«SEÑORIO DE LARREA» URRIAREN 13AN HASIKO


1999ko urriaren 10ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
«SEÑORIO DE LARREA» URRIAREN 13AN HASIKO
Gaueko teleberriaren aurretik emititzen hasiko dira Arabar Errioxako ardandegi eta Bilbo artean girotutako telesaila, non Emilio Irustaren mendeku egarria asezina ikusiko dugun. Iñaki Elizalde zinegile nafarrak telesaila zuzentzen hasi bazen ere, badirudi utzi egin duela. Dena den, Pausokako ekoizpena izanik, emaitza duina izatea espero da

«SUSTRAIA»REN URTEURRENA
Nekazari munduaren inguruko saio hau telebistan dagoen zaharrena da «Palabra de ley»rekin batera, egunerokoak ez diren programen artean behintzat. Aurkezle bikote eskarmentatuena da Luis Mari Bengoa eta Libe Agirrerena. Urriaren 10ean, «Sustraia»ren 250. atala egingo denez gero, saio berezia prestatzen ari dira

DESKONEXIOAK BERRIRO HASTEAR
Hilaren erdialdean helduko diete lurraldekako deskonexioei ETBn. Ordu laurdeneko iraupena dutela, eztabaidatzen ari dira eguerdiko teleberriaren aurretik edo ondoren sartzea. Azti ibili beharko dute, Antena 3 nahiz Tele 5ek aspaldi abiarazi baizituzten beraienak, ordutegi horietan hain juxtu eta nahikoa audientzia ona lortuz, gainera


ASTEKARIA
1999ko urriaren 10
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Beñat Badiola Etxeberria  |  Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Nagore Irazustabarrena Uranga
#3
June Fernández  |  Pikara Magazine
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude