ASTIRO BADA ERE AURRERANTZ


1999ko urtarrilaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Frantziako Hezkuntz Sisteman Sare Publikoa Frantziaren handitasunari atxikita dago. Estatuak bere gain hartzen du eskola publikoarekin zerikusia duen guzti-guztia, irakasleen lan baldintzetatik hasi eta ikastetxeen eraikuntzetaraino. Estatuak den-dena bermatzen du sare publikoan eta sare pribatuaren barruko hainbat eskumenen erantzukizuna ere bere gain hartzen badu ere, bi sare hauen artean desberdintasun nabariak daude irakaskuntz eskubideei dagokionez.
Sare Publikoan herrietako udal-herriko etxeen ardurapean geratzen da Eskolaurreko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen eraikuntza eta mantenua. Sare Pribatuan, aitzitik, Estatuak langileen lan baldintzak bere gain hartzen ditu, sare publikoan bezala. Irabaziak ere berdinak dira sare desberdinotan.
Beste guztia, eraikuntza, mantenua, zeharkako langileria, eta abar, ikastetxe bakoitzaren pean geratzen da. Herriko etxeak-udaletxeak ez daude behartuta eraikuntza bere gain hartzera, adibide aipagarriak egon badaude ere. Hor leudeke, besteak beste, ikastolen arazo nagusiak Iparraldeari dagokionez, Seaskako Miren Intxaustik aitortzen digunez. Frantziako Estatuak ikastolak ikastetxe pribatu gisa onartzen ditu, ez die ukatzen euskaraz irakats ahal izateko eskubidea euskara ofizialki onartu gabe badago ere. Hori bai, beste ikastetxe erlijioso-pribatuen izaera berdina ematen diete.
Seaskako ikastolek, horrela, makina bat buruhausteri aurre egin behar diote handik edo hemendik bidean suertatzen diren premia ekonomikoei irtenbideak bilatzeko. Herriko etxe batzutan, Hendaiakoan eta Miarritzekoan kasu, bertako ikastolen eraikuntza lanak bere gain hartu zituzten, ikastolok zerbitzu publiko bat eskaintzen zutela argudiatuz. Beste hainbat lekutan, Hazparnen kasu, udaletxeak presioak izan eta gero borondate hori agertu ondoren, salatua izan zen eta auzia argitzeke dago oraindik. Oso kolore desberdineko errealitateek egiten dute bat Iparraldean, udaletxearen borondatearen arabera edo tokian tokiko errealitatearen arabera.
Donibane-Lohizuneko ikastola udaletxeko soto publiko batean dago kokatua, aurreko alkatearen aginduz. Leku gehienetan, aitzitik, gurasoen esku geratzen da ikastolaren eraikuntza; Maule edo Urruñakoak dira azken adibide aipagarrienak.
Seaskakoek zerbitzu publikotzat hartzen dute Iparraldean eskaintzen duten euskarazko irakaskuntza eredua eta beste guztien ildo beretik hartuak izan daitezen eskatzen dute; zerbitzu publikoa eskaintzen duten heinean, beste herritar guztiek dituzten eskubide berberak izatea, alegia.
Seaskak mila eta bi zirrikitu bilatu behar ditu bere behar eta premiei aurre egiteko. Seaska barruan dagoen Egoitza taldeak harri artean edo sasi artean dirua bilatzen jarduten du eten gabe, beren beharrak gauzatzeko bidean jar ditzaten. Herri Urrats Iparraldeko Ikastolen festa eta Konfederazioko elkartasun kutxa dira, besteak beste, horretarako dituzten bitartekoak. Gero, imajinazioa eta hainbat eta hainbat gurasoen partehartze zein konpromisoak ezinbestekoak bilakatu dira euskara hutsezko irakaskuntza propioa bere bidea emeki-emeki egiten joan dadin.


IRAKASKUNTZA PUBLIKOA ETA PRIBATUA.

