TABACALERAK ZENBAIT LANTEGI ITXIKO DU DIRUA IRABAZTEKO

  • Negozio biribila da eta Euskal Herriak badu zerikusia horrekin, Tabacalerak Donostian baitu Davidoff eta Ducados zigarroen lantegi bat. Badirudi berau 2002. urterako itxi egingo dela.

1999ko urriaren 10ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Datuek gauza bat erakusten dute: ez da geroz eta gutxiago erretzen. Tabakoaren inguruko enpresek –bereziki Tabacalerak Espainiako Estatuan– geroz eta zigarro eta puru gehiago saltzen dute. Negozio handi bat izaten jarraitzen du. Tabacalerak 6.432 langile ditu, eta 1998an 20.012 milioi pezetako (800 milioi libera) etekinak izan zituen –1997an, berriz, 16.628 milioi pezetakoak–. Horrez gainera, Tabacalera Taldearen datuak kontuan hartuz gero, etekinak 23.505 milioi pezetara heltzen dira.
Baieztapen hori da behintzat Tabacaleraren azken memoriatik atera daitekeen ondorioa. Tabacalerari dagokio gure ingurune hurbilean kontsumitzen eta saltzen den ia tabako guztia. Hainbat lantegi ditu Espainiako Estatuan zehar sakabanaturik, eta horietako bat Donostian, Atotxako auzoan, Davidoff eta Ducados zigarroak egiteko. Donostiako lantegia hiru urteren buruan, 2002. urterako, itxi egin daiteke, Espainiako tabako konpainia honen planak betetzen baldin badira. Plan horretan beste lantegi batzuk ere ixtea aurreikusten da.
Azken hilabeteotan, bestelako logistika negozio batzuk ere badituen tabako enpresa honen etorkizunari buruzko espekulazioak izan dira. Frantziako beste tabako konpainia batekiko bategitea aipatu izan da sarritan. Oraindik ez da inolako operaziorik gauzatu, nahiz eta, dauden datu guztien arabera, ez litzatekeen harritzekoa une batetik bestera gauzatzea.


MERKATUAN BURU.

Zigarroen eta puruen merkatuan Tabacalerak nagusi izaten jarraitzen du. Zigarroen alorrean, salmentak % 3 igo ziren kopuruz eta % 12 balioan Espainiako merkatuan, orotara merkatu-kuotaren % 47,5 lortuz.
Tabacalerak Espainiako merkatuan –Kanarietakoa sartu gabe, honek zerga erregimen ezberdina baitu– 2.062,7 milioi zigarro pakete saldu zituen 1998an, % 3 igoz 1997ko 2.002,3 milioi paketeko kopurua. Beste merkatuetan izan zuten salmenta 135,6 milioi paketekoa izan zen 1998an, hau da, 1997koa baino kopuru txikiagoa. Tabacaleraren marken esportaziorako merkatu nagusiak Kanarietan, Frantzian, Andorran eta Estatu Batuetan daude.
Barne merkatuan Tabacalerak saldu zuen zigarro gorri kopurua (CITAri lizentzia bidez lagatako markak sartu gabe) 1.002,9 milioi paketekoa izan zen, % 4,7 hasiz 1997arekiko. Tabako gorriaren sektorean lortutako kuota % 32,2koa izan zen. Tabacalerak bere nagusitasunari eusten dio tabako gorrien sektorean Fortuna markaren bidez, 1998an % 27,8ko kuota bereganatuz.
Espainiako merkatuan Tabacalerak saldu zuen zigarro beltz kopurua (CITAri lizentzia bidez lagatako markak sartu gabe) 1.059,8 milioi paketekoa izan zen, 1997arekiko % 1,4 hasiz. Tabacalerak sektore honen % 86,3 bereganatzen du.
Tabacalerak Espainian saltzen duen puru kopurua (Kanariak sartu gabe) 370 milioi unitatera iritsi zen iaz, % 8 jaitsiz 1997arekiko. Horrek Tabacaleraren partaidetza murriztea esan nahi du –1998an % 43,3koa izan zen–, sektoreak gora egin baitzuen. Farias Superiores-ek jarraitzen du nagusi izaten merkatuan, 1998an 187,6 milioi unitate salduz, guztiaren ia % 22.
Bestalde, Tabacaleraren nazioarteko negozioa osatzen duten konpainien salmenta orokorrak % 6ko igoera izan zuen kopuruz eta % 4,7 balioan. 1997ko zenbakiekiko, fakturazio guztiaren % 54tik gora esan nahi du.
Tabacalera S.A.k 1998an bilioi bat pezetatik gorako salmenta gordina izan zuen (1.156.740 milioi pezeta), eta 1997an, berriz, 978.300 milioi pezeta. 1997an 16.628 milioi pezetako etekinak izan zituen, eta 1998an 20.012 milioi pezetakoak. Tabacalera Taldeak ere gora egin zuen salmenta gordinetan –ikus taula– 1997an izandako 17.340 milioi pezetako etekinak 23.505 milioi pezetara iritsi ziren 1998an.
Datu hauek garbi erakusten dute Tabacalerak negozio on bat izaten jarraitzen duela, eta, beraz, batzuentzat harrigarri gerta daiteke hainbat lantegi itxi nahi dituela entzutea. Baina, enpresa kapitalista bateko errentagarritasunerako estrategen ikuspegitik, guztiz ulertzekoa da lantegiak eta enpleguak murrizten saiatzea. Batetik, etekin handiagoak lortu nahi dira langile eta produkzio kostu gutxiagorekin. Eta, bestalde, enpresa prestatu nahi dute, hau da, oraindik gehiago doitu nahi dute, sektoreko beste enpresa batekin edo multinazional batekin bat egiteko operazioa aurreikusiz. Honelako eragiketek, hau da, nazioarteko enpresen bategiteek, kontzentrazioek edo aliantzek, beti, ondorio kaltegarriak dakartzate bertako langile multzo batentzako

