Mauletik Atharratzarat joaten zarenean, Irabarne, Gotañe eta Zalgize iraganez geroz ez zaizu Iruri baizik geratzen Atharratze bertara heldu aintzin. Hor, herrixka galant horren erdialdean, ezkerraldetik, baserri koxkor hori izan da eta da oraindik Etxahun koblakariaren egongua.
Ongi etorri bero bero bat egiten dizu, oraindik atarian zaudela; irriño goxo batek berehala etxekotzen zaitu...
Buruz buru jartzen zara olerkariarekin, eta, banan banan erortzen zaizkizu betidanik hartaz eginak zenituen itxurak... Nik dakidala, inongo intelektual kulturadun buru haundi bat solastatzeko ordez, aurrean daukazu gizonik soilena, zure magnetofonoak behar bada herabetzen duena... Xiberoa azkar sentitu eta bizi izan duen bihotz sakona, jainko bat ez dena, baina zenbat gizon dena.)
Non eta noiz munduratu zinen Etxahun?
Sortürik nüzü Irurin, Etxahunlan, 1908an. Geroztik, heben nüzü. Laborantzan ari nüzü aitamek ützi etxaldian. Ezkontürik Santa Graziko alaba batekin.
Haur denbora guztia hemen iragan al duzu?
Bai, kontino heben egonik nüzü, salbu zerbitxiaren egiteko, eta gerla. Hogei eta hemeretziko gerla egin dut. Urthe batez egonik nüzü Larrainen.
Zer oroitzapen geratzen zaizu haurtzarotik?
Ene haur denboran, oraiko berjokuak zützun. Erran nahi beita: pastoralka, pelotaka eta beste jokuak... Gaztetatik hoietan izigarri maite üken dit, ikhusirik beste hebenko jokulari anitx, her gustaturik eta... Gero, khantan eta hoietan, nik errejenta bürüzale üken dut hoberen hoberena Salabehere Grazikoa. Pastoral errejenta züzün, bena soinü egile züzün.
Lehengo soinuak eta oraingoak?
Tout a fait diferent düzü bai, prefosta! Momentu hartan ez züzün hainbeste soinurik ere. Herriko bestek bazütüzün, otabak nagiaren kurtsin, eta gero maskadak. Maskadak jiten zienein, ordin soinü egiten zizien, errezibitzen ziren herri holetan, bena beste arrestan, ez züzün soinürik kasik batere. Ihautin bat egiten zirien gaztek edo halaxek. Orai, dancing eta hoik ba dütüzü. Nik uste gustatzen din amiñi bat eskualdun bestak. Ez dizie ber eskerra. Hasten dütüzü neskenegün gaiarekin, igandearekin ez düzü ihur ere plazan gainen, argi artino egonik dütützü eta... lehenago igandearekin, jende paketa biltzen züzün Astelehenarekin ere berdin...
Besta lehen orain baino hobeki egiten zena?
Agitüz geroz, egoiten züzün orduko jentia argi artino bergaiza...
Oraiko gazteek asko edaten dutela... zer diozu?
Ordün ere... aise... bestan, zaharrak eta oro. Solament, ez züzün aperitif-horik aipatzen batere. Ardu edaten züzün bethi. Botila bat ardu eta harekin kantan aritzen zaharrak eta gaztik... Soinutik landa, han egoiten ostatuan zahar zenbaitekin, historio zenbait kundatzen beit zin. Ba züzün historio kundatzale orai beno haboro.
Orai gaiza bat agitü düzü: gaztentako düzü besta, ez düzü besta, ez düzü haboro zaharren lekurik. Ordin aldiz, beti zütützün zaharrak eta gaztik.
Eta, gaztik herrin berian egoiten zütützün, herri haizuetan ürrünenik. Orai kurri juiten dütützü: oto horrek hogen izigarria egin düzü.
Aldakuntza horik, zerk esplikatzen dizkigu?
Otoak düzü egin. Heben, goizean, mezatik landa, pelota partida bat egiten züzün burrat bat edaten zirien oroek, arrestiko hitz hartzen beste baten egitia edo zerbait... Edo soinu zale ez ürrünegi juitia.
Orai, oto har eta juiten dütützü hamar lekutarat. Ahal bezen ürün ta gai orotan kurri, zoin zaliago.
Lehenago, saldo bat juiten züzün elgarrekin, berdin hamabost hogei herri batetako gaztik... eliza besta zelarik, herriko soinu Bürüzagiek emanerazten zizien jauzik herri haizuari. Suposa, Irurin züzün eliza besta, eta Zalgiztarrek lehen jauzik.
