AMETZAREN AMETSA

  • bizi dira asko. Ametzen ametsa ordea, Araban gauzatzen da, Izkizen.

1999ko ekainaren 20an
O

uercus
edo haritzen sendian ahaztu samarra bizi da ametza (

Quercus pyrenaica).
Zur ona ematen duten beste zuhaitzak pattal antzera hazten diren lur kazkarretako leku bakanetan sakabanatuta bizi dira Euskal Herriko ametz gehienak. Zuhaitz guzientzako altzo goxo den Nafarroaz gain bada, ordea, ametzen ametsa gauzatzen den paradisua, Arabako Izkizko ameztiak.
Ura lurrazaletik urrun dagoen tokiak dira ametzak maite dituenak, beraz buztinlur edo tupakietan ez hasi ametz bila. Lur hondartsuak eta drenaje onekoetan bizitzen da bapo. Karaitza oinarri duten harri ugaridun lurrak busti ordurako lehortzen dira, urak etorri ahala alde egiten baitu, hor-hor, hor bilatu... Sustrai luze-luzeak garatzen ditu eta hauen bidez bizitzea posible dela sinistea gezurra dirudien lekuetara hurbiltzen du ur preziatua. Uda parteko berotualdia eta idortea latzak badira, ametza aurkitzea lan zaila da. Lurralde beroetan erreka-zulo hezeetan edo mendietan gora igoa izango da, gu iristerako. Udaberritik udara eta udazkenerako pasadizoa tenperaturak, hasieran gora eta gero behera, pixkanaka-pixkanaka joaz egitea du gustuko. Presarik gabe, patxadan, gozatuz bizitzearen aldeko sektakoa baita...
Negu partean ametza aurkitu nahi baduzu hostoak soinean, zimelkor, beroki eta dotoreki mantentzen dituela gogoratu. Batzuen ameskaiztoa bihurtzen ari den Araba, ametzen ametsetako paradisua


Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude