GAZTEEN EUSKARAREN EZAGUTZA GORANTZ

  • Euskararen aldeko jarrera dute gehienek eta euskara ikasteko edo ezagupeneansakontzeko asmoa adierazten dute. Euskara ez erabiltzearenoztopoetako bat egoera soziolinguistikoa da.

1999ko urriaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Duela bi urte, 1997. urtean, Errenteriako Udalaren eskariz, ikerlan bat burutu zuen Siadecok. Azterketa honetan Errenteriako 14 eta 25 urte bitarteko gazteek daukaten euskararen ezagupena, erabilpen maila, jarrera eta iritziaren berri ematen da.
Ezagupenari dagokionez, 1981etik 1996ra gazte euskaldunen portzentaiak gora egin du, %17 izatetik %28 izatera igaro baitira. Ezer ez dakitenen kopuruak, berriz, behera egin du nabarmenki, %55 ziren 1981ean eta duela hiru urte % 27.
Gazteen artean orain arte gertatu ez den zerbait gertatzen dela ikus daiteke: askok ongi ez hitz egin arren euskaraz irakurri eta idazteko gai direla. Aldaketa honetan irakaskuntza arautuak zerikusi handia izan du, baita euskalduntze-alfabetatzeak ere.
Gazte hauen artean adinak gora egin ahala, euskararen ezagutzak behera egiten du. Honek ere badu zerikusirik irakaskuntzarekin. Izan ere, gazteen artean zaharrenek eduki baitute euskaraz ikasteko aukerarik gutxien.
Ikasteka ereduari dagokionez, gazteen % 73ak A ereduan egin ditu ikasketak eta % 24ak D ereduan. B eredua izan da Errenterian ezarpen txikiena izan duena (% 2).
Errenteriako gazteen ama hizkuntzari dagokionez, % 74aren ama hizkuntza gaztelera izan da, % 20arena euskara eta % 5arena euskara zein gaztelera.


Erabilpena

Erabilerari dagokionez, % 14 besterik ez dira eguneroko jardunean denboraren erdia baino gehiago euskaraz hitz egiten dutenak. Euskara erabiltzeko ohiko esparruak eskola eta senitartea dira, dudarik gabe. Eskola edo lan orduz kanpo harremanak euskaraz dituztenak errenteriarren % 40-50 dira.
Euskara ez erabiltzeko arrazoiak ezberdinak dira gazte euskaldunen eta erdaldunen artean.
Kontzientziazio falta, testuinguru erdalduna edo lagunartean gazteleraz hitz egiteko ohitura dira gazte euskaldunek aipatzen dituzten arrazoi garrantzitsuenak.
Gazte ia-euskaldun eta erdaldunen artean, berriz, arrazoiak bestelakoak dira. Hauen artean lotsa eta ulermen arazoak dira euskara ez erabiltzeko arrazoiak.
Gazteen artean euskararen aldeko jarrera orokorra izan arren, inplikazio maila ezberdina da batetik bestera. Gazte askoren artean euskara ikasteko edo daukaten ezagupenean sakontzeko asmoa argia da. Beste batzuk ikastetxeko gai moduan edota lanpostu bat lortzeko baldintzatzat ikusten dute euskara


Azkenak
NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek iragarri du Israelek eta Iranek su-eten akordio bat adostu dutela

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du gertakariaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Irango Atzerri ministro Abbas Araghtxik ukatu egin du menia bat adostu dutela, eta adierazi du Israelek "bere legez kanpoko... [+]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 950 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude