IKASTOLEN HISTORIA LIBURUAN


1999ko urriaren 03an
Iruñeko San Fermin Ikastolako zuzendari izandako Jesus Atxak ikastolen historia landu du kaleratzear den liburuan. Nafarroa Oinezen karietara argitaratuko dute eta bertan dokumentazio lan interesgarria topatuko dugu. Finean Euskal Herriko ikastola guztiek historia bera dutela atzean, lege eta oztopoen gainetik azaleratu diren errealitateak direla, hori da bertan jorratu duen tesia. Gaztelerazko bertsioa ere karrikaratuko da, Kike Diez de Ultzurrunek egina. Pamiela arduratu da argitalpenaz.

Espainiako Kongresuak onartu egin zuen iragan astean CIU, BNG eta EAJk egindako legez besteko proposamena. Kongresuak Espainiako Gobernuari eskatu zion neurriak har ditzala autonomietako hizkuntza ofizialak benetan erabil daitezen Justizia Administrazioan. Hala, funtzionarioak, epaileak eta Administrazioaren menpe dauden beste langileak «egoki prestatzeko» eskatu zion Gobernuari.

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua jarriko du abian ikasturte honetan HABEk. EAEko 140 euskaltegitan ipiniko dute martxan eta ia 50.000 ikasleren euskalduntzea gidatuko du. Euskaltegi horiek hiru urteko epea izango dute beraien kurrikulua zehazteko. Bost urte eman dituzte HABEko teknikariek kurrikulua prestatzen.

Iruñeko Udalbatzarrean PSNko zinegotziek Mendillorrin eskola elebiduna izatearen alde bozkatu zuten duela bi aste. Nafarroako Haur Eskolen Patronatuko Juntak ez zuen onartu ordea. Zergatik? PSNk iritzia aldatu eta kontra bozkatu zuelako –UPNrena argi zegoen–. EHk eta IUk gogor kritikatu dute bi alderdion jarrera.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude