AUTOBUS SAREAREN ERRONKA: KOTXEA ETXEAN UZTEA

  • arduradunek diotenez. Alabaina, garraio sare desberdinen artean ez dago inongo koordinaziorik, txartel eta ordutegiei dagokienez. Koordinazio hori lortzea dute helburu erakunde publikoek. Horrez gain, autobusentzako geltoki nagusiaren behin-betikokokagunea erabakiko dute hemendik hil gutxira.

1999ko martxoaren 14an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Donostiak, edozein hiriburuk bezala, garraio ugari du, hiri autobusak, aldirikoak, trenbideak... Hala ere, egun, enpresa bakoitzak duen eskaerari erantzunez funtzionatzen du eta ez dago inolako koordinaziorik batzuen eta besteen artean. Pertsona batek, autobusa eta trena erabili behar baditu egun berean, txartel ezberdinak erosi behar ditu, eta ordutegiarekin ere oztopoak izango ditu. Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza harremanetan daude arazoari irtenbidea emateko eta horretarako, Donostialdeko garraiobide publikoa koordinatuko duen organoa eratu nahi dute. Organo honen helburu nagusia txartel bakarra sortzea litzateke.
Garraiobide publikoaren erabilpen maila ona da Espainiako beste hiriburuen aldean: pertsona batek 150 bidaia inguru egiten ditu urtero. Egunero, 86.000 hiri bidaia egiten dira astegunetan eta 186.000 bidaia, aldiriko autobus eta trenbideetan. Iaz, 27 milioi pertsona baino gehiagok hiriko autobusak erabili zituen, aurreko urtean baino milioi bat gehiago. Administrazioak txartelen % 28 ordaintzen du eta gainontzekoa bidaiariak.


Taxi-bus zerbitzua

Donostiako hiri garraioko sarea zabala da, hogei linea daude, guztira, 80 autobus dituztenak eta auzo gehienak ongi komunikaturik daude. Etxebizitzen % 98k 500 metrora autobus geltokiren bat du. Hala ere, badaude autobus zerbitzu txikia duten zonaldeak ere, hala nola, Igeldo, Ulia eta zenbait poligono. Bertatik, autobusa orduro besterik ez da pasatzen, eskaera txikia baita.
1997an taxi-bus zerbitzu berria abian jarri zuten dentsitate txikia eta errepide zailak zituen San Roke auzoan eta iaz, Jai Alain eta Morlansen zerbitzu bera jarri zuten. Autobusa igaro beharrean, taxi batek hartzen ditu bidaiariak. Datozen asteotan zerbitzu bera eskainiko zaie Ulia eta Arriolako auzolagunei.
Udaleko arduradunek diotenez, ez du merezi autobus lineak jartzea aipatu auzoetan, diru sarrerak eskasak bailirateke eta linea bat mantentzeak 25 milioi pezeta inguru balio duelako urtero.
Donostia izan da Espainian taxi-busa abian jarri duen lehendabiziko hiria, baita hiri-autobusetan txartel elektronikoa sartzen lehena ere. Sistema hau 1997ko abenduan jarri zuten martxan.


Behin behineko autobus geltokia behin betiko noiz?

Donostiak ez du bidaia luzeko autobusentzako geltokirik. Egon badago behin-behineko geltokia Pio XIIko plazan, baina ez du leihatila zerbitzurik ezta informazio zerbitzurik ere.
Duela hogei urteko arazoa da baina badirudi instituzioak orain prest daudela irtenbide egokia lehenbailehen emateko. Dagoeneko, Batzorde berezia osatu da Eusko Jaurlaritza, Diputazioa, Udala eta enpresa ustiatzaileen artean, dauden proposamenak aztertu eta egokiena aukeratzeko. Hiru gune proposatu dira autobus geltokia kokatzeko: Easoko Zentenario plaza, Pio XII eta Amara-Loiolako Erreskastoak. Aipatu Batzordeak hemendik bi edo hiru hilabetera, bidaiariak enpresa ustiatzaileak eta ikuspuntu urbanoa kontuan hartuz, behin-betiko kokalekua erabakiko du.


Kotxea gero eta gehiago erabiltzen da

Azken hamar urteotan, Donostian ezezik, hiriburu gehienetan, jendeak gero eta gehiago erabiltzen du kotxea. Bizimoduak aldatuz doaz, hots, etxebizitzak espazioan sakabanaturik eraikitzen dituzte, zentru komertzialak hiri zentrutik urrun egiten dituzte... Honek guztiak kotxea hartzearen beharra ekarri du.
Donostiak, nahiz eta hiri autobusak erabiltzen dituen jendearen kopuruak gora egin, fenomeno hau nozitu du. Horregatik, udaleko teknikariek diotenez, etorkizunera begira, garraio publikoko kudeaketak aldaketa bortitza beharko du, bestela, autobusak bidaiariak galduz joango dira kotxearen onurarako. Udaleko teknikariek zenbait ideia proposatzen dute, beste batzuren artean, garraio sarea planifikatuko duen Batzordea osatzea, sarearen irudi hobea eskaintzea, enpresek ez dezatela beraien artean konpetitu eta autobus bideak hobetzeko neurriak hartu: markesinak egoera onean eduki, autobusentzako bide gehiago jarri...


Lurrazpiko aparkalekuak nonahi

Donostiako lurrazpiko aparkalekuen kopurua handia da Espainiako beste hiriburuen aldean. Egun, 30 inguru daude, guztira 10.000 plaza dituztenak. Etorkizun hurbilera begira beste hamarren proiektuak ikertzen ari dira. Hala ere, Donostian aparkalekuak ez dira batere merkeak, partzela batek, batez beste bi milioi t'erdi balio du.
Udaleko trafikoko arduradunek azaltzen dutenez, Donostian, lurrazpiko aparkalekuetan kotxea uzteko ohitura handia dago, eta horregatik, egunean zehar beteta egoten dira. Hori dela eta, aparkalekuen dotazioa oso altua da. Gaur egun, 28 lurpeko aparkaleku daude, 9.117 tokiekin. Toki hauetatik, % 56 bertoko biztanleenak dira eta gainontzekoak publikoak erabiltzen ditu. Zentroan eta Amara Berrin daude aparkaleku gehienak.
Alabaina, Donostian aparkaleku plaza bat erostea oso garestia da maila kreatikoa dela-eta, hau da, lurrazpian dagoen ur-maila dela-eta. Lurpeko aparkalekuak egiteko, zuloak egin behar dira, eta puntu jakin batera iristean ura ateratzen da. Donostian, itsasoaren ondoan dagoela medio, ura berehala ateratzen da. Horregatik, hormigoizko hormak egin behar izaten dira ura sar ez dadin eta horrez gain losa oso lodia eraiki behar da, uraren presioak aparkalekua igo ez dezan. Honengatik guztiagatik diru asko behar da aparkalekuak egiteko. Plaza batek batez beste, 2,5 milioi pezeta balio du.
Ura ez da lurpeko aparkalekuak egiterakoan eraikitzaileek aurkitzen duten oztopo bakarra. Boulevard-eko 500 plazako parkinga egiten hasi zirenean lurrazpian antzinako harresi batzurekin egin zuten topo eta errespetatu behar izan zituzten. Auzi honek eztabaida handia eragin zuen hirian. Harresi horiek mantentzeak proiektua asko garestitu zuen.


