Tantoa


1999ko urriaren 03an
Aspaldi du ezagutzen dudala Xarles Bidegain. Duela hogeita hamar urte, hor nonbait, egin genituen ezagutzak, Baionan.
Orduko Baiona zen, geroztik guhaur ohartu gabe uste baino gehiago aldatu baita. Xarlesek Baionako euskaldunetik bazuen. Bai eta berdin, Eliza nagusiaren eta erromatar harresien arteko hango karrika batean hazia izanik, euskaldun baionesetik ere, holako desberdinketarik inondik euskaraz adieraz badaiteke. Ez baitzen arras gauza bera: batak, ezin gordez, jasaten bere etorkia, eta berezko mintzabidea, ardura ukatzen; besteak, izatekotz, hautatzen.
Ez zait iruditzen urteen joanak biziki aldarazi digun. Mendian oinez zanpa-zanpa edo Landesetako pinudietan lasterka artetan ibiliagatik, gerria zerbaixka zabaldu zaio, baina gaineratikoan bere hartan egon da: kopeta ximurtuz bultaka koxkaturik ere, lagunarteko umorea atxiki du, bai eta jendekintasun bat berezia ere, ongi baino hobeki baliatzen zaiona Iparraldeko berrietako zokorik zokoenetan kurri dabilelarik hizkuntzari buruzko inkesten egiteko.
Naturalezari behatzeko moduetan, diotenaz, bi jokabide nagusi badira, ber denboran elkarren aurkari eta elkarren osagarri direnak: batean, ikusgaiari urrundik eta lausoki behatu ondoan, zirri-marra larrietan itxuratzen da, munta gabeko purruskei kasurik egin gabe; bestean gauzei hurbildik eta xehetasunetan so egiten zaie, xehakatuz eta deus bistatik joatera utzi gabe. Bi jokabideak beharrezko dira ikerkuntzan, eta ez gutiago mintzaira gaietan, gazia eta gozoa bezala janarietan.
Jatekoa denaz bezainbatean, Xarlesek gasnaren gainetik gogotik hartuko du pastiza, baina halere, erran behar-eta, gazirako duke bere jaugin lehena. Hala-hala ikergaietan ere, badut uste, ezin baztertuko multzokatze eta sailkatze araueztatuei uko egin gabe, laketago duela ustegabekoren eta hala behar ez lukeenaren ondotik ibiltzea. Pazientziarekin, eta bazter tokian: gazte denboran Baxenabarre zolako erreka hotxetan amorrainak eskuz harrapatzen zituen bezala.
Hizkuntzalari izanki-eta, arauak eta mugak onartzen, bai. Eginbidez eta ezinbestez. Gustatzenago, haatik, haien gainetik jauzi eginez gozatzen den librantxa


Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude