ETORKIZUNEKO ENERGIARI BURUZKO EZTABAIDA PIL-PILEAN

  • zentral nuklear berririk ez da eraikitzen. Baina, egia esan, etorkizunari begira, energia nuklearrak eduki dezakeen egitekoari buruzko eztabaidak aurrera jarraitzen du.

1999ko uztailaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ukranian Txernobileko zentrala berriki ireki izanak eta Alemanian energia nuklearra bertan behera uzteari buruzko lege proiektu baten iragarpenak –ondoren atzeratua izan denak– berriro piztu du garapen jasangarriari eusteko energia mota egokienari buruzko eztabaida. Euskal Herriko hiritarrek ezin dute eztabaida horretatik kanpo geratu, energia nuklearreko ingurune batean sarturik gauden heinean. Hegoaldean, batetik, ez dago batere garbi zein izango den Lemoizko Basordas Kalan (Bizkaian) gerarazitako instalazioen etorkizuna –oraindik ez daude erabat deseginda– eta, bestetik, nahiz Burgoseko lurretan egon, gugandik oso hurbil dagoen Santa Maria de Garoñako zentrala dugu, jardunean 28 urtetik gora egin arren, oraindik lanean ari dena. Eta Iparraldea, berriz, Estatu frantsesaren barruan dagoenez, Europan energia nuklearraren erabilerarik handiena egiten duen ingurunean sarturik dago. Gure irakurleek eztabaida horren ikuspegi orokor bat izan dezaten, gaiari buruzko ikuspuntu ezberdineko bi pertsonaren iritzia jaso nahi dugu, duela gutxi «El Pais» egunkarian ezagutzera emandakoak.


IKATZA ETA ENERGIA NUKLEARRA.

Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluko lehendakari Juan Manuel Kindelanek dioenez, gasaren erreserbak huts egiten hasten direnean ikatza eta energia nuklearra izango dira erreserba eskuragarriak. Energia nuklearraren erabilera oso hedatua dago munduan zehar, 30 urtetik gorako esperientzia dago, eta «

segurtasun maila handi batez garatu da
». Hala ere, onartzen du bi istripu larri izan direla. Horietako batek kanpoan inolako kalterik ez zuen eragin (EEBBetako Tree Mille Islanden 1979an) eta besteak, urte batzuk beranduago, ondorio guztiz larriak eragin zituen Ukraniako Txernobilen.
1998an 437 erreaktore zeuden munduan; hauek erabiltzen den energia guztiaren % 18 sortzen dute (Lituania, Frantzia eta Belgikan % 60tik gora, eta Ukrania, Suedia, Suitza, Eslovenia, Hungaria eta Bulgarian % 40tik gora). Gas turbinen arloan aurrerapen teknologiko handiak izan dira eta elektrizitatea modu merkean sortzeko aukera ematen du. Ez dago, gainera, energia nuklearrak eskatzen dituen inbertsio erraldoiak egin beharrik. «

Beraz –
dio Kindelanek

– onuragarriagoa izango da dirua epe nahiko laburrean berreskuratzeko aukera ematen duten teknologietan inbertitzea (gas naturalaren bidezko ziklo konbinatua, kasu), 10 edo 20 urte behar dituzten energia nuklearraren moduko teknologietan baino
».
Horretan oinarriturik, Kindelanen ustetan, datozen urteetan ez da proiektu nuklear berri handirik izango, Asiako salbuespenen bat izan ezik. Baina, bestalde, ez du uste jardunean ari den zentralik itxiko denik, baldin eta bere jarraipenerako inbertsio ikaragarriren bat behar ez bada.
Zer nolako etorkizuna izan dezake energia nuklearrak epe luzera? Kindelanek gogorarazten du, Lopez Bravok, bere garaian, fuel-oliozko zentraletan erruz inbertitzeko bidetik jo zuela, eta gero programa nuklearraren eromena etorri zela; ondoren, PSOEk ikatzezko zentralak eraikitzeari ekin ziola, eta azkenik, gas naturalaren garaian gaudela eta ikusi beharko dela zein izango den 2020. urtean nagusitzen den lehengaia. Bere ustez, «

hala ere, ez da alternatiba handirik geratzen. Epe luzera, ikatza eta energia nuklearra izango dira erreserba eskuragarriak, gasaren erreserbak huts egiten hasten direnean (oraindik, oso luze iraun badezakete ere)
».
Energia berriztagarrien bidea, Kindelanen ustez, «

bultzatu beharreko aukera da, I+G arloko ahaleginak indartuz, baina ez zait iruditzen 20 edo 30 urteko epean egongo den eskaera bete ahal izango duenik, eskaera horrek, mundu ez garatuko biztanleriaren eta bizitza mailaren gorakadaren ondorioz, ezinbestean oso gora egingo baitu
». Amaitzeko dio, «

txarrena hemendik 30 urte ingurura berriro energia nuklearreko inbertsioak egiten hasi beharra izango dela, eta bitarte horretan lortua dugun teknologi gaitasun sofistikatua galdu izana, arlo horretan proiektu berririk ez garatzeagatik
».
Ramon Folch Biologian doktorea da eta hainbat kargu ditu garapen jasangarriarekin eta ingurugiroaren kudeaketarekin zerikusia duten gaietan. Energia nuklearra ez erabiltzearen aldeko ageri da «

duen kostua, duen balioa baino handiagoa delako
». Folchek dio, egindako inbertsioa izugarria eta energia eskaeraren igoera etengabea izan arren, une honetako indar nuklearra, mundu mailan, iazkoa baino murritzagoa dela, eta dirudienez behera egiten jarraituko duela. Oraintxe bertan, World Information Service on Energy-ren (WISE) datu ofizialen arabera, une honetan 28 erreaktore daude eraikuntza aktiboan munduan, honela banaturik: 1 Argentina, Brasil, Eslovakia, Iran, Japonia eta Pakistanen; 2 Txekia, Taiwan eta Ukranian; eta 4 Hego Korea, Txina, Frantzia eta Indian. Hau da, 5 bakarrik Lehen Mundu industrializatuan.
Gauzak horrela, Folchek zera dio: «

