BESTE IKASTETXEETAN ERE EUSKARAZ

  • historiko labur bat eman ondoren bakoitzaren barrura sartu eta ikasle eta irakasle kopuruak, ikasketa ereduak eta herrira begira egiten dutenaren berri jaso dugu. Ikastetxe hauetan B eta D ereduetan burutu daitezke 16 urte arteko ikasketak.

1999ko urriaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Kilometroaken antolatzaile den Orereta Ikastolaz gain ikastetxe gehiago aurki daitezke herrian. Hiru aukeratu ditugu: Langaitz ikastola, Telleri-alde eta Koldo Mitxelena ikastetxeak. Lerrootan hiru ikastetxe hauetako ikasle kopuruak, ikas ereduak, gaur egungo jarduerak eta historia apur bat bildu dugu; herriko irakaskuntzaren nondik norakoetara hurbildu asmoz.


Langaitz ikastola

Ikastola honek 24 urte hauetako historian izan du gora beherarik. Arazorik larrienak leku eta lokalari loturikoak izan dira.
Lehenengo urteetan Beraungo aipaizaren etxean izan zuten babesa, baina haur kopuruak gora egiten zuen heinean leku gehiagoren beharrek Beraunen bertan lokal batetik bestera mugitzera behartu zituen.
Azkenik, 1982an Langaitz Ikastolaren eraikin nagusia izango zena eraiki eta ikasle eta irakasleak bertara joan ziren.
Euskal Herriko ikastola askok egin zuten bezala 1993an pribatu izatetik publiko izatera igaro zen Langaitz ikastola. Honek zenbait aldaketa eta egokitzepen ekarri zituen. Gaur egun 2 urtetatik 16 urtera arteko 650 bat ikaslek eta 60 irakaslek osatzen dute ikastola.
Ikastolako arduradunek diotenez euren plangintza ikasleei heziketa integrala zabaltzean datza eta honen baitan, euskara izango litzateke erronka nagusia. Horregatik egin dute D ereduaren aldeko aukera.
Herriko gainerako ikastetxeekin elkarlanean zenbait gauza egiten dute. Oarsoaldeko beste ikastetxeekin PATen gidaritzapean jarduera ezberdinak egiten dituzte: antzerki topaketak, Oarsoaldeko «Kilkir» eta «Musutruk» aldizkariak... Bestetik «Euskaraz bizi» proiektuan murgilduta dauden beste ikastetxeekin batera ekintzatan parte hartzen dute: mendi topaketak, jolas parkeak, kirol olinpiadak eta abarren antolaketan


Telleri-alde ikastetxea

Telleri-alde ikastetxea lau anaien artean sorturikoa da. 1903. urtean sortu zuten eta lau anaia hauek 20 bat ikaslerekin hasi ziren irakasle lanetan. Ikastetxe hau ordea 10 urte beranduago, 1912an, itxi egin zen.
Urtebete beranduago Telleri-alde barnetegia ireki zen. 1918an, eta herritarren eskariari erantzunez ikastetxeak bere ateak ireki zituen Linu Oihal elkarteak Alameda inguruan zituen gela batzuetan. Honegatik Alameda Ikastetxea izenarekin izan zen ezaguna urte askotan. 1967an, ordea, gaur egun duen lekura aldatu zuen bere egoitza, Telleri-aldera. Hortik izena.
Egun 592 ikasle eta 40 irakasle ibiltzen dira egunero ikastetxe honetako pasiloetan barrena. Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzako eskolak ematen dira. Lehenengoa D ereduan eta bigarren eta hirugarrena B ereduan. Telleri-alde ikastetxeak Herriko Eskola Kontseilutik antolatzen eta sustatzen diren ekintzetan parte hartzen du


Koldo Mitxelena herri ikastetxea

Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea hiru ikastetxeren bateratzearen ondorioz sortu zen. Beraz, hezkuntza proiektua partaideen arteko elkarrizketa eta bateratzearen ondorioz bideratu da.
1903an Pedro de Viterik sortu zuen ikastetxe hau eta Errenteriako zaharrena da. Urte batzuk beranduago, 1909an, bigarren solairua eraiki eta gau eskola ireki zen.
Urteak pasa ahala eraikina zahartzen ari zen eta 1974. urtean ikastetxe zaharra bota eta leku berean berria eraiki zuten.
1984an eskolak B ereduan emateari ekin zioten, eta 1989an D eredua jarri zuten martxan.
80ko hamarkadan ikasle kopuruak behera egiten du eta ikastetxeak elkartzen hasten dira bakoitzak dituen errekurtsoak aprobetxatu ahal izateko. Honela 1994-95 ikasturte hasieran Viteri, Olibet eta Markola ikastetxeek bat egiten dute eta ikastetxeak Biteri-Olibet izena hartzen du.
1997an, ordea, LOGSEren aldaketak direla eta izen berri batekin bataiatzen dute ikastetxea, Koldo Mitxelena Lehen Hezkuntza Ikastetxea.
Gaur egun 269 ikasle eta 27 irakaslek osatzen dute ikastetxea. Ereduei dagokionez ikasketak B eta D erduetan egin daitezke


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude