%7 TUBERKULOSI GUTXIAGO


1999ko irailaren 5ean
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Osasun sailak 278 tuberkulosi-kasu atzeman zituen Gipuzkoan 1998.urtean, eta horrek 41 kasu suposatzen ditu 100.000 biztanleko. Gaixotasunaren garrantzia ukatu gabe ere, datu horiek %7ko beherakada suposatzen dute 1997an erregistratuekin konparatuz gero. Tuberkulosia gizonezkoetan da nagusi (51 kasu 100.000 biztanleko, emakumeen artean tasa 31koa den bitartean).
Tuberkulosia gaitz infekziosoa da,

Mycobacterium tuberculosis
izeneko baziloak sortua, eta normalean biriketan eragiten baldin badu, beste gorputz-atal batzuetara ere hedatu daiteke. Gaixotasuna airean zehar barreiatzen da, eztularekin edo usinarekin ateratzen diren jario-tantatxo txikien bitartez. Tuberkulosia kasuen %100ean sendatzen da, beti ere, tratamendua modu egokian eginez gero, eta diagnostikoa goiztiarra izateak asko laguntzen du.
Gaitzak gaur egun duen garrantzia ikusita, banakako hiru gela berri jarri dira martxan Donostiako Arantzazu Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Unitatean (eta pentsatzekoa da antzeko neurriak ere hartuko zirela gainerako ospitale handietan). Gela horiek presio negatiboko sistema bat hartzen dute bere baitan, kutsadura beste pazienteetara edota pertsonal sanitariora hedatu ez dadin, eta kontagioaren arriskuak gutxitzeko


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...