BELEIXE IRRATI BERRIA MAIATZERAKO AIREAN


1999ko maiatzaren 2an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
BELEIXE IRRATI BERRIA MAIATZERAKO AIREAN
«Guaixe» aldizkariaren osagarri izateko jaioa da; Sakanako eguneroko informazioaren hutsunea beteko asmoz. Beleixe izena gehiengoz onartua izan bada ere, azken hitza Bierri elkarte sortzaileko bazkideek dute. Irratia Etxarri-Aranazko kultur etxetik uhineratuko da, FMko 107an. Sakanako euskaldunen topagune bilakatzea espero dute, entzulego potentziala aldizkarikoa baino altuagoa baita. Momentuz, Aitziber Etxaiz arituko da bakarrik. Nahiz eta programazioa zehazteke dagoen, hasieran bi ordu eginen dira egunero, kolaboratzaile sare baten bidez eta gai guztiei bide emanez


Azkenak
Eguneraketa berriak daude