"BEREBIZIKO ZAIT MUSIKAZ ETA TALDEZ ALDATZEA"

  • munduan profesional gisara. Paueko musika fakultatean ikasi zuen. 1976tik 1987ra bitartean Canicula taldeko kide izan zen. Harrezkero, hamaikatxo ekoizpen burutu ditu.

1999ko uztailaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ibilbide musikal oparoa da zurea, hainbat taldetan aritutakoa eta makina bat disko kalean duena. Nola hasi zinen musikan?
Musika oso gauza hurbila izan dut txikitatik. Euskal Herriaren mugan sortua naiz, Saliesen, eta oraindik oroitzen dut tipia nintzela, nire amatxik Arrangoitzera eraman ninduela Luis Marianoren hilobia bisitatzera. Musika eta kantu tradizionala gure haurtzaroaren parte izan dira.

Zure heziketa musikalari erraparaturik, formazio oneko musikaria zara.
Beno, normala. Musika eskola beste ikasketekin batera jarraitu nuen. Musika falkultatera ez nintzen oso gogotsu joaten. Eskolan musikarako grina kendu zidaten, eta hamasei urterekin ene kasa hasi nintzen berriz kitarra ikasten. Gero, kalandreta sortu zen garaian, bizpairu kantu konposatu eta handik goiti, nolabait, behartua izan nintzen gehiago ikastea.

Musika gaskoiaren agerlea zaitugu. Nolakoa izan da musika gaskoiaren bilakabidea azken hogei urteotan?
Musika gaskoian bi aldi dira. 1980. urterarte hitzak eta mezu politikoak ziren inportanteena; Euskal Herrian bezalatsu edo. Hamarkada haren hasieran musikariak profesional eta artistago bilakatzen joan ziren, ni neroni barne.

Kantari profesionala zara. Noiztik?
Paueko Letretako falkultatean ikasi eta musikaren ildotik segitzea erabaki nuenetik. 1974an deliberatu nuen nire ibilbide musikala urratzea, eta musika tradizionalaren ildoan abiatzea ere. Konposizioa eta akustika pixka bat ikasia, Canicula taldea osatu nuen, musika gaskoi tradizionala berreskuartzea eta eguneratzea xedea izaki. Caniculak 1987rarte iraun zuen.

Zure diskografia ikusirik, musikari eklektikoa zara zinez.
Bai. Tradizionalarekin batera, beste musikak esperimentatzea dut gogoko. Gure musikaren sustrai tradizionalari jazza eta rocka erritmoak erantsi nahi izan dizkiot; beste kulturetako musikariek bezalatsu. Beste musikoen –Frank Zapa, nire kasuan– eragina saihestezina da musika konposatzerakoan.

Musika ugari eta talde ugarirekin aritzen zara aldi berean...
Bai. Caniculan ari nintzen bitartean, beste taldeekin lau disko burutu nituen. 1989a urtemuga garrantzitsua izan zen. Canicularekin «Musika gascona» izeneko bigarren diskoa argitaratu ondoren, hura agurtu eta Suber Albert taldea antolatu nuen. Talde honekin arestian aipaturiko jazz eta rock kantuak grabatu nituen «Biarnes cap e tot» izeneko diskoan.

Landerida dantza taldean jo zenuen eta Verd e Blu taldea osatu ere. Dagoeneko hiru disko argitaratu dituzu formazio honekin. «Musica de Gasconha», «Musicas a dancar» eta «Ompra o só?». Zer da proiektu hau hain justu?
Verd e Blu
87an sortu nuen Maria-Caludia Hourdebaigt, Crestian Josue, Crestina Mosques, Miqueu Lahiteta eta Marc Castanetekin batera. Canicularen ildotik, musika gaskoi tradizionala berreinterpretatzen dugu gure gisara. Landak eta Biarnoko aireak bildu ditugu orain arte.

«Ompra o Só?» diskoaren aireak ez zaizkit arrotzak egiten.
Zuberoko musika ezagutzen baduzu, ez prefosta. Zuberoar musikak eta gureak fondo komun bat dute. Erritmoak aise antzematen ditugu elkarrekin jotzen dugunean. Xirula eta tuntuna jotzen ditugunez, printzipio musikal berak ditugu; dantzarako joera eta izpirituak bertsuak.

Euskal Herriarekin biziki lotua zara.
Xiru festibala edo Urdiñarbeko jaialdietan parte hartu ohi dut usu. Mixel Etxekopar zuberotarrak parte hartu du bakarkako nire azken lanean; «Camelica» diskoan. Lapurdiko Basusarriko Patxi Perez dantzariarekin proiektu bat lantzen ari naiz, eta Hegoaldean ere aritu naiz. Getxoko jazz festibalean jo dut eta Gasteizen Joseba Tapiarekin joko dut udan.

Zu bezalako musikariek erraz gainditzen dituzue mugak, antza.
Lagunak ez ditugu egiten bide hurbilenetan beti ere. Joseba Tapia eta biok Italiako jaialdi batean ezagutu genuen elkar.

