Aitzarretako uraren ibilbide bitxiaren atzetik


2000ko urtarrilaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Iribas dugu gaurkoan abiapuntu (620 metro). Kare-harri landuzko fatxadak, armarri eta marrazki geometrikoz betetako ateburu eta leihoburuak dituzten baserri itzel eta ederren artetik, hormigoizko kaleetan barrena ekingo diogu ibiltzeari. Etxe multzoa atzean utzi bezain pronto, hegoalderantz dihoan pistatik abiatuko gara Aitzarretako iturburura hurbiltzeko asmoarekin.
Eguraldi aurreikuspenek kontrakoa iragartzen badute ere, goiak oskarbi daude, nahiz eta egunak aurrera egin ahala laino zuri mehe antzeman ezin batek estaliko dituen. Aste osoan zehar euria eta euria ikusi besterik ez dugu egin. Halaber, artean udazkena izan arren hotz egin duenez, elurra ere bota du gure mendi garaienetan. Horren lekuko dugu esaterako, mendebaldean ikusi ditzakegun Malloetako gailur elurtuek eskaintzen diguten ikuspegi zoragarria.
Berehala bidearen eskuinaldean, egin asmo dugun ibilbidea azaltzen duten bi argibide-taula topatuko ditugu. Argibide teknikoak, tokiko landaretza eta faunaren azalpenak eta inguru guztiaren mapa bat uraren ibilbidea ahalik eta hobekien deskribatzen saiatzen dira. Pistan barrena aurrera egin ahala eskuinaldean herriko ur-depositoa utziko dugun moduan, metro batzuk harantza, ezkerraldeko sakonunean oraingoan, itzuleran bisitatuko dugun Lezegalde leizea utziko dugu. Bidebanatzean eskuinekotik gora egin eta adi bagabiltza sasi artean erdi ezkutatuta honakoa dioen karteltxoa ikusiko dugu: «Ikusten duzun ezerk ez du lekuz aldatu behar, utzi ezazu dagoen tokian». Arrasto zuri-horiei jaramonik egin gabe, eskuinekoa utzi eta ezkerreko bidetik beherantz joko dugu, hau baita Erzillako ibaiertzera eramango gaituena lehenik eta Aitzarretara ondoren (630 m).
Betiere ibaiaren ezker aldetik, errota baten aurriak atzean utzi eta begiralekura iritsiko gara. Aurrean izango dugu Aitzarretako iturburua. Paraje aparta. Kare-harrizko pareta itzelaren oinetik ura indar izugarriz irteten da kobatik, zenbait harkaitzekin talka egin eta haitzartean jauzi eginez. Aitzarretako ur-sorgunea, Nafarroako Aralarko zati handi baten isurbidea da, Desaotik Oderitzera hedatzen den kare-harri Urgoniarrarena. Batez beste, segundoko metro kubikoa baino ur emari handiagoa duela esan ohi da. Neurtzeko tresnarik ez badugu ere, gaurkoan, horrela dela baiezta dezakegu. Arestian aipatu modura bertan isurtzen den ur guztia, Erzilla errekaren bidez, kare-harri jurasikoekin topo egiterakoan Larraun iturburuaren emaria izango denari gehituko zaio.
Etorri bidetik, itzulerako bidea hartuko dugu. Eraikuntza baten parean, berriz, maldan gora abiatu beharrean, ur korrontearen norantzan ibaiertzetik doan zidorrari helduko diogu. Zalapartatsu, indartsu doa gure alboan Erzilla ibaia. Beste ertzetik Urgoxo iturburu apalaren urak gehitzen zaizkio gainera. Ezkerretara bihurgunea eman bezain pronto, bat-batean indarra galtzen du. Apenas du korronterik. Zer gertatu da? Gertaera honen zergatia teorikoki erraz esplika badaiteke, errealitatean zaila da konprenitzen. Nola da posible hain ur kantitate handia bat-batean filtratzea. Zulo handi bat egongo bazen sikiera, baina tira, ez dago horrelako ezer. Pagadi trinko baten erdian kasik zirkulu osoa deskribatu ondoren, orbel pilaketa batekin ibaia desagertu egiten da. Harrigarria! Esplikazioa berriz, sinplea, material iragazkorrekin topo egin eta filtratu egin da. Apur bat gora egin eta ibilgu lehorretik aurrera egingo dugu Lezegaldeko leizezuloa inguratzen duen harrizko hesi sendoarekin topo egiteko. Uholde garaietan soilik ikusi ahalko dugu, nola hustubideak emari guztia tragatu ezin duen eta nola ibaiak gainezka eginez leizezulo honetan barrena isurtzen dituen urak. Ikuskizun itzela izango da.
Lezegaldeko laku, edo hobe esan, errekaraino sartu-irtena egin ondoren, ibilgu lehorrean barrena segiz Larraun iturburura helduko gara. Bigarren iturburu honetan, lehenengoaren urak isurtzeaz gain, Gipuzkoako mugetatik, Unaga eta Prantzes erreka inguruetaraino hedatzen diren Aralarko kare-harri jurasikoetan biltzen diren urak ere isurtzen dira. Aitzarretakoa ez bezala, sorgune lasaia da, aurrekoaren emari bikoitza eduki arren, ez baita zalapartatsu lurrazaleratzen, ezerezetik sortzen dela dirudi. Harrigarria da, hori bai. Larraun ibai emaritsuari emango dio sorrera, honek Irurtzun inguruan Arakil ibaian isuri ditzan bere urak. Modu berean, ur hauek, Arga ibaiari gehituko zaizkio, azkenean Ebroren bitartez Mediterranioan amaitzeko.
Zentral elektriko eraiki berriaren paretik igaroz, Iribasera igoko gaituzten maldei ekingo diegu azkenik, uraren ibilbide bitxia ulertu dugula pentsatuz
Bertikalean hamar metro dituen ahoak Lezegalde leizera gonbidatuko gaitu

Lezegalde, uholde garaietan ibaia irensten duen egundoko ahoko leizea da, kanpotik ikusten dugunean ez dirudien arren. Behin barruan, ur-goraldiek dakartzaten mota guztietako hondakinak nonahi topa ditzakegu: enbor eta adarrak, plastiko eta bidoiak, etxetresna elektriko zenbait...
Hamar metro bertikal dituen aho ikaragarri batek emango dio leizezuloari hasiera. Behealdetik iluntasunera sartu eta bidearen erdialdera, hiruzpalau metroko irtenunea topatuko dugu, abilezia pixka batekin erraz gainditu daitekeena. Zertxobait gora egin beharra dago ondoren, galeria luze samar batek azken balkoira eraman gaitzan. Areto itzelaren hondoan, ikusi ezin bada ere entzun daitekeen hotsak erreka dagoela salatzen du. Uraren parera jaisteko, berriz, sokaren laguntzaz baliatuko gara. Hiru metroko bertikala jaitsi ondoren, lurzoru aldapatsu eta labainkor batek lakuaren pareraino jaitsiaraziko gaitu. Eskua uretan sartzen badugu, ibaiak Larraun iturburua bidean, korronte nabarmena duela ohartuko gara


Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude