Bizkaitarren iratzargailua dugu bere saioa. Duela bederatzi urte hasi zen emisoran eta geroztik mota guztietako saioetan aritu da. Egun, goizeko zazpiak laurden gutxietatik bederatziak arte, albisteak, kirolak eta prentsaurrekoen berri ematen du 33 urteko bilbotar petoak, ama gernikarra badu ere. Ondoren, «Jirabiran» magazineko lehen ordua egiten du, kultur arloko gaiak, elkarrizketak eta hondartzen egoera jorratuz. Koldoren ustez
«politena herriz herri sortzen diren harremanak dira, entzuleegaz daukazun hurbiltasun hori. Zailena berriz, askotan komeriak izaten ditugula norbait euskalduna aurkitzea gai zehatz bati heldu diezaion, baina tira zelan edo halan konpontzen gara»