Asko mugitzen zara. Talde ezberdinekin eta Okzitaniatik kanpo ere.
Niretzat berebizikoa da taldez eta musikaz aldatzea. Ezingo nuke talde finko batekin aritu eta musika bakarra egin. Musikari ezberdinekin aritu beharra daukat eta musika ezberdina jo ere.

«Manufactures Verbales» proiektuan ari zara, bestalde. Zer da hori?
Musika garaikidea eta tradizionalaz eginiko «Cpuills de ñau» obra eszenan jokatzen dugu. Ius Bernet da koreografoa eta musika nik idatzia da. Lau dantzari, hiru musikari eta ehun kantarik parte hartzen dugu.

Zein da zure oraingo estatusa?
«Intermittante des espectacles» gisa ari naiz. Frantzian nire gisako askok darabilten lan moldea. Zaila da kalkulatzen, baina Okzitania osoan ehun bat pertsona ibil gaitezke modu honetara. Urtean laurogei bat agerraldi musikal burutu ohi ditut, gehienak Okzitania aldean; baina Frantzia eta Europa aldeko aretoetan ere dezente jotzen dut

«Nuova canzone» fenomenoa ere Okzitanian

Kataluniako «Nova canco» mugimenduaren antzeko bat sortu zen Okzitanian ere 60ko hamarkadan: «Nuova canzone» izenez ezagutua. Okzitaniaren berpizkunde garai berria ekarri zuen «Nuova canzone» fenomenoak. 60ko hamarkadan hogeita hamar bat kantarik protagonizatutako mugimendu kultural eta sozial hark okzitandar abertzaleen gogoan dirau egun oraindik ere. Bere kulturarekiko jakingura zuen publikoa ernatu zen kantari eta musikari berrien abarora. Matxinada eta errebolta garaiak izan ziren; okzitandar kantuek maitasun eta etsipenezko mezuak helarazten zituzten garaiak. Garai haren hastapenean –1959. urtean– Partito Nazionale Occitano sortu berria zen, eta beranduago, 1970 urte aldean, Lotta Occitana eratu zen. Alderdi eta mugimendu politiko okzitandarrak, alabaina, ez dira gauza izan oinarrizko alternatiba politiko bat eraiki ahal izateko. Kultur eremuan lantzen diren espresioak dira okzitandarren aldarri sendoenak. «Ez dok amairu» fenomenoa gurean bezalatsu, «Nuova canzone»ren uholdeak okzitandarren gogoan dirau oraindik ere.


CLAUDI MARTI ENBLEMATIKOA.

70eko hastapenean kantari enblematiko batek arrasto ezabazeina utzi zuen geroko musikari okzitandarren baitan. Claudi Marti kantaria dugu bera. Errebelazio moduko bat okzitandar munduarentzat, ahitzen zihoan kultura baten agerlea eta okzitandar militatateentzako berealdiko erreferentea. Kantari honek musika zirkuitu bat zabaldu zuen garai zail haietan. Hark zabalduriko bideari, pixka bat beranduago, Patric izeneko kantariak jarraipena eman zion hamarkada bukatu bitartean. Patricek gainera areago landu zituen mezu erreibindikagarriak. Arestian aipaturiko alderdi eta mugimendu politikoen babesera ibili ziren Patric eta bere garaikideak. Nazionalismoa eta klase borrokaren kontzientziaren mezulariak ziren orduko kantariak.


NADAU TALDEAREN SORRERA.

Nadau taldea da oraindik ere Okzitanian musika erreferentea. Nadau gaskoia da, eta okzitaniartasunaren aldarrikatzaile izan da azken hogei urteotan, baita arrakasta handia bildu ere. Jean-Jacques Casteret, kalandretaren 20. urtemugaren antolatzailearen aburuz, kalandreta eskolen sorreran eragin garrantzitsua izan zuten Nadau taldeko kideek. Musikari eta literatur egile okzitandarrek beren aletxoa jarri zuten orduan, eta urtez urte, kalandretaren festan parte hartzen dute doan.


MUSIKA TALDE ELEBIDUNAK.

Joan den hamarkadan okzitandar musikak arrakasta handia bildu izan zuen. Kantari edo musikari bakarlaririk ia ez dago ordea. Musika taldeak dira gehienak. Marseillako Massilia Sound System eta Tolosako Fabulous Trobadors dira talde ospetsuenak. Hauek folka eta tradizionala jorratzen dute eta okzitandarrez abesten. Bernat Lubat jazz musikaria, musika tradizionalaren ildotik at ari da eta okzitanieraz abesten du ere. Bera da gaskoiez urtero egin ohi den festibalaren arima. Azken urteotan, Nax Vonica izeneko taldea okzitandar gisa agertu da, baina frantsesez kantatzen dute baita ere. «Nouva canzone» fenomeno historikoarekin fidel segitzen dutenentzako ordea, seinale txarra da espresio okzitandarra frantsesez nahastua agertzea


Azkenak
2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


Eguneraketa berriak daude