«Garzon-i esker nago irratian»


2021eko uztailaren 19an
Kasualitatez edo Garzonek bultzatuta hasi da irratian; aurretik Egin-en hamabi urte eman baititu 38 urteko gasteiztar honek. «

Gara langile gutxirekin hasi denez, otsailaz geroztik honetan nabil; gustura, gainera
». Astegunez Alaves eta Tau-ri buruzko informazioa uhineratzen du, eta asteburuetan berriz, partiden zuzeneko konexioa, golak edo jokaldi nabarmenak daudelarik. «

Arras ezberdina da irratia, esaten duzunak ez baitauka atzerabiderik. Bi belarriak jarri behar dira albistegaia atzemateko. Baina tira, azkar eta presaka ibili arren, bat-batekotasun hori atsegin zait. Polita da ere Gasteizko jendeak ahotsaren bidez ezagutzea. Gehiago poztuko naiz ordea, Alavesek lehen mailari eusten dionean eta Tau play-off-etan sartu. Baietz biek lortu!
»


Azkenak
Ekofeminismoaz, motozerra eskutan

Duela hilabete inguru, unibertsitateko kide gizonezko baten liburu aurkezpenean ginela, egoera bitxi samarra gertatu zitzaigun. Ekologiari buruzko liburua zen eta erreferentzien artean hainbat pentsalari ekofeminista zeuden. Egileak, baina, inongo momentuan ez zuen aipatu... [+]


2024-06-17 | Jakoba Errekondo
Udaberria jan dezagun mikatzetik

Arabako Errioxako udaberriak ez dauzkat ahazteko. Urte dezentetan harrapatu ditut sasoi horretako loraldi betean hango mahastiak eta harrigarria da; laburra da paisaia berria, baina iraupen motz horretan begien sabaia erretzen du eta ordura artekoak ahantzarazten.


2024-06-17 | Nagore Zaldua
Itsas dortokak lozorrotik esnatu ote dira euskal kostaldean?

Udako solstizioa gerturatzen ari den honetan, euskal kostaldean itsas dortokak ikusteko aukerak ugaritu dira. Gure uretan ezagunena Egiazko kareta (Caretta caretta) da. Ale helduen oskolaren batezbesteko tamaina, 120 cm-ko luzera zuzenera eta 200 kg-ko pisura irits daiteke... [+]


2024-06-17 | Garazi Zabaleta
Lurbizi
Lurraren bankua sortzen, nekazaritzarako oinarrizko baliabidea bermatzekoa

Oiartzunen nekazaritza bultzatzeko eta elikadura burujabetzarako bidean pausoak emateko sortu zen Lurbizi egitasmoa, 2016 urte inguruan. “Herritar talde batek denbora zeraman herrian nekazaritzaren eta lehen sektorearen egoera kaxkarraz hausnartzen”, adierazi du Ibon... [+]


Eguneraketa berriak daude