Langile-erresistentziako lehen elkarteak Bizkaian eratu ziren XIX. mendean


1999ko abenduaren 26an

Bizkaiko Industri Zentroaren (gaur CEBEK) sorrerak lotura zuzena da XIX. mende amaierako langileen bizi eta lan baldintzekin. Nagusiek garai hartan ezarritako neurri batzuk langileen erresistentzia indartzea, elkarteak eratzea –gerora sindikatuak sortu ziren– eta hainbat greba –kasu batzutan oso bortzitzak– burutzea ekarri zuten.
Garai haietan etorri zen Bilbora Facundo Perezagua Toledoko metalurgilaria. XIX. mende amaierako sindikalista nagusiak sozialismoa ezartzeko egin zuen bertan lan. 1886tik 1903ra bitartean tokian tokiko 13 elkarte sozialista eta 59 erresistentzi-elkarte osatu ziren, bide batez UGTren oinarrizko lehen zelulak eratuz. Bizi eta lan baldintzak hobetzeko aldarrikapenak egiteko baliabide erangikorrenak izango ziren Bizkaiko langileentzat. 1890ean egin zen maiatzaren 1eko lehen ospakizuna, eta baita meatzarien lehen greba orokorra ere. Eta lan arloko negoziaketetako baliabide nagusi gisa bortizkeria erabiltzea izan zen garai hartako borroken ezaugarria.
Ignacio Olabarri Gortazar eta Ignacio Arana Perez historialarien ustez, «bortizkeria» hori arrazoi jakin batzuengatik gertatu zen. Batetik, meatzari, siderurgilari eta eraikuntzako langile askoren behin-behinekotasuna eta espezialitate maila urria kontuan izanik, erraza gertatzen zen grebalariak ordezkatzea, eta horrek ahuldu egiten zuen nagusiekiko zuten indarra. Eta bestetik, erresitentzi-elkarteak ez ziren nahiko indartsuak eta ez zuten biltzen zegokien lanbideko langileen gehiengoa modu iraunkorrez; horri esker nagusiek beti zeuzkaten behar zituzten «eskirolak», eta grebalariek horien lana eragotzi beharra zeukaten, beren borroka irabazi nahi bazuten.
Historialari horiek beraiek diotenez, bortizkeriak garai hartan Bizkaiko lan harremanetan izan zuen presentzia kontuan izanik, «

atsedenik gabeko gerraz
» hitz egin genezake, bai langileen elkarteen jarreragatik eta bai nagusien elkarteek haien aurka hartutako jokabideagatik. Atsedenik gabeko borroka giroa nabarmen ageri da XIX. mendearen azken hamarkadan izandako greba kopuruan ere: gutxienez 23 izan ziren lehen greba uholdean, 1890etik 1893ra bitartean (horietako bi greba orokorrak meagintzan, 1890ean eta 1892an); eta hamarkadaren erdialdeko bi urteetan halako barealdi baten ondoren (12 greba, gutxienez, 1894tik 1898ra bitartean), bigarren uholde bat izan zen, 51 grebatik gora burutuz 1893tik 1903ra bitartean.
Gatazka giroa oso larria izan zen 1898an eta 1899an. Oinarrizko jakien prezioak igo izanak eta urte horretako ekonomiaren indarberritzearen ondorioz Bizkaiko industriak geroz eta eskulan gehiago behar izateak erabat areagotu zuen lan arloko gatazka giroa 1898an: mearen zamaketarien greba, soldata igoera eskatzeko (martxoan, Urtuellan, hiru hildako eraginez); greba Labe Garaietan kaleratze baten ondorioz...
Hurrengo urtean, 1899an, gatazka areagotu egin zen industria eta garraio sektoreetako mobilizazioekin. 1900. urtean tentsio handia bizi izan zen Bilbon. Ia lanbide guztiak gatazketan murgildurik zeuden (tranbiak, telefonoak, portuko zamaketari eta orgariak, eraikuntza...), eta langile elkarteek martxotik ekainera bitartean bultzatutako ekintzak geroz eta gogorragoak ziren.
Gorakada horrekin batera, aipatutako historialariek diotenez, erresistentzi-elkarte gehiago eratu ziren; hala nola, Sestaoko Mekanikarien Elkartea 1898ko uztailean (torneroak, doitzaileak, arrabotatzaileak eta zulatzaileak bilduz) edo zilindreroena azaroan. Antolakuntza garapen hori erabat indartu zen 1899an, eta urte horretatik 1903ra bitartean 43 langile-elkarte berri sortu ziren.
Bizi eta lan baldintzak aldarrikatzeko elkartegintzaren beroaldi horrek eragin zuen, beste ezerk baino gehiago, patroien erantzuna. Bizkaiko Industri Zentroa eratu zuten hain zuzen ere 1899an, enpresari eta gremio korporatibo gisa zituzten interesak babesteko


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Meatzarien grebak
Trapagaran (Bizkaia)
Burdin goseak zauriz bete zuen mendia

“Arrakalatuta utzi digute hegazkinek zerua”, abesten zuen Txuma Murugarrenek. Eta, horixe bera pentsatu dut Larreineta funikularretik jaitsi eta Zugaztietara (Arboledara) bidean: arrakalatuta utzi ziguten meatzariek Trianoko mendi gaina, Peñas Negras... [+]


Anarkismoa Euskal Herrian
130 urteko historia gorabeheratsua

Euskal anarkismoaren mugimendua aurrera atera zuten pertsonaiak eta eztabaidak aztertu ditu Juantxo Estebaranzek bere azken liburuan: Breve historia del anarquismo vasco (Txertoa 2011). Historia horren errepasoa egin dugu, egilearen beraren laguntzarekin.


2011-07-17 | Josu Chueca
SOVtik ELAra
Sindikatu abertzalearen metamorfosia

1911ko uztailean sortu zen Solidaridad de Obreros Vascos, egun Euskal Langileen Alkartasuna (ELA) izenarekin ezagutzen dena. Sabino Aranaren ideien altzoan sortutako sindikatuak klase sozialen arteko elkarrizketa predikatzen zuen eta sozialismoa deitoratu. Aldiz, orain,... [+]


2008-05-04 | Daniel Udalaitz
Maiatzaren lehena Euskal Herrian
Meatzarien 1890eko maiatza
Etxebizitza duinaren eta zortzi orduko lanaldiaren aldeko lehenengo greba historikoa 1890ean egin zen Euskal Herrian, Bizkaiko meatzetan. Grebaren erdigunea Trapagarango Zugaztieta auzoa izan zen eta handik Ezkerralde osora hedatu zen. Gobernuak “gerra egoera”... [+]

Eguneraketa berriak daude