URROSOLOREN GEHIEGIKERIAK


1999ko azaroaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
URROSOLOREN GEHIEGIKERIAK
Harrigarria da inor kexu agertu ez izana, baina gure uste apalean «100% vascos» oilategian euskaldunon kontura botatzen direnak erdaldunen kontura botako balira, legebiltzarrean agerraldia egin beharko luke Bingen Zupiria ETBko zuzendariak. Lehengoan kasu, «cashero» hitza modu iraingarri batez erabili zuten, eta publikoa noski, barrez

ASTERIXEN MENTURAK GABONETAN IKUSGAI
Uderzo eta Goscinyren pertsonaiak aurten 40 urte bete dituela profitatuz, galiar hauen marrazki filmak eskainiko dituzte ETB-1ean, horien artean, azkena den «Asterixek Amerika konkistatzen du» dagoelarik. Bakezale hauen 362 borroka, 49 oturuntza eta 12 musuak bi astetan zehar eta «Gaur Egun»en aitzinetik izango dira ikusgai

SIGOURNEY WEAVERREN ODOL HOTZA «ZINE ORO»N
«Copycat» thrillerrean Sigourney Weaverrek agorafobia duen psikologo baten azalean sartu eta ohiko biktima ausartaren rola egingo du, bere paziente ohia den hiltzaile porrokatuari aurre egin nahian. Azken ordu erdiak bereziki, arnas estuka utziko zaituzte, ikarak barne. Hitzordua hilaren 21ean, igandea, gaueko 21:20an duzue


ASTEKARIA
1999ko azaroaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.