Donostiak beste hamar bat parking izango ditu

Donostiako Udalaren joera, biztanleek egiten dituzten eskaerak kontuan hartuz, udalarenak diren lur zatietan aparkalekuak egitea da. Orain beste hamar bat egiteko proiektuak dituzte eztabaidagai udaleko arduradunek.
Antiguako Benta-Berri plazan bertoko bizilagunentzako parkinga egiteko proiektua idazten ari dira. Bidebietan dagoeneko, martxan dago 128 plaza izango dituen parkinga. Hemendik urte t'erdira zabalik egotea espero du Patxi Beloki Udaleko Errepide Publikoen zinegotziak. Parkinga egitearekin batera bertan dagoen plaza berritu eta konpondu egingo dute, egoera txarrean baitago.
Aztertzen ari dira bestalde, Errege Katolikoen kalean eta San Martin merkatuan lurpeko aparkalekuak egiteko proiektuak. Lehenengoaren eraikuntza bertoko merkatariek eskatu dute. Udaleko teknikoen esku dago proiektua eta onartzen baldin badute 110 plazako parkinga eraikiko litzateke, bakar-bakarrik auzolagunentzako.
Parkinga egiteaz bat zonaldea oinezkoen erabilerarako jarriko litzateke. San Martin merkatu berrian hiru solairuko aparkalekua egiteko proiektua aztertzen ari dira Udalean.
Amaran egun hamar aparkaleku daude eta beste bat egin nahi dute Armeria plazan. Hauxe da aparkalekua egiteko geratzen den leku bakarra. Bertoko auzolagunentzat izango da.
Merkatariek Frantziako Pasealekuan aparkaleku bat nahi dute. Hala ere, ustiatzaileek uste dute toki horretan aparkaleku batek ez duela eskaera nahikorik izango eta Udaleko arduradunak bitartean, ikerketak egiten ari dira. Udaletik adierazi dutenez, zaila izan liteke bertan aparkalekua egitea bertatik ura garraiatzen duen hodi lodi bat igarotzen baita.
Larratxon ere, hiru gune aztertzen ari dira parking berri bat egiteko asmoz.
Dagoeneko martxan dagoena Zurriolan kokatu den Kursaaleko aparkalekua da. Udarako zabalik egotea espero dute arduradunek, Jauregiaren inauguraziorako (abuztuan ziurrenik) . 500 toki izango ditu eta oraindik erabakita ez dagoen arren, erdiak Zurriola inguruko auzolagunentzat izango dira eta beste erdiak publikoarentzat

Donostia bizikletaz zeharkatzea posible izango da udatik aurrera
Bizikletak garrantzi handia du Donostian. Oso erabilia den garraiobidea da eta gainera, hiriaren orografia garraiobide hau erabiltzeko oso aproposa da. Hori dela kausa, bidegorrien kopurua gora doa. Lehendabizikoa 1980ko hamarkadan egin zen Bizkaia Pasealekuaren eta Gernikako arbolaren artean. Egun, iparra eta hegoa loturik daude bizikletentzako bideekin. Batzuk ezagutzen ditugun kolore gorrikoak dira eta beste batzuk berriz, oinezkoen erabilerarako jarri diren kaleetatik igarotzen dira. Oinezkoek zein txirrindulariek elkarbanatu behar dituzte, beraz.
Uda eta gero, hiriaren ekialdetik mendebaldera, Zurriolatik Antiguara esaterako, bizikletaz joatea posible izango da. Horretarako, Zurriolako Etorbideko bidegorria berritzen ari dira eta Kontxako Pasealekuan beste bat jarri nahi dute. Hala ere, azken proiektu honek eztabaida sortu du, izan ere, bidegorria jartzeak zirkulazioari bide bat kenduko lioke, eta Antiguako merkatariak horren beldur dira, kotxe ilarak sortuko liratekeelakoan. Udaleko Bide Publikoko arduradunek diote, Amara-Ibaeta Bidea zabaltzen denean, Kontxako Pasealekuko trafikoa % 50 jaitsi egingo dela eta bidegorria jartzeak ez duela arazorik sortuko. Hala eta guztiz ere, froga batzuk egingo dituzte lanei ekin aurretik. Aipatu bidegorrien lanak Hiri Ordenazioko Plan Orokorrak aurreikusten ditu. Eraikin guztiak Udalaren ardurapean egiten dira. Ondoko mapan bidegorrien egungo egoera azaltzen da. Eginda dauden bidegorri zatiak batetik eta bestetik, egiten ari direnak eta oraindik egiten hasi ez direnak adierazten dira


Azkenak
Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 585 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Nekropolitiken politika

"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]


Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


Eguneraketa berriak daude