ARREN, UTZ GAITZAZUE GURE HONETAN


1999ko apirilaren 11n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
ARREN, UTZ GAITZAZUE GURE HONETAN
Besteren buruetako eskarmentutik zerbait ikasteko gai ez eta neronean oinarriturik, militar profesionalekiko dudan iritzia irrigarria da. Orain hogeita hamar urte, soldadutzan eta armak ikuitzeko debekupean nindutela, Logroñotik Soriako bideko Piqueras bortuan gertatua dut gogoan. Gerra entseguak ziren antolatuak, eta artilerian ginenez, kainoiaz tiroak egin behar ziren. Matematikak eta fisikak agintzen zutenez, injineru bizkaitar bat –Zeberioko semea– jarri zuten arduradun. Akademiako teniente gazte baten aginduetara, gure lagun horrek inguruko kaxko belarsoil baten aurka obusa zuzentzea zuen helburu. Kalkulu malkuluak egin eta teniente adituaren azken onespenaz, danbakari ekin zioten. Hiru kilometrora zegoen paraje berdean jo, eta kiskali egin zuten ardi bazka. Bertakoak, eskarmentu handikoak izaki eta aurretik artaldeak hartu eta mendia hustu egin omen zuten zetorkienaz jakitun. Ez zuten salatu. Noski. Baina behin behineko larre berrien bilatzeari ekin behar izan zioten. Eta egun, aldirako haietan jarraitzen omen dute oraindik. Beharrik gerra entsegu soila zela. Balkanetakoei ez diete entsegu aukerarik eman


Azkenak
Eguneraketa berriak daude