencek. «

Gure merkatua Akitania osora zabaltzen dugu, Hego-mendebaldea deitzen dugun horretara. Agorilaren jarduera diskoen edizioa da; hirurehun hurbil. Baina horien hedatzea ere bai, Akitaniako eta Frantziako hirietako disko-saltegi nagusietara
». Gainera, Agorilak saltzen ditu Sony eta TDK etxeen grabatzeko euskarriak. «

Audioa ere saltzen dugu, laurehun bat bideo kazeta inguru ditugu katalogoan. Gure urteko aurrekontua 13 edo 14 milioi liberatakoa da (325 edo 350 milioi pezetatakoa)
». Agorilak Baionan duen egoitzan, errugbi zelaiaren gibelaldean, zazpi pertsona ari dira lanean. «

Duela bi urte langile gazte bat hartu genuen, kanpo-harremanak landu zitzan. Alabaina jakin beharra baita azken urte hauetan, Oldarra bezalako euskal abesbatzek edo Kukumiku bezalako dantzaldi-taldeek lortu duten arrakasta iragarki paregabea izan dela gainontzeko euskal musikarientzat. Orokorrean euskal musikari Pariseko edo Lilleko disko-saltoki handietan sartzeko aukera eman diote
».


IPAR EUSKAL HERRIKO HISTORIAREN ZATI BAT.

1949an Pierre Meyzenc berunezko hariekin bere inguruko musikariak grabatzen hasi zenetik gaur egunera teknikak asko aldatu dira, baina gizartea bera ere bai. Horrek esan nahi du, pasa den urtean Agorilak bete zuen urteurrenak omenaldi txikia egiten diela Ipar Euskal Herriko iraganeko urteei. Nostalgia pittin batekin gogoratzen ditu Manex Meyzencek aitarekin egin grabaketa-saioak: «

Autoan sarturik, soinua hartzeko tresnak kofrean, aita eta biok abian ginen. Autobusen aterbetzeko eraikin handi eta hotzetan grabatzen ohi genuen; bestela, ikasgela hutsetan
». Eta garai haietan haurra zen Manex Meyzencen oroitzapenetan dago oraindik, nola batzuetan loak harturik kulunka goxo bat edo beste egiten zuen autobusen barnean. Edo baita ere, nola aitak eta grabatzen ari zen koruetako kantariek autobusak tokiz aldatzen zituzten behin, bi aldiz eta gehiagotan, harik eta sonoritate hoberena aurkitu arte. «

Tekniken garapena bihotz-bihotzean bizi izan dut; gaur egun arrunt desberdina da: grabaketa-estudioak badaude, taldeak, musikariak eta kantariak berak ere aldatu dira. Garai haietan denak ari ginen amateurismo hutsean, orain gutarik asko egituratu gara, dela elkarteetan edo enpresetan; gertatu beharreko garapena zen. Hala ere, erran nezake teknikek gaitzeko abiadura hartu dutela azken urteetan, duela hogei bat urte aldiz, arraposkiago zihoazen
».
Urteak aurrera joan ahala, Meyzenc etxeak edo Agorilak teknika berriak bereganatu ditu arlo gehienetan. Nahiz kasetak saltzen dituen oraindik, disko konpaktoa lantzen du gehien. Bestalde, bere ekoizpenen banaketa errazteko, Interneten gune bat ireki berri du, erabat eraginkorra izan nahi duena. «

Baitezpadakoa zaigu tekniken eboluzioarekin bat joatea, ez baikaude lehengo merkatu horretan, non disko-saltzaile txikiak gu ezagutzen gintuen pertsonalki, eta askotan, saltzen zituen diskoen egileak ere
».
Agorila iragan aberatsa duen diskoetxea da, baina primeran jakin izan du egokitzen aro berrietara. Garapen horretan emaitza batzu gelditu zaizkio, hala nola, duela mende erdia baino gehiagoko grabaketak, Uztaritzeko seminarioan Pierre Meyzenc aitak berunezko harietan arrasortu zituen txistularienak kasu. «

Euskal Kultur Erakundearekin harremanetan gaude. Elkarlanari eta soinuaren garbitzeko ahala berriei esker, artxibaturik ditugun grabaketa ugari berreskuratuko ditugu ondoko urteetan
». Gisa horretan espero du Agorilak euskal musikaren ondareari ekarpena egitea.


BAIONATIK AKITANIA OSORA BEGIRA.

Agorila diskoetxeak goraki aldarrikatzen du Baionan jaio izana, eta Baionatik musikari begirada berezia botatzen dio. Izan ere, bere eskaintzari so egiten badiogu, mota zein jatorri desberdineko proposamenak dituela ohartzen gara. «

% 90 aipatu Hego-mendebaldeko kultura horretan oinarrituriko lan desberdinak argitaratzen ditugu
» dio Manex Meyzencek, 1989az geroztik Agorila diskoetxearen zuzendaritza artistikoa duenak.
Eta zer da «Hego-mendebaldeko kultura»? «

Koralak, kantari bakarlariak, bandak eta txarangak. Besta girotik, dela errugbiaren edo zezenketen mundutik ateratzen den musika, Landetan, Biarnoan edota Euskal Herrian egina
», ematen du arrapostu. Akitaniako, hots, Bordeletik Tolosaraino Baiona, Hendaia, Donibane-Garazi eta Maule barneratzen dituen eremu horretako publiko zabal bezain desberdinaren nahiak asetzeko, ezinbestekoa duen eginmoldea.
Azken bospasei urte hauetan, Agorilak hogeita hamar bat lan ekoitzi ditu urtero. Horietarik hiru laurdenak Euskal Herriko musikariak edo taldeak dira. Agorilak ez daukanez grabaketa-estudiorik, eginkizun hori azpikontratatu egiten du. Horregatik, etekinak ateratzeko, alde batetik ekoizpen arrakastatsu batzu behar ditu, eta bestetik, publiko gehien biltzen duten kasetak, diskoak edota bideokasetak.
Manex Meyzenc Agorila diskoetxeko zuzendariak azaldu digu halaber datozen hilabeteetan lan amankomuna eramanen duela Kortsikako eta Bretainiako bi diskoetxe txikirekin, «

ezen `major' edo diskoetxe handiei buru egiteko egituratu behara baitaukagu
», azpimarratzen du. Baionako disko editatzaileak bi lan berri plazaratu zituen iragan Durangoko Liburu eta Disko Azokan: Erramun Martikorena baigorriar artzainarena eta Beñat Axiari sortzez zuberotarrarena. Azken hau, oroitaraz dezagun, musika garaikidearen erreferentzia eta izen pisuduna bilakatu da azken urteetan. Eta 50. urtemugaren karietan, hiru disko kaleratu ditu halaber: «Bandas du Sud Ouest», «Chorales du Pays Basque» eta «Voix Basques». Azken honetan, «Salut Bayoune» okzitanieraz kantaturiko abestia agertzen da, eta 1949. urteko grabaketa da. Azkenik, aipa dezagun Hego-mendebaldea deritzon eskualde horretan Agorilak gehien saltzen duen diskoa Lourdeseko musika sakratua eta mezetako zeremoniak biltzen dituena dela. Publiko zabal batek urtero eskatzen du grabaketa horien berrargitaratzea


Azkenak
Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


‘The Lancet’ aldizkariaren arabera, Israelek 434.000 palestinar hil ditu 2023ko urritik: Gazako biztanleriaren %20

Iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du aldizkariak. Kalkuluen arabera, 2023ko urriaren 7tik egunean 732 palestinar hil ditu batez beste, Israelgo armadaren erasoen... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


Eguneraketa berriak daude