Langile bakoitzak orduko 14.061 zigarro ekoitzi zituen iaz

Tabacalerak zortzi zigarro lantegi ditu Penintsulan, horietako bat Euskal Herrian: Alacant, A Coruña, Logroño, Madril, Donostia, Sevilla, Tarragona eta Valentzian. Beste bi lantegi ditu tarteko produktuak egiteko: Cadizen eta Palazuelon. Eta, gainera, puruak egiteko lantegiak ditu Cadiz, Gijon, Santander eta Malagan. Hego Ameriketan beste bost lantegi dauzka puruen ekoizpenerako.
Tabacaleraren 1998ko zigarro produkzioa (bere markakoak eta beste batzuenak edota beste konpainia batzuei, fabrikazio kontratu bidez, eskatutakoak barnebilduz) 3.773 milioi paketekoa izan zen, aurreko urtekoa baino % 9,2 handiagoa. Zigarro beltz eta gorrien kuota, hurrenez hurren, % 31,3 eta % 68,7koa izan zen.
Tabacaleraren lantegien 1998ko batez besteko produkzio indizea orduko eta pertsonako 14.061 zigarrokoa izan zen. Honek % 15,3ko igoera esan nahi du aurreko urtearekiko. Abiadura handiko biltze-enpaketatze taldeak produkzioan sartuz eta indarrean dagoen Lanpostu Erregulaziorako espedientearen lehen ondorioen eraginez, lortu da emaitza hau, konpainiaren 1998ko memoria ofizialak adierazten duenez.
Penintsulako Tabacaleraren lantegietan puruen ekoizpena 398 milioi unitatetara iritsi zen 1998an, aurreko urteko kopurura gutxi gorabehera. Tabacaleraren lantegiek 1.460,5 milioi unitate ekoiztu zituzten guztira (zigarro mota guztiak kontuan hartuta), 1997arekiko % 4,3an gora eginez

Donostiako lantegia ixteko "interes politikoak" salatu dituzte

Funtsezko aldaketarik ez badago, Tabacalerak Donostiako Egia auzoan duen lantegia itxi egingo da 2002. urtean, eta bertako 217 lanpostuak galduko dira. Hauek duela bost urte galdu ziren 100 lanpostuei gehituko zaizkie. Hori da behintzat konpainiak duen asmoa, Donostiakoa bezalaxe beste lantegi batzuk ere ixteko egin duen planaren arabera. Malaga eta A Coruñakoak ere urte horretan bertan itxiko dira. Madril eta Valentziakoak hurrengo urtean, 2003an, jasango dute eragina, eta Gijon, Santander eta Alacantekoak ondorengo urtean. Guztira, gaur egungo 8.600 lanpostuetatik 2.100 lanpostu galduko dira.
Lantegi honen ixtean «

interes politikoak
» sumatu dituzte Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, eta hala salatu dute publikoki. Tabacalerak dioenez, «

planak, aurrejubilazio sistemarekiko atxikipenez gainera, lanpostu alternatiba bat eskaintzen du eragindako guztientzat
», eta elkarrizketarako duen jarrera azpimarratzen du, «

adostasuna ahalbidetu dezakeen edozein aukera aztertzeko
».
Egoera horren aurrean, langileak, sindikatuak eta euskal erakundeak elkarlanean ari dira, Euskal Herriko lantegi honek iraun dezan bermatzeko. Hala ere ez dirudi erraza. Enpresako komiteak ez du onartu Tabacaleraren plana, bere ustez, «

izandako etekin garrantzitsuak kontuan izanik, konpainiak lantegiak itxi gabe eratu beharko lukeelako bere proiektua
». Gainera, plana «

oso agresiboa eta interes kapitalistei soilik begiratuz egina
» dela salatu dute. Euskal sindikatuek ere beren ezadostasuna azaldu dute, eta aurreikusitako industri plana «

guztiz zorrotza eta basatia
» dela adierazi dute.
Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erasoaldi bati ekin diote iraileko lehen egunetan. Azken biek elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute 217 lanpostuak desager ez daitezen. Euskal erakunde hauetako arduradunen ustez, gaur egun Tabacalera enpresa pribatu bat izateak «

ez du esan nahi inolako erantzukizunik ez duenik, Gobernu zentrala izan baitzen pribatizazioaren baldintzak ezarri zituena, eta berak izendatu zuen enpresaren administrazio kontseilua
».
Donostiako alkateak, udaletxean PPk duen arduradunarekin batera, elkarrizketa bat izan du Tabacalerako lehendakariarekin, baina apenas ezer jakin den. Bilera horretan egon zen PPko zinegotziak adierazi duenez, «

ziurtzat jo daiteke lantegi horren itxiera, nahiz eta lanpostuak, beste lantegi batzuetara lekualdatuz, bermatuko diren
». Zinegotzi berak gaineratu du 217 langile hauetatik 100 baino zertxobait gehiagok soilik izango duela aukera hori, langileen erdiak jubilazio sistemetara atxikitzeko aukera izango baitu


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude