GAZTEENTZAKO IRUTXULO


1999ko otsailaren 21ean
GAZTEENTZAKO IRUTXULO
ORAIN artean Donostiako Bagera elkarteak «Irutxulo» aldizkaria kaleratzen zuen, barnean, gazteei zuzenduriko eta Gaztetxulo izeneko bi orriko saila zeramala. Sailaren arrakasta ikusirik Bagerako kideek aldizkari berria sortzea erabaki eta Donostiako gazteen iritzia inkesten bidez jaso ondoren, «Gaztetxulo» hilabetekariaren lehen alea berriki irten da kalera. Musika, sexua, euskara, unibertsitatea... gazteei zuzenduriko aldizkaria izaki, tankera horretako gaiak jorratuko ditu. 10.000 ale botako dituzte oraingoz, 5.000 Irutxuloko harpidedunentzat, eta hasiera batean bederen, doan banatuko dute.

ANTZERKIA HILABETEZ EIBARREN
HELDU den astelehenean hasiko dira Eibarko XII. Antzerki Jardunaldiak. Martxoaren 23a bitartean, hilabetez beraz, hainbat antzezlan ikus ahalko da Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruko aretoan. Orotara 17 produkzio desberdin eskainiko dituzte. Batzuk Euskal Herrian dagoeneko aski ezagunak direnak, Tanttakaren «Dakota» kasu. «La casa de Bernarda Alba» bezalako obra ezagunak ere bertan izango dira ikusgai. Zinemak bere tokia izango du «Antzerkia zineman» izeneko sailean eta hitzaldi eta mahainguruak ere aurreikusita daude.

22 MENDETAKO URMAELA
DUELA 2.200 urte inguru eraikitako harrizko urmael bat aurkitu dute Biasterin (Araba). 18,7 metroko luzera, 15,5eko zabalera eta 2,7ko sakonera duen urmael honetan urarekin zerikusia duten jarduera erritual eta erlijiosoen arrastoak topatu dituzte. Adituen esanetan, Europako tankera honetako aurkikuntza garrantzitsuena izan daiteke. Baina, indusketa, bertan parking bat eraiki behar zutelako burutu zen eta orain interes arkeologikoarekin egin dute topo Javier Sampedro PPko alkatearen interesek –lur eremu horren urbanizazioa, 537 milioi pezetako inbertsioa suposatzen duena, «legealdiko proiekturik garrantzitsuena» zen alkatearen esanetan–. Alde biek Eusko Jaurlaritzara jo dute, bakoitzak bina txosten aurkezturik. Kultura sailak ordea, bosgarren txosten bat du esku artean, EHUk burututakoa.

NAFARROAKO ARTXIBATEGIA
NAFARROAKO Artxibategi Nagusia Errege Jauregian egongo da kokatua eta eraikinaren egokitze lanak aurki izango dira abian. Izan ere, Gobernuak lanen kontratua sinatzea baimendu berri du. Orotara 2.550 milioi pezetako kostua izango dute berritze eta egokitze lanek eta 2.001. urterako amaiturik izango direla aurreikusten da.

HAURREK IRAKUR DEZATEN
DONOSTIAKO Udaleko Hezkuntza sailak, Ganbararekin batera, urte osoan zehar burutuko den Irakurzaletasuna Bultzatzeko I Kanpaina abian jarri du. 3 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzenduriko kanpaina Gipuzkoako hiriburuko 30 ikastetxetara iritsiko da ikasturte amaiera bitartean. Bost motatako ekintzak burutzen ari dira kanpainaren barruan: ilustrazioaren ingurukoak, narrazioaren ingurukoak, idazleen hitzaldiak, kazetariekin topaketak eta publikoari zabaldutako konferentziak. Asisko Urmeneta, Iñaki Martiarena «Mattin», Bernardo Atxaga, Mariasun Landa eta Ana Maria Matute dira, besteak deste, ekimenean parte hartzen ari direnak.


Azkenak
Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Bizikleta martxa burutu dute Elizondon, osasun sistema publiko duinaren alde

Berrehun lagun hurbildu dira  Baztango Osasun Plataformak deituriko elkarretaratzera eta bizikleta martxara.


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


2025-06-05 | Sustatu
42: txat adimentsu harrigarriena, Nafarroan sortua nonbait

Laboral Kutxa Katedrak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dute Arte eta Zientziaren I. lehiaketa (webgunea euskaraz ere badago, baina oso trakets). Artea, zientzia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituzten proiektuak nahi zituzten, eta zenbait aurkeztu... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Mario Lópezi ezarritako 13 urteko kartzela zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Jende andana bildu da Gasteizko Korda espazioaren desalojoaren aurkako manifestazioan

Ehunka lagun mobilizatu dira asteazken arratsaldean Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan barrena, Korda espazioaren desalojoaren aurka. Manifestazio amaierako hitzartzean, goizeko desalojoan ertzainek buruan zauritu duten Kordako kidea jada etxean eta "ondo" dagoela... [+]


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


Urgulleko ‘Jesusen Bihotza’ eskultura “erregimen frankista goraipatzeko” sinboloa dela ebatzi dute

Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.


Eguneraketa berriak daude