Iparraldean, irakaskuntza publikoan, D eredurik ez dago, hizkuntzaren ofizialtasuna oraindik onartzeke dagoenean eta soilik B ereduaren antzekoa dago. Gela elebidunak 1982. urtean sortu ziren eskola publikoan. Sarako herria izan zen lehena 24 haurrekin. 17 urteren buruan 2.000 haur daude eskola publikoan eta 1.120 eskola erlijioso-pribatuetako gela elebidunetan. A ereduan 1.400 ikasle daude Eskola Publikoan. Orotara, Iparraldeko ikasle kopuruarekin alderatuta, oraindik frantses hutsean ikasten dutenekin alde handia badago ere, euskara bere bidea egiten ari dela aitortu behar da. Askorentzat bere abiadura nahikoa apala izango bada ere, jakobinismoaren uretan aurrera egitea ez da batere seinale txarra beste hainbatentzat. Dena den Iparraldean ere irakaskuntzaren unibertsoak makina bat ñabardura biltzen ditu, agian Hegoaldeko begiekin begiratuta ulertezinak izan daitezkeenak. Erritmo eta abiadura kontuak nekez jar daitezke herrialde guztietan maila berean.
Germaine Hacala Iparraldeko Eskola Publikoko zonalde bateko ikuskatzaileak azaltzen digunez, Frantziako Estatuak berme osoa ematen dio eskola publikoari, baina hizkuntzari dagokionez ez du inoiz iniziatibarik hartzen bere kabuz baldintza horiek sortzen joateko. Hacala andereak orotara 42 eskola publiko eta 19 pribatu –Seaskakoak zein erlijiosoak– hartzen ditu bere gain.
Iparraldeko gurasoak dira nolabait B ereduaren eskaintza hori egiten dutenak eta eskaintza horren arabera gela elebidunak zabaltzen dizkiete beren haurrei. Gaur egun guraso talde hori Ikasbi erakundean biltzen da eta lan eskerga egin dute 1986. urtean sortu zutenetik. Frantziatik baldintza bakar bat jartzen bide dute, hots, Frantziako beste edozein lekutan dauden irakaskuntza arauak osorik betetzea. Horrela, bi hizkuntzei garrantzia bera ematen zaie, frantsesari zein euskarari, egoera desberdinei so egin gabe eta inolako diskriminazio positiborik bultzatu gabe. Diskriminazio positibo bakarra frantsesarentzako bideratzen dute. Frantziako agintariei, irakaskuntza eskakizunak zein helburuak behar bezala betez gero, ez die axolik alemanezko, ingelesezko zein euskarazko gela elebidunak zabaltzea.
Baldintzak, ordea, Nafarroakoen antzekoak dira: 19 haur behar dira gela elebidunak zabaltzeko. Germaine Hacalak dioskunez, gero eta guraso gehiagok egiten du B ereduaren aldeko apustua, arrazoi desberdinak direla medio. Bere esanetan, guraso horien % 90 erdaldun hutsa da eta motibazio ideologikoak baino, beren seme-alabek herrian errotu daitezen, beste hizkuntza bat jakin dezaten eta abarrek bultzatzen ditu aukera horretara.
Haurrek, beraz, hizkuntza batetik bestera jauzi egiten dute egunero, ikasgai batzuk euskaraz eta besteak frantsesez dituztelarik. Beren ikastetxeetan erdaldun hutsak diren lagunekin ematen dituzte orduak eta euskarazko ikasgaiaren orduan gelatik irten eta irakasle euskaldunarengana joaten dira. Beraz, eskola bakoitzean ikasle-irakasle erdaldunak euskaldunekin batera egoten dira. Batzuk bi hizkuntza menperatzen dituzte; beste batzuk, aitzitik, ez dute oso begi onez ikusten hain arrotz bilakatzen zaien hizkuntza beren ikastetxean entzun behar izatea. Lehen Hezkuntza amaitzean, kolejiora joan aurretik ebaluaketa nazionala egitea egokitzen zaienean, frantsesez egin behar dute. Horrela baieztatzen ei dute hizkuntza batean ikasitako ikasgaiak ongi aski menperatu daitezkeela beste hizkuntzan.
Germaine Hacalaren ustez, irakasleen formakuntza da eskola publikoko B ereduan duten erronka nagusia, oraindik euskarazko formakuntzarik gabeko hainbat irakasle baitago gela elebidun horietan. Gehienek, beste irakasleek bezala, frantses formakuntza dute eta euskaradunak direnez, lerro horietan sartzen dituzte. Egun ordea Paueko formakuntza etxean hasiak dira euskarazko lerroetarako irakasleak prestatzen, gero eta zabalagoa den eskaintzari erantzun egokiagoa emateko.
Eskola pribatu-erlijiosoetan ere euskarak antzeko gorakada bizi du, Maite Irazoki Pirinio Atlantikoko Departamenduko Eskola Erlijiosoetako zuzendariak dioskunez.
Departamendu osoan –Biarno barne– 190 ikastetxe pribatu-erlijioso daude, orotara 26.400 haur biltzen dituztelarik. 34 eskola elebidun daude egun, 1.120 ikaslerekin eta hogeita hamarren bat irakaslerekin.
Eremu honetan ere euskarak eta euskarazko irakaskuntzak bere bidea egiten darrai eta aurkako jarrerak baretu edo gutxienez isildu egin dira. Euskarak gora egin duen bezala guraso eta irakasleek gero eta konfiantza handiagoarekin hartzen dute. «

Lehen gu egoiten ginen ixilik eta orain aldiz gure mintzoa erraiten dute
», diosku Maite Irazokik. Hau da, eskola erlijiosoetan ere duela gutxi arte ez zuten batere begi onez ikusten euskara eta emeki-emeki, indarra hartzen joan den heinean, aurkako jarrerak baretzen joan direla aitortu zigun Irazoki andereak


Azkenak
Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


Zartako eta Radiocrimen taldeek baxu jotzailea kanporatu dute indarkeria matxista leporatuta

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


Eguneraketa berriak daude