KALORIAK GALTZEKO METODOA


1999ko abenduaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Zientzi Ikerketarako Kontseilu Goreneko Eduardo Rial doktorearen ekipoak eta Bouillaud doktore frantziarraren taldeak frogatu dute posible dela UCP2 proteinaren funtzio desakoplatzaile bat aktibatzea, eta horrek janeurriarekin ahoratutako gehiegizko kaloriak eliminatuko lituzke.
UCP2 proteina helduen ehun askotan aurkitzen da eta horien artean daude adipozitoak, hau da, gantz-erreserbak pilatzeaz arduratzen diren zelulak. Azken bi urteotan gero eta froga gehiago zeuden proteina horrek gorputz-pisuaren kontrolean zerikusia zuela esateko, baina erregulazioaren faktorea mugatzeko zegoen oraindik, hau da, zein den energia barreiatzeko bidea aktibatzen duen molekula.
Gaur egun obesitatearen tratamendu farmakologikoa apetitua inhibitzen saiatzen diren botikekin egiten da. Horren alternatiba izango litzateke, hain zuzen ere, gehiegizko kaloriak eliminatzea ekarriko luketen mekanismoak estimulatzea. Pisua irabaztea edo galtzea, janariak ahoratu ondoren asimilatzen den energiaren eta gorputza mantentzeko eta jarduera fisikoaren bidez gastatutako energiaren arteko balantzearen emaitza da, eta noski, balantzearen emaitzak negatiboa izan behar du argaldu nahi bada. Kiloen galera bi bidetatik lor daiteke bakarrik: ahoratutako kaloriak gutxituz edota kalorien gastua (edo galera) gehituz


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.