LEZOKO EUSKARAREN AROETAN BARRENA EGINIKO IBILALDIA


1999ko irailaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Imanol Esnaola soziolinguistika munduan aritzen den gazte lezoar bat da. Euskal Filologian lizentziatua, azken urteotan Euskal Herriko gazteen hizkeraren inguruko tesia egiten ari da, eta «Bat» soziolinguistika aldizkariko koordinatzaile berria ere bada. Geldirik egon ezin duen gazte honen buruan aspaldi zebilen Lezoko euskararen inguruko ikerketa lanen bat egiteko asmoa, denbora eta baliabide faltagatik erdi bazterrean utzita bazuen ere. Baina hara non Lezoko Udalak herriaren inguruko gaiak aztertzeko beka deialdi bat egiten duen; Imanol animatu eta Lezoko euskararen historia aztertzeko proiektu bat aurkezten du. Txillardegik, Koldo Zuazok eta udaletxeko zinegotzi batek osaturiko epaimahaiari proiektua gustatu, antza, eta Imanolek ikerketa egin ahal izateko behar zuen azkeneko bultzadatxoa lortzen du.
Liburuaren hasiera historiaurrean kokatzen den arren, benetako datu dokumentatuak XVI. mendetik aurrera aurkitu ditu. Datu bilaketa honetan informazio iturri ezberdinak erabili ditu, gertaera historikoen lekuko eta protagonista izan zirenekin hitz egitetik artxiboko paperak arakatzeraino. Egileak jendeari eginiko grabaketak aipatzen ditu informazio iturri nagusi bezala, izan ere, euskararen historian eragin handiena izan duten garaiak, frankismoa esaterako, bizi izan dituzten pertsona asko eta asko bizirik daude oraindik.
Bilketa honetan azterketa soziolinguistiko bat egiteko adinako datu interesgarri bildu zituen. Datu hauek aztertu ondoren, liburua idazteari ekin zion, eta orduan konturatu zen bere helburua ez zela gai horretan adituak direnentzat idaztea. Bere asmoa gutxiengo irakurzaletasuna zuen edonork irakurtzeko moduko liburua egitea zen, edozeinek era erraz eta atsegin batean irakurtzeko moduko liburua.


LEZOKO EUSKARA AROZ ARO.

Ia urtebeteko lanaren ondorioz sortu zen izenburutzat «Lezoko euskararen historia soziala» daraman liburua. Bertan Lezoko euskararen azterketa bat egiten da historiaren aro edo garai ezberdinetan zehar. Historiaren garai bakoitzean lau atal zehazten ditu: Euskal Herriaren historia, euskararen historia soziala, Lezoren historia eta Lezoko euskararen historia soziala. Lau atal hauek zehaztea beharrezkoa iruditu zaio Imanol Esnaolari irakurlea ondorio batetara iritsi dadin, Lezoko historia Euskal Herriko historiaren barruan kokatu behar baita eta euskararen historia honen ondorio delako.
Ikerketan bildu dituen paper eta zinta horietan gauza bitxirik ere aurkitu du Imanolek. Lezoko euskararen historian aparteko garrantzia izan duten zenbait alor aipatu dizkigu: beste herri askotan gertatu izan den bezala, Lezon ere elizaren magalean hazi eta hezi zen abertzaletasun eta euskalzaletasuna, baina bada Lezon, beste herrietan ez bezala, harrigarri gertatzen den datu bat. Urte askotan apaiz frankista bat egon izan da Lezon erretore baina apaiz honek ez omen du sekula gazteleraz sermoirik eman, hala eginez gero herritarrek ez baitzioten ulertuko. Mende honetako erroldak aztertuz gero, argi ikus daiteke 1955. urtera arte Lezon erdaldunen kopurua %4 baino ez zela.
Honen ondoan, hezkuntzaren alorrean eginiko lana aipagarria da. 1930 inguruko urte ilun haietan, irakasle espainolen ondoan, bazeuden eskolak euskaraz ematea aldarrikatzen zuten irakasleak. Hau ikastolen mugimenduaren aintzindaritzat jo daiteke, dudarik gabe.
Emakumeek eginiko lana ere ezinbesteko izan da euskararen eta abertzaletasunaren transmisioan. 1932 inguruan EABko (Emakume Abertzaleen Batza) talde bat sortu zen Lezon. Francoren etorrerarekin emakume talde hau desegin egin zen baina isilpean bere lanarekin jarraitu zuten, emakume hauek izan baitziren gerora ikastolaren sorreran aritu edo euskara eta abertzaletasunaren inguruko mugimenduen sortzaile izan direnen ama, izeba edo amonak.
Urtebete honetan datu eta istorio asko bildu ditu Imanol Esnaolak. Berak dioenez, «

hau hasiera bat besterik ez da, aurrerantzean egin daitezkeen ikerketa berrientzako bidea ireki duen hasiera besterik ez. Bildutako informazioa izugarria izan da, historiako garai bakoitzaren inguruko liburu bat idazteko lain
». Gogorik duenarentzat, liburuaren azken atalean, eskuragarri dagoen materiala oinarri hartuta egin daitezkeen ikerketa lan posibleak proposatzen ditu. Baina berak hauen artetik bat hautatu du dagoeneko: aukerarik izango balu, Gerra Zibilaren inguruan sakondu nahiko lukeela adierazi digu.
Beka deialdi berera Lezoko dialektoa aztertzeko beste proiektu bat ere aurkeztu zuen Imanol Esnaolak, oraingoan Jose Luix Agirretxerekin (egun Oarsoaldeko euskara teknikari eta «Orratx!» herri aldizkariaren zuzendari) batera. Lan honen emaitza udazken honetan ikusi ahal izango dugu, orduan kaleratuko baita liburua


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


Eguneraketa berriak daude