DANTZAN
Noiz ikasten ziren dantza jauzik?
Negiaren kurtsin. Bethi bazüzün zahar zunbeit ari zirenak erakusten. Haurrak biltzen zititzien, handituxkarik, hamabost hamasei urthetan. Batx batxa, egiten zizien maskada aldi bat. Ordin, herri aroek egiten zizien hala ahalaz. Urgüilü bat züzün.
Ihautin, ihaut asteartearekin ürrentzen züzün. Akzen jelkaldia, kantonamendua oro iragan onduan, azken egüna herrin berian. Biharamünean, Pantzart erretzen züzün, herriko plazan. Pintuka aldi bat egiten zizien, arresti eskari batez ürrentzen.
Pantzart hori züzün bestakarien eta asekarien Jinkua: belharrezko gizon lodi bat!
Dantza maite zinuen?
Dantza maite nizün, ba. Ez nündüzün dantzai haitü, bena, ari arazten nündien berdin, beste lagünekin, libertitzeko. Bont en train amiñi bat nintzan!
Ba zena dantzari hunik?
Segür, ba züzün dantzai hunik... ni sabant nündüzün euskal dantzetan. Dantza suertiak oro ikasi nintitzün. Txülülatzen geroztik ikasi dit.
TXULULARI
Nolaz hasi zinen txülülaka?
Txülülariak bekantzen ari zütützün. Ez züzün berririk batere agertzen, ordin abiatu nünduzün, bi zaharrenek ützi beitzien. Bizpalau urthez irauntsi dit segidan. Orai badüzü hogoi bat txülülari jürü Xiberun.
Zergatik galtzen ari zen txülüla?
Ez zizien soinugile zaharrek üzten gatzerik heltzerat. Ofizina hun beit zen, eta holaz, berak ere zaharrak, libertitzen zütützün. Gero, gaixten beit da, hotsa eta juiten beit dira, ordin bortxaz üzten zizien, ez zütützün haboro orotarat juiten, eta ordin hasi... dantzai elibeteki.
Biziko ahal da txülüla?
Txülülak arrakasta ikaragarria üken dizü azken urthe hauetan. Segür nüzü mila jürü saldu dela. Eta bestaldin, haboro justut bestaldin! Eta untsa joiten dizie... Donostin eta untsa jür!
MUSIKA ETA KANTORE
Musika ikasi zinuen?
Kontatzen nizün, ordin. Botza ejer nüzün zinez. Terrible aise kantatzen nizün. Hartzia hun nizün izigarri musikan ere. Alta, ez nizün notarik ezagutzen.
Nola egiten duzu musika?
Balsa edo zerbait hartzen dit, hartan gainen sortzen eüskaldun ahadekin.
Bethi egiten dit beharrilat. Orain, lehen bezain aise egiten dit musika, bena, ez nüzü bethi ohartzen. Ahazten zeitazü. Ahaide bat eginen dit, nunbait, oren kart batez, juiten nizalarik, bordelekuan edo... bena gero, etxerat orduko, ahazten zeitazü... Adina zonbait düzü... bena egiten dit ba zonbeit halere. Pastoral huntako eta egin dit, Atharratzeko besta batendako, Donibane-Lohitzundar eli batendako...
KOBLAKARIA
Nola hasi zinen bertsutan?
Hemezortzi urte nündien. Ez nündüzün untsa ari, ez. «Küloa» ba nizün. Adin hortako «küloa». Ez nündüzün isiltzen ere. Gero inthelegia jiten düzü, gero eta haboro...
Nola ezagutu zinuen bertsularien mundua?
Alegia, aipatü deitzüt Salabehere Grazekua. Laboraria züzün, laborantza ttipini bat züzün. Oraino, bizi düzü lauretan hogeita bost urthik batitzü. Soinu egiten ebilten züzün eta ordin ari arrimatzen güntützün gü puttiko gaztik, eta... konten erakusten zeiküzün kontino. Dantza suertik oro emaiten zütützün klarinetarekin, Xiberuko dantzak oro.
Gustatu nündüzün gai batez Salabehere hori eta Ligets Larrañekoarekin. Zalgizeko eliza bestak zutützün. Soinu gai bat züzün. Beha egon nündüzün lau edo bost orenez, soinua ützirik... eta Ligets izigarri gustatu zitazün. Koblakari ederra zuzün ere... Bost orenez tai gabe irauntsi zizien!
Ligetsekin abiatu nündüzün. Eraman erazten gintitzien Konstantin Jaunek Manex hortala... Oxobi zenarekin eta, han ebilten zütützün beste koblakariak, Larralde Luhosokoa, Mattin Irabola Senpetarra, Xetre Hazparnekoa... Lau edo bost. Ordin üngürükaz ari arazten gintzikien, nork gure koblak. Lehenik, mahainean egiten ginizun apairia hanko bereko eüskalzaleekin eta gero plazarat elkitzen...
Zer behar da bertsulari izateko?
Dohaina behar düzü. Bai zinez. Zinez! Lehenik. zinez maitatü eta gero jite bat behar düzü. Bena, praktikak anitx kuntatzen dizü hortan. Usantza izigarrikua. Pilotan bezala. Antrenamentu gaitza. Gerokotz heltzen düzü kobla, anitx eman orduko, ikasten düzü nola diren rimak eta nola'moldatu behar den kobla.
Ez duzu gehiago bertsurik egiten?
Utzi dit goizik koblakan aritzea. Ez züzün-aise. Koblakan aritzeko behar düzü biga ber kartieleko, bi xiberutarrek behar zikezien. Mattin eta Xalbador ziren bezala. Hek kotima izigarria ba zizien. Hek bazakizien zejolat biltzen ere. Biraka denin badoazü. Püntü batez. Ligetsekin untsa enthelegatzen güntützün. Aritzen güntützün üngürüka, atxekitzen güntützün bai ordin... din.
Lagun onak izan dira bertze koblakariak?
A bai. Mattin eta Xalbadorrekin üsü agitü düzü. Mattin, kokinxka zuzün!! Bena, bihotz huna, arresten! Terrible! Ez züzün gaitz, arrunt arrapostia emaiten beit zin. Ez zizün üzten astirik. Azkar zützizün biak ere, bai koblakako, bai pintukako!
PASTORAL IDAZLEA
Pastoralak idazten dituzu?
Pastoralak gobel ari zütützün. Beti ber pastoralak zütützün bospasei. Besterik ez züzün agertzen. Mattinekin agitü güntüzün Barkoxeko eliza beste elibatez. Batek erran zizün behar zatekila berriz zerbait. Momentu hartan, Etxahun Barkoxe «Vogan» züzün, 1953an.
Iseatü nizün. Historioa ba züzün Pierre Espilek eginik. Etxahunen kantoriak bestalde agertürik zütützün... Jente paketa bildü züzün. Ordin, herri hoitarik jiten zützüzün aldika berririk egin eraztea.
Zein da zure pastoralik hoberena?
Orotan, badit bederatzi pastorala eginik. Mentüraz hau, azkena düzu ejerrena. Historia ia ejer düzu: Ximena deitzen, «Le Cid»en historia kundatzen düzü.
Aldakorra dea pastorala?
Gazte denbora, hiru pastoraletan ari izanik nündüzün. Ordin banekizün nola usantza bazen. Ez düzü transformazione anitx egiten ahal. Behar dizü tradizioneak arrespetatu. Gero sujeta eta historia oro kanbiatze ahal düzü.
Zerbait berri ekarri duzu pastoralgintzan?
Eztakit. Mentüraz nik eskualdun historia hoik nahi izan dütit iragan erazi. Hüllanago zütützün eskualdunentako. Lehen bethi zizien edo Charlemagne edo Napoleon...
Zergatik Charlemagne edo Napoleon?
Ez zakizkien ere, eskualdun historiak gehien zunbaitek baizik. Geroztik izan düzü lan izigarria eginik. Hebenko jentia ez züzün nehorat ebilten, Maulerik aitzina. Donahune haboroen haboroena.
XIBERUA
Nora ari da, zure ustez Xiberua?
Xiberoa hustü düzü. Ez beit da lantegi eta hoitarik... gütti beit da. Hebenko jentia kanpora jun düzü.
Jiten dütützü bai, besta eginez edo holaxe, bena artin ments dütützu... Modernismo horrek gaitz handia egin dizü... mendipareta hoietan ez dütützü aritzen ahal muga berriko tresna handiekin. Behar dizie arteko mekanikaje zerbait... lantegi zunbeit behar likezü laborarien laguntzeko. Heben, Maule ondoan untsa dütützü, biak jun arazten beit dutie, laborantza ttipia eta lantegia. Nik uste hori nagusi den oroetako...
Ohidurak galtzen ari ote dira Xiberun?
Ez dütützü galdüren. Ez dit uste. Elakatzen ari dütützü oro amiñi. Kausa düzü jentia jun dela eta kurritzen ere dela...
Ximena azken pastorala hau, emazte pastorala?
Nahi zizien haik ere iseatü. Gero bütatürik hartü dizie. Bütatürik ari dütützü...