Frantzian izan ezik, erreaktore bat bera ere ez dira eraikitzen ari Europako Batasunean, EEBBetan, Kanadan edo Errusian. Bestalde, egun jardunean ari diren erreaktore gehienak 70eko eta 80ko hamarkadetan eraiki ziren eta, beraz, 2010 eta 2020 inguruan utziko diote erabilgarri izateari. Itxura denez ez dira ordezkatuak izango
». Eta honako galdera egiten du: «

Hogei urte barru zertan geldituko da fisio bidezko energia nuklearraren industria indartsua?
». Erantzuna: «

Ezer gutxitan. Hobeto esanda, bai, hondakinen oinordekotza astuna utziko du, kudeatzen zaila izango dena eta, beraz, beldur naiz ez ote duen madarikazio ugari eragingo
».
Folchen ustetan, energia nuklearraren aldekoen okerra, berak zalantzan jartzen dituen bi irizpideren ondorio da: fakturazioaren igoera ezinbestekoa da garapenerako eta nuklearizazio masiboaren ondorioak teknikoki eramangarriak dira. Irakasle honen ustez, bi irizpide horietako batek berak ere ez du zentzuzko azterketarik gainditzen. Biek akats sakon batean huts egiten dute, hain zuzen ere gaur egungo eredu sozioekonomikoa kolokan jartzen duen berberan, hau da, disfuntzioak, eraginkortasun ezak, arriskuak eta bidegabekeriak betiko eta sistematikoki kanporatzeko «

atzealdeko patioren bat
» beti eskura izango dela pentsatzean.
Folchek dio

«eskaintza energetikoa ziurtatzen saiatu ordez, haren eskaera kudeatzen ahaleginduz gero, premiak orain ezinbestekotzat jotzen direnak baino txikiagoak izango liratekeela. Ongizate gizarte gaizki hezia da eskaerari gora eragiten diona, baina bera da baita ere arriskuak okerren eramaten dituena. Azken batean, irizpide ekonomikoak beraiek dira energia nuklearra zalantzan jartzen duten lehenengoak. Eta horrek min ematen die industri garapenzale amorratuei, izan ere, hain ondo ateratzen zaizkie beren kontuak disfuntzioak kanporatuz, kostuen erdiak bere gain hartu gabe...
»

Garoñaren bizia beste 10 urtez luzatu nahi dute

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak mahai gainean du dagoeneko Garoñako zentralaren bizia beste hamar urtez luzatzeko Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren aldeko txostena. Uztailaren 6a baino lehen, egun horretan bukatzen baita duen ustiapen baimena, Ministroen Kontseiluak erabaki bat hartu beharra dauka. Eta badirudi, nahiz eta herritarrak eta hainbat erakunde aurka egon, zentralak jardunean jarraituko duela 2009. urtea arte. Euskal Herriko talde ekologistak berehala erantzun dute erabaki horren arduragabekeria eta larritasuna salatuz eta deialdi bat egin diete eragindako erakunde guztiei, Espainiako Ministroen Kontseiluak zentral nuklear horren bizia beste hamar urtez luzatzearen aldeko erabakia hartu ez dezan saia daitezen. Garoña (Gasteiztik 40 km. baino gutxiagora eta Bizkaiko Enkarterrietatik 60 km. ingurura) eta Zurita (Guadalajara) zentralak Espainiako bi zaharrenak dira, lehen belaunaldiko deitzen zaien horietakoak.
Harrigarria gertatzen da, zentral nuklearren bizialdia erabakitzerako garaian munduan zehar nola jokatzen den ikustea. Munduan lanean jarri zen lehen zentral nuklearra, Shippingport-ekoa (EEBBetako Pittsburg-etik hurbil), 1982an itxi zuten, 25 urtez aritu ondoren. Eta, noski, istripuren bat gertatzen denean, iraupen hori are gehiago laburtzen da. Hor daude, adibide gisa, Txernobil Ukranian, Vandellos Katalunian, 1986 eta 1989az geroztik itxita, hurrenez hurren. Baina Garoñakoak, dirudienez, nahiz eta 25 urteak duela hiru urte beterik izan eta azken urte hauetan hainbat matxura gertatu, jardunean jarraituko du.
Zentral nuklearren jabeak banketxe handiak eta familia gutxi baina boteretsu (batzuk Negurikoak) batzuk dira. Hauek, beti baldintzatzen dituzte erabaki politiko handiak eta euren negozioei kosta ahala kosta eutsi nahi dietenez, Espainiako Gobernuan indarra egiten jarraituko dute. Iberdrolak, besteak beste Garoñako zentralaren nagusi denak, 110.676 milioi pezetako (4.427 milioi libera) mozkin garbia lortu zuen 1998an. Garoñak 4.000 milioiko mozkina eman zion. Espainiako sektore elektrikoko lau enpresa handiek 1998an 336.582 milioi pezetako etekinak lortu zituzten, iazkoekin alderatuz % 10eko igoera izanik


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude