HIZKUNTZ KUDEAKETA, ETORKIZUNEKO ERRONKA

  • kaleratu berri du. Enpresetan euskararen presentzia areagotzeko, Patronatuak hitzarmena sinatu du hainbat enpresarekin, eta hauei laguntza teknikoa eskainiko die.

1999ko ekainaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak izenburutzat «Hizkuntz kudeaketa enpresan» duen liburuxka kaleratu du. Liburuxka hau enpresa eta erakundeen komunikazio eta giza baliabideetarako estrategia hobetzeko tresna da.
Hamarkada honen hasieran merkataritza kanpainak egin ziren baina helburu oso partzialak zituen. Urte batzuk beranduago helburu globalagoak jartzen hasi ziren eta oraingo hizkuntz kudeaketa zerbitzura iritsi dira.
Donostiako Euskara eta Hezkuntza zinegotzi eta Euskararen Udal Patronatuko lehendakari Beatriz Otaegiren hitzetan, hizkuntzaren normalizaziorako, enpresetan euskara barneratzea da erronka: «

Enpresa mundua etorkizun hurbileko erronka bihurtu da, baina era berean, enpresek bezeroekiko harremanetan prestigioa eta kalitatea eskaini nahi badute, hizkuntzen erabilera egokia erabaki estrategikoa da. Merkatuan bere lekua egin nahi duen edozein enpresak komunikazioari aparteko garrantzia eman ohi dio. Horregatik, enpresa munduan, gero eta komenigarriagoa da langileriaren aldetik hizkuntz gaitasuna ziurtatzea, kanpo harremanetan, bezero, hornitzaile edo erakunde publikoekin, harreman hobea bermatu ahal izateko. Zentzu honetan, argi dago, Euskal Herriko enpresentzat euskarak balio erantsia duela
».
Enpresen zenbait eginkizunetarako hizkuntz erabilera egokia edukitzea ezinbestekoa da, hala nola, publizitatean, errotulazioan, inprimakietan, irudi korporatiboan...
Behar hauei erantzuteko une honetan Donostiako Euskararen Udal Patronatuan hizkuntz kudeaketan adituak diren sei teknikari ari dira lanean. Laguntza tekniko hau eskaintzeaz gain, Patronatuak beste doaneko hainbat zerbitzu ere eskaintzen du normalean. Hauek dira ekimen honetatik aparte dituen beste zenbait egiteko: irudizko elementu edota dokumentuen itzulpen puntuala, zuzenketa laburrak, hizkuntzari buruzko kontsultak, hainbat informazio eskuratzeko laguntza, autozuzenketa edota terminologia berezituari buruzko programa informatikoen aholkularitza, prestakuntzari lotutako hainbat punturi buruzko saio puntualak...
Hala eta guztiz ere, kudeaketa prozesu berri hau enpresaren eta Euskararen Udal Patronatuaren arteko lankidetza-harremanerako hitzarmen baten bidez gauzatzen da.
Hitzarmen hau sinatu ondoren, Patronatuak enpresaren egoeraren azterketa egingo du. «Indexpla» programa informatikoaren bidez, enpresa horretako euskararen erabilera neurtzen dute. Honetarako programak sei faktore hartzen ditu kontuan: irudia eta errotulazioa, pertsonalaren hizkuntz ezaguera, hizkuntz erabilerarako irizpideak, kanpo dokumentazioa, kanpo komunikazioa eta, azkenik, barne komunikazioa.
Hauek guztiak kontuan izanik enpresak plana proposatu eta planaren faseak eta jarduerak zehaztuko ditu. Hauek dira Euskararen Udal Patronatuarekin hitzarmena sinatu duten enpresetako batzuk: Real Sociedad futbol taldea, Donostiako Aquariuma, Aranzadi zientzia eta kultur elkartea, Matia fundazioa, Ceinpro Lanbide Heziketa, Barela markatze sistemak...
Sei hilabetero txostenak egiten dira helburuak ebaluatu eta markatutako faseen jarraipena egiteko.
Helburuak hiru mailatan bereizten ditu Patronatuak. Lehenengoa irudi eta publizitatea normalizatzea litzateke, bigarrena aukera linguistikoa errepasatzea eta hirugarrena euskara berezko hizkuntza izatea lortzea.
Kudeaketa prozesuan sartu denean, Patronatuak hizkuntz produktu eta zerbitzuen bidez emango dio laguntza enpresari. Giza baliabideen alorrean adibidez, antolakuntzari egokitutako hizkuntz ikastaroak, euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak eta langilerian antzemandako hizkuntz beharrei erantzuteko trebakuntza saio laburrak eskaintzen ditu. Komunikazio politikaren alorrean berriz, hizkuntz aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua, terminologia-baliabideak eta irudi korporatiboa hobetzeko hizkuntz aholkularitza dira eskaintzen dituen zerbitzuak.
Prozesua ondo gauzatuko bada, bai enpresaren aldetik eta baita Euskararen Udal Patronatuaren aldetik ere beharrezkoak diren konpromisoak eskatzen ditu. Patronatuak laguntza teknikoa eskaintzen du eta enpresak hizkuntza prestakuntza eta aholkularitzarako kostuak bere gain hartuko ditu


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude