EUSKARAREN ARAUAK


1999ko uztailaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
EUSKARAREN
ARAUAK
Patxi Goenagak Euskaltzaindiari eginiko kritikei erantzun eta honen proiektuen berri ematen du «Euskonews & Media» astekarian, «Euskaltzaindia gaur» artikuluan:
«
Euskaltzaindia zenbaiten ustez motelegi doa. Beste zenbaiten iritziz, arautu behar ez direnak arautzen ari da. Jende askok, berriz, dio Euskaltzaindia arau gehiegi ari dela aldatzen.
Argi dago hartu beharreko erabakiak ezin direla, maiz, zirt-zart hartu (...). Ongi hartutako erabakiak denbora eskatzen du. Egia da, hala ere, Euskaltzaindiak baliabide gehiago izango balitu, zenbait gauza arinago egingo lituzkeela.
Arautzen den guztia arautu beharrik ba ote da? Egiatan literatur hizkuntza batu bat taxutu nahi bada, arautu beharra dago. (...)
Argi esan behar da Euskaltzaindiak oso gai gutxitan aldatu duela bere iritzia. Besterik da euskara batutzat eta Euskaltzaindiaren arautzat `saldutako' zenbait ideia eta iritzi zuzentzera baldin badator noizbait Euskaltzaindia. (...)
gero eta gehiago dira Euskaltzaindira ate joka datozenak (...) irizpide bila. (...) Euskaltzaindiak erantzun nahi lieke eta behar den azpiegitura jartzen saiatuko da gaur gizarteak eskatzen duenari aurre egiteko. (...)
Laster edonork jo ahalko du Euskaltzaindiaren WEB-gunera eta han behar duen informazioa bilduko du. Aldi berriek bide eta metodo berriak eskatzen dituzte».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!