Izapidean


1999ko urtarrilaren 31n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Izan ala ez izan, omen duk, seme, Shakespearek aditzera emandako dilemarik handiena, heroeak bere bakartatean hausnartutakoa. Heroeak, oraindik ez dakik, indarra bere baitatik bakarrik ateratzen duten gizaki horiek izaten dituk. Denean Jainko bezala, ez bada bere jaiotza eta heriotzak, heroiko bilakatu alde, datatu daitezkeelako, eta beraz, eternal ez direlako.
Baina haurrondoko lehen idatzi honetan ez nauk atso maltzur eta ehiztari ausartetaz arituko; ez heroe eta eroez. Elkar ezagutzen lagunduko digun esperientziaz nahiago diat. Ulertu ez duk oraindik ulertuko, bazekiat; baina hi gabe, ziur nauk, ez nindukean egiaztapen honetara horren modu betean iritsiko.

GARENAZ
mintzatzen hasiko natzaik. Hori duk lehenengo ikasgaia. Bai, bai, bazekiat, aspaldi honetan inork ez duela «gu»taz hitzegiteko adorerik. «Gu gara» esanez hasten diren esaldietan, aspaldian, sailkapen hutsal batzuk baizik ez dituk egite: «Gu Donostiakoak gara», «Gu Errealekoak gara...» baina inoren izapidearen urratsak agertuko dituen atributuen garaia joana omen duk. Ideologia eta utopiak, begi aurrean jarritako kanduak besterik ez omen dituk... eta orain, okerrena duk, ideologia eta utopia haien kiratsak atzenduta inork ez duela «gutarren» talderik sortu nahi.
Horren ordez, jakizak, itxurakeria berria asmatu izan duk. Besteen beharrik gabe bezala bizi garela adierazi nahi zieagu geure buruei. Batarengana edo besterengana jotzen duenak, enpatiaz, naturaltasunez jokatu beharrean, interesen batengatik egingo balu bezala. Doakoa, ongizate estatuko edozein zerbitzu bezala, azkenean, kontraprestazio bat balitz bezala. Ezertan zordun izaterik nahi ez, ordainik eman behar ez izateko. Horretarako asmatu duk ordezkatzailearen rola, norbere ardurak ere uxatzeko. Horrenbestez, ni naiz, hi haiz... singularrera mugatzen duk, asko jota, norbanakoak onartzen duen ardura. Horretarako ere gaitasunik ez dik edonork, eta apaiz, psikologo, terapeuta eta besteen kontzientzietan arakatzeko gaitua omen dagoen profesio berri asko sortu duk.

ITXURAKERIA
galanta duk guzti hau, seme. Garai honetako itxurakeria zentzugabea, inor ez daitekeelako bere gisara jaio, ez bizi eta ezta hil ere. Bakartateari zerion autosufizientzia hori, denboratan, Jainkoaren atributua izan duk, bakarrik. Gizakia bestetzaz bakarrik zitekeen... hartaraino non, gizakiaren ulermen gaitasunetik kanpo kokatu zen izaki bakarti hark, Jainko hark, gizonagatik esan zuen ez zela ona bakarrik bizi zedin. Hik, naturari esker, ez duk bakarrik jaio beharrik izan, jainko izango ez bahaiz ere.
Itxurakeria galanta duk, bakartatearen mito hau, seme. Gizakiek –nagusiki gizonezkoek– bere sormen bideak kulturaren esparruan ustiatzera jo duten neurrian, Jainko bilakatu nahirik, besteak baino gorago bere burua kokatu nahi horretan, bakartatearen gorazarrea asmatu diate. Hori bai, esan diat, gero gure gizartean, bakartate hori jasanezin egiten duen orotarako pilulak, adituak, abere eta landareak... asmatu behar. Hartaraino non bitxitzat ematen den, askoren artean, besteetaz gogoratzea, baina ez bakartatearen aurka, animalien kariño eta konpañia bilatzea.

ITXURAKERIA
galanta duk, seme. Hi hazten haizenerako jabetuko al zarete zuen hazaldikoak! Ordurako ulertuko al duk, inor ez dela bakarrik jaio. (Otto Rankek zionez, Jainkoak salbu), eta inor ezin dela bakarrik bizi. Segida bati zor gatzaizkio eta segidako arrasto hori ezin da besteek gabe egin, besteekin eta besteentzat hitzeginez eta biziz... eta hori horrela duk gizakia gizaki denetik... eta horren arrastorik baduk oraindik euskarak. Euskaraz mintza haiteke, nahi izatera, hika eta zuka, hire hizpidean eta izapidean, bestea kontuan hartuz: ulertzen ez dutenak ere kontuan hartzekoak baititut gure izapidean, izan ala ez izan erabakitzen hasi aurretik. Eta handitzen haizenean sinesten ez badiak, erreparaiok euskarari (zenbait Jainkoren aurrekoa duk eta!)


Azkenak
Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


2025-09-04 | Karlos Zurutuza
Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude