GAZTE TRIBUEN TIPI HANDIA

  • Isilka-misilka eta promozio gutxi eginda ere, gazteen ahotan dugu «Kate mundiala» magazina. Nerea Garmendia eta Xabier Aldanondok zuzenean gidaturik, 14 eta 20 urte bitarteko gazteen kezken topaleku eta erakusleiho bihurtu da, tribu guztiei nahiz beren kasa doazenei leku eginez.

1999ko abenduaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Parker Lewisek ez du sekula galtzen» telesail haren izpiritutik edaten du «KTM»k. Gazteen mundua islatu erritmo biziko hari narratiboa jarraiki, tarte luzeena ez da 6 minututik pasatzen.

«Harrigarria da `KTM' bezalako saio bat ETBn egotea»
estaen die jendeak, betiko moldetik ateratzen baita, irudiaren tratamenduan, argiztaketan (gorri eta urdinarekin jokatuz), nahiz mamian; egin kontu: eztabaidak, kale inkestak, zinea, Internet, musika, maitasun arazoen txokoa, apain egoteko trikimailuak, eta abar. Potentzial handiko formatoa da, erreferentzitzat har litekeena, ETBn gazte saioen hutsunerik luzaroan (8 urte) egon izan ez balitz. Eta orain ohitura falta hori nabari da, bereziki gazteen parte hartzeari dagokionez. Hain zuzen, irratira aise hots egiten duten gisan, telebistara nekezago. Horren haritik, lanak izaten dituzte «Txuri beltz» solasaldian parte hartuko duten gazteak institutu eta ikastoletan atzemateko. Saiora joatekoak diren gazteak euskaraz ongi mintzatu behar dutenez, gazteen %70 Gipuzkoatik etortzen da, Bizkaitik berriz, ia %30. Nafar eta arabarrak ostera, oso gutxi. Aurretik telefonoz elkarrizketatzen dituzte, eta horrekin aurkezleak egingo dizkien galderak osatu.
RGU ekoiztetxeak 1.000 saiotik gorako eskarmentua du, hala nola, «Tele txip», «Galaktika» edota 120.000 bazkide lortu zituen «Superbat» saioa. Nerabezaroan hain ohikoa den «artalde» giro inozotik aldentzen saiatzen dira. Saioko 7 erredaktorek bazterrak harrotzen dituzte zer kontatua duten gazte ezezagunak aurkitzeko; okupak, abenturazaleak, musikariak...

«Magazinaren lehen zatia zuriagoa izaten da, 16 urte artekoei zuzendua gehiago; gero, hortik aurrerakoei begira bideratzen dugu. Izan ere, marrazki bizidunen ondotik etorrita, jakina, ezin dituzu gai batzuk segidan plazaratu»
diosku Juan Luis Goitiandia «KTM»ko zuzendariak. Halaxe, 300 inkesta inguru egin dituzte, gazteek «KTM»ko zati ezberdinen balorazioa egin dezaten. Gisa horretan jakin ahal izan dute zerk funtzionatzen duen eta zerk ez. Esaterako, psikologoaren kontsultak oso harrera ona du: gazteek beren kezkak azaleratzen dizkiote psikologoari eta gaztetxoei profil psikologikoa egiten zaie.

«Piercing-ak baino ez direla ikusten eta beti sexuaz ari garela leporatzen digute. Ea lehenengo aldian minik egiten ote duen edo nire neskalaguna nola masturbatu behar ote dudan; lehengoan ere, psikologoak kondoi bat nola jarri behar den azaldu zuen, kondoian behera bi hatzak erabiliz. Ba, horiek dira hain zuzen, gazteen kezkak. Zer nahi dute galdetzea ba, gazte batek aitarekin duen hartu-emana txarra dela eta horren inguruan aritu? Gehienek bere gurasoez paso egiten dute-eta».

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude