Telesaileko 1.000. atalaren kariaz, festa bat antolatu dute urriaren 2rako, larunbata. Nahi duen guztiak parte hartu ahal izango du, ETBn laster agertuko diren telefonoetara deituta. Jaiaz landa, Goenkaleko aktoreek antzezleetako bati sari berezia emanen diote. Ez dugu izena aipatuko, gisa horretan omenduak erabateko ezustea jaso dezan
SUBIJANAREN ITZULERA URRIRAKO
Saioak izen berria hartuta bueltatuko da Pedro Subijana ETB-2ra. Primerako barazki, espezia, arrain eta okelak dituela, tripazorriak dantzan jartzeko moduko errezetak erakutsiko ditu. Bestalde, Donostiako Zinemaldia dela eta, FORTAko (telebista autonomikoen elkartea) ordezkariak biltzarra egitekoak dira
«EGIN KONTU» MAGAZIN BERRIA HASTEAR
«Sorginaren laratza» ez ezik, bigarren magazin bat ere abiaraziko du ETB-1ek. Gehiegitxo ez ote den zalantza dugu. Kontuak kontu, Pausokaren ekoizpen honek «Egin kontu» du izena eta Ana Isabel Anitua izango dugu aurkezlea. Emisio ordua jakinarazi digute: irailaren hondarrean hasita, astegunetan 16:10etatik 17:45ak arte
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...