IBIRIGAINGO TUMULU ITZELAREN XEKA


1999ko otsailaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ziordia-Ibirigain tumuluari buruz geneukan aipamen bakarra Jesus Elosegiren «Catalogo Dolmenico del Pais Vasco»n irakurri genuen. Euskal Herriko Aro Megalitikoari buruzko liburuetan tumulu honen aipamen eza zela medio eta Jesus Elosegik berak emandako datu zalantzagarriengatik, ez ginen batere ziur Ziordiako Iparraldeko muinoetan historiaurreko hilobi bat kausituko genukeenik. Honetaz gain, Aranzadik argitaratutako "Aizkorri" mapan (1/30.000 eskalakoa) ez zen deusik paratzen gure susmoek behatzen zuten zonalde hartan. Dena den ez ginen asko fidatu, mapa horretan ez baita agertzen ere aski ezaguna den eta gure ibilaldian bisitatuko dugun Saratxakolegiko trikuharria.
Mendiei buruzko literaturara jo genuen eta zonalde honetaz idatzi dutenen artean ere ez genuen fitsik atzeman. Luis Pedro Peña Santiagoren «Aizkorri» liburuko IV. atalean mendi hauek deskribatzen dira eta Saratxakolegiko trikuharria aipatzen bada ere, ez dago gure tumulu fantasmari buruzko hitz bat ere.
Beraz, Jesus Elosegiren azalpenekin kontentatu behar: «

302-Ziordia (1.048m.) Aratz-Altsasua (Nafarroa) 1953: "Ziordia" behin behineko izena dugu ez baitakigu zein den trikuharria kokatzen den tokiaren izen zehatza. Salvatierra-113. zenbakiko orrialdean azaltzen den 1.048 metroko gailurrari buruz mintzo gara, Ziorditik 3 km. iparraldera kokatzen dena. Koordenatu geografikoak: Long.1'27`45, Lat. 42'53`45. Ziordiako lurralde-eskumenean dago. 1951.eko urriaren 7an Jesus Elosegik aurkitutakoa, Orobeko harrobitik hasita eta Apotan amaitutako ibilbide batean, non Arbarrain mendi aldera lerrokatzen diren muinoak zeharkatu baitziren. Ez da industua izan
».
Datu hauekin eta zer edo zer topatuko genukeen esperantzaz, Ziordia herritik abiatu ginen iparralderago ikusten genituen pagoz estalitako mendiak lortzeko asmoz.
Caceco izeneko eraikina eskuinean utzirik, iparraldera doan pista jarraitu genuen eta Ziordiako harrobiaren parera iritsi aitzin, eskuinera desbideratu ginen Larraskizeko mazeletara hurbiltzeko. Otez estalitako patarra saihestuz, igoera gogorrean pagadian sartu ginen Arnabarretako gaina irabaziz. Handik berehala topatu genuen Saratxakolegiko trikuharria pagoen artean, Ziordia eta Olazagutia arteko muga markatuz. Hargatik, hari buruz hitz egiterakoan Jesus Elosegi tronpatzen da, Altsasun kokatzen baitu. Hauxe da oroigarriaren deskribapena: «

Tumulua arras garaia du, diametroa 14 metrokoa eta altuera 1`5 metrokoa izanik... Honen erdian 4 metroko zuloa zabaltzen da eta bertan ganbara altxatzen da, 3 harlauzek osatutako 1`25 metrotako sakonera duen kutxa
».
Lepo honetatik Iruzetako aldapa igo eta Sagarminarriko haitzak iragan ondoren, borda baten ondotik pasatu ginen. Gure aurrean Ibirigaingo gainera zihoan aldapa hasten zen. Patarrari ekin genion eta honen bukaeran begiztatzen hasi ginen harri multzo handi bat... gure begi aitzinean Ziordia-Ibirigain tumulu eskerga geneukan doike! Zinez txunditu gintuen. Elosegiren deskribapenera jo genuen berehala: «

Tumulua gorki nabaria da, 15 metroko diametrokoa. Erdian zulo bat bada baina ganbarako arrastorik gabe. Materiala: hareharria
».
Hitz-tarte labur bat egitea gustatuko litzaidake zenbait puntu argitzeko: A) Itsasoaren galgaren gainetiko alturari dagokionez, Elosegik 1.048 m-koa ematen du; Aranzadiko "Aizkorri" mapan 1.053 metroko altuera ematen da eta IGNko 113-IV Olazti/Olazagutia 1/25.000 eskalako mapan 1.059 metro irakurtzen dugu. Gure ustez azken neurri hau da zehatzena.
B) Izenari dagokionez, Aranzadiren mapak ematen digu leku honen toponimoa, hots, Ibirigain. Gure aburuz tumulu eder hau Ibirigain soilik izendatu beharko litzateke.
Biziki pozik gure berraurkikuntzarengatik, ibilbideari ekin genion berriz ere. Hurrengo helburua Arbarraingo gailurra lortzea zen, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa arteko mugak elkartzen diren puntu bakar horretan.
Borda bat iragan ondoren, aldapa leuna igotzen hasi ginen. Hesia pasa eta berehala Arbarraingo mugarri luzea begiztatu genuen. 1.118 metrotan, mugarri honek 1806. urtetik darama hemen upaturik. Haren aurpegietako seinale batean arreta jarri genuen: NB paratzen baitzuen Nafarroa seinalatzeko. Beraz, XIX. mendearen hasieran Nafarroa b-ez idazten zen gazteleraz.
Hiru mugak topatzen diren leku honek hiru izen ditu, guk dakigunez: Arbarrain, Illarragorri edo Irumugarrieta. Laster utziko dugu gailurra, jakin gabe nondik datozkion izen horiek, noiztik izendatzen den modu horretan... Olanoko lepo aldera jaisten garen bitartean pentsatzen dut noizbait Euskal Herriko Irumugarrietei buruz luze idatzi beharko dela, monografiko bat egiteko adina materiala baitago.
Olanoko lepora iritsi aitzin, ezkerrera sortzen den pista zabal bat hartu genuen. Hura jarrraituz, Eginoko haitzen atzeko aurpegia ikusten hasi ginen, kararria eta basoa. Pista erreka aldera jausten hasi zen, bailara txiki eta itxi baten norabidean eta harrizko pareta eskerga joko genukeela ematen zuenean, behin pista desagerturik, hor bertan agertu zitzaigun Lezaungo Koba itzelaren ahoa, erreka bera ere irensten zuelarik. Inguruan badira beste koba eta leze asko, baina hauxe da ederrena eta liluragarriena... hauxe da Eginoko haitzek gordetako sekretua. Erreka, Lezaunen sartu eta Eginoko haitza zulatu ondoren, Ziordia aldera aterako da.
Lezaunetik ezkerrera igoko gara biziki aldapa gogorrenean, harrizko pareta gainditu nahian. Horretarako Beorkorraletik pasatu beharko dugu eta hemendik, maldan behera, jaitsi Errekaldeko errekara, hasierako pista hartzeko eta Ziordiara iristeko

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude