JARRERA ALARMISTEK EZ DUTE ISLARIK ERREALITATEAN

  • alarma egoera piztu nahi izan dute askok: ez gaudela prest, hondamendia etorriko dela... Errealitateak besterik erakusten du; begira bestela eginiko inbertsioei.

1999ko urriaren 03an
Irailaren 9an gertatu zen batzuk milurtearen eztandatzat hartu izan duten «2000 efektua»ren aurrekaria. 99-9-9 datak zenbait ordenadore eta sistema zaharkituren hondamendia ekarriko zuela zioten, baina ez zen, antza, hainbesterako. Haren arrastorik bederen ez da heldu hedabideetara. Alarmismo horrek hala ere badu jarraipenik eta hiru hilabete barru, 2000 urteko urtarrilaren lehenean izango omen den kaosak, apokalipsiak, denak ukituko gaitu. Hegazkinak, telefonoak, ospitalak, argindarra, trafiko seinaleak, igogailuak... guztiak off-ean geratuko bide dira. Halako panorama marraztu nahi digute zenbaitzuk. Atzean zein interes izkutatzen duten jakitea gaitz gertatzen da ordea.
Europan kritika hotsak entzun dira, kontu hau guztia EEBBetatik sortua dela eta euren salmentak –ordenadoreak eta honek dakartzan sistemak, programak, txipak...– areagotzeko piztu duten alarma egoera irreala dela argudiatuz. Errealitatearen beste ikuspegi bat ematen digun adierazpena, arazoa hobeto ulertzeko baliagarria. Ez baitira txantxetakoak Atlantikoaren beste muturretik, munduko estatu boteretsuenetik heltzen diren berriak: ebakuazio eta sorospen planak sor daitezkeen arazoak ekiditeko, zirkulazioan jarriko diren 50.000 milioi dolarrak banketxeetan izango den kaosa saihesteko, CIAk herritarrei dirua pilatzen joateko egindako gonbidapena... Munduaren jendarme izateak ematen duen prepotentziarekin, gainerako estatuak, Ekialdekoak batik-bat, arazoari adarretatik heltzeko azaldu omen duten ganora eza ere kritikatzen dute: ez direla jabetu oraino arazoaren garrantziaz, oso atzeratuta dabiltzala ordenadoreen konpontze-lanetan...


NEURRIAK HARTUKO DIRA.

2000 efektua benetako arazo teknologikoa dela ez du inork duda egiten, baina zenbaitzuk iragartzen duten egoera katastrofikoa gehiegizkoa da, inondik inora. Ordenadore eta sistema informatikoetan izango diren arazoei aurre egiteko beharrezko neurriak hartuko dira. Esaterako, Europako burtsek ateak itxiko dituzte urteko azken egunean, ez da saiorik izango; urtarrilaren 3an, astelehenean, zabalduko dituzte berriro. Garraioetan ere nabarituko da milurte aldaketa; Belgikako tren konpainiak ez duela bidaiarik egingo iragarri du, hegazkin konpainia askok ere ez du hegaldirik izango, prebentzioz. Alabaina, arazoa arindu nahian-edo, Txina eta Britainia Handiko agintari batzuk XXI. mendea hegazkinez estreinatuko dutela adierazi dute, mende honetan aireratuko direla eta datorrenean lur hartu.
2000 efektuak gehien eragiten dituen enpresek hilabeteak edo urteak daramatzate milurte berrirako jauzia prestatzen. Banketxe eta aseguruek bezala, telekomunikazio arloko enpresek dirutzak inbertitu dituzte. Ez dago beraz, alarmista izateko arrazoirik. Hegazkin konpainiek ehundaka froga egin dituzte eta orain arte, adituen esanez, % 1-3ak soilik izan du akatsen bat –Boeing 747 batek 16.000 txip dauzka data kontuan hartzen dutenak–. Pentsatzekoa da geratzen diren hiru hilabete hauetan programak fintzen eta hutsuneak betetzen joango direna.
Aditu ezkorrenek 1973ko krisi ekonomikora itzuliko garela aipatzen dute. Baikorrenek, ostera, astebetean konpon daitekeen arazoa dela. Datuak ikusita, eta hainbeste bilioi inbertitu direla kontuan hartuta, adierazpenok, batak zein besteak, ez dirudite oso sinesgarri. Finantz munduak ehundaka milioi gastatu ditu eta akatsak minimoak izango direla aurreikusten da. Telekomunikazioen sektorea ere ez da atzera geratu –Telefonicak esaterako 22.000 milioi gastatu ditu– eta, oro har, enpresa handiak prest dira 2000 efektuari aurre egiteko. Gainera, terminal moduan dauden ordenadoreak, hots, data kontuan hartu gabe beren lana egin dezaketenak, ez dira zertan konpondu edo ordezkatu behar. Enpresa ertain eta txikiak dira, gehienetan bezala, kaltetuenak. Proportzionala omen da: geroz eta langile gutxiagoko enpresa, akatsak izateko orduan geroz eta aukera handiagoa

Zenbait datu argigarri

Z

ein ordenadore motetan eragingo ditu kalteak 2000. urteko efektuak?
Batez ere datu-base mardulak erabiltzen dituzten ordenadoreetan eta datak alderatzen dituztenetan.

Zein produktu eta zerbitzutan eragin ditzake kalteak?
Banku zerbitzu, kutxazain automatiko, telefono, argindar, gas, ospital, zainketa berezietako gela, trafiko-kontrol (airekoa, trenak, semaforoak, autopistak), aseguru, biltegi eta banaketa (inbentario sistemek ez dute eskariei buruzko agindurik bideratu ahal izango), igogailu, ibilgailu, etxeko elektratresna (bideo, kamara, labe, mikrouhinezko labe, aire egokitu, alarma...) eta PCetan (testu-prozesadorea, kontabilitatea, jolasak, Internet...)

Zeintzuk ez dute pasako froga?
Berriro programatu ezin diren mikroprozesadoreak, etxeko aparatuetan, bideo, alarma eta bestelakoetan eragina dutenak. Beste sistema konplexuago batzuk ere ez, aireportuetako kontrol programak edo ospitaleetako zainketa berezien geletakoek esaterako. Mikroprozesadore horietatik % 10ak ez du behar bezala funtzionatuko.

Ordenadorea erostekotan, zer exijitu behar da?
Behar bezala etiketaturik egotea eta garantia agiria izatea. Zenbait herritan, Suedian eta Danimarkan esaterako, horiez gain 2000 efekturako prest dagoela ziurtatzen duen agiri bat aurkezten da. Ondo aukeratu hornitzailea eta galdetu ea nola dauden prestaturik aplikazioak 2000. urteari begira


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude