IPARRALDEAN ETIKETATZE BIKUNA ITXURAKERIA IZAN DA

  • zen Estatu frantziarrean. Esperientzia honek bere alditxoa izan zuen Ipar Euskal Herriko hainbat saltokitan. Arrakastarik gabe, ordea.

1999ko azaroaren 07an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Etiketatze ekimena hobeto ulertze aldera, hauxe hartu behar dugu kontuan: azken zortzi urteetan, barazki eta fruta ekoizleen erdia ez da gehiago ari ofizio horretan Estatu frantziarrean. Hau da, merkatuen lehiakortasunak kanpoan utzi ditu. Merkatuan bizi den krisia azkartuz doan bitartean, gobernu eta ekoizle handiek krisiari birmoldaketa garaia deritzote.
Sektore honetako ekoizleen antolaketa ez da modu fin batez egiten ari Nekazaritza Ministeriotik. Testuinguru horretan ulertu behar da, joan den udaldian, modu inprobisatuan eta ustekabean, egin zen produktuen etiketatzea. Ministeriotik ez dago sektore honentzako benetako egitasmorik. Mozkinen zabalkuntzan arazoak dira, eta etiketatzea kontsumitzaileenganako keinu moduko bat izan da. Sektorean zerbait egiten denaren itxura, nolabait esanda.
Etiketatze hori, gainera, nola-hala zabaldu dute. Frantziako Nekazaritza Ministerioaren dekretuz, baina legerik gabe. Ekimena ordea, tarrapataka egina izan da eta sei fruitu eta hiru barazki baino ez dute modu bikun batez etiketatu: mertxika, meloiak, albarikokeak; eta tomatea eta pepinoa, besteak beste. Iparraldeko kasuan, ia denak kanpotik ekarriak. Dekretu bat eman izan da, baina Administrazioak ez du batere segimendurik egin. Bertako saltokietako sailen arduradunek ez diote aparteko atentziorik eskaini ere. Berehala ohartu dira ez zuela arrakastarik izanen nonbait.
Informazio guztien arabera, ekoizleek saltokira saltzen duten prezioa eta kontsumitzaileentzako prezioa itxurazkoak izan dira. Hots, ekoizle handiek eta saltokiko nagusien akordioetan gibelasmo ugari ezkutatzen da. Konparazione, produktu batean azaltzen diren prezioak zuzenak izan daitezke. Baina hori zenbait barazki edo fruta motarekin baino ez da egiten. Hots, Estatuak exigitzen duen erosketa prezioa zuzena da, baina merkatuko handizkarien eta saltokiko erosle handien artean –salerosketa handien tratuan ari direnez– beste produktuen prezioak adosten edo akordatzen dituzte aldez aurretik. Etiketaturiko mozkinen prezioa akordio horien barne joan daiteke.
Esate baterako, baratxuria eta limoia: maioristek edo handizkiek % 200 irabaz dezakete ekoizle eta saltzaileen arteko salerosketan. Kontsumitzaileak pagatzen duen prezioa eta ekoizleak saldatutakoaren artean dagoen aldea oso handia da. Prezio apala denez, kontsumitzaileak ez du berean erreparatzen. Behar du, erosten du, eta kitto. Kontsumitzailearen axolagabekeria handia da Ipar Euskal Herriko ekoizle txikien iritzian. Alta, bertako mozkina denean, tomatea, kasu, bertako ekoizleek arazo izugarriak dituzte saltokietako jabeekin prezioa adosteko.
Bertako ekoizpen kopurua eta kanpotik datorren ekoizpen kopuruaren aldea oso handia da. Beraz, fruta nahiz barazkia dela, lehiatzeko modu bakarra kalitatea ziurtatzea da. Hau da, tokian tokiko mozkinen bermatzea eta beren ekoizleen arteko elkartasuna. Frantzia mailan ari diren ekoizle txikiak elkartzen ari dira handizkiek ezartzen dituzten merkatu legeei aitzi egiteko. Nolanahi ere –ekoizle txikien arabera–, etiketatze politikaren bidez, Frantziako Gobernuak iritzi publikoa prestatu nahi izan du prezioak ahalik eta gehien apaldu ahal izateko. Prezio apaltze horretan, ekoizle txikiak ezin lehiatuz, merkatutik at jartzea bilatzen duelarik


Azkenak
Eguneraketa berriak daude