ASTEROKO GAIA MAHAIAN

  • katean. Maddalen Iriarte kazetaria izango da aurkezle-zuzendaria eta pil-pilean dauden gaiei helduko die. Astero zuzenean emango da eta zortzi bat solaskidek eskuhartuko dute.

1999ko urtarrilaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Euskal telebistako lehen katean eztabaida saioak lekutxo bat izango du berriro. Zenbait ikasturtetako lehortea gaindituz, egunerokotasuneko gaiak mahaian eztabaidagai jartzeko erabakia hartu du kate publikoak. Datorren astelehenean abiatuko da egitasmoa, Maddalen Iriartek aurkeztu eta zuzenduko duena.
Eztabaida izango du oinarri nagusi saio berriak, «

baina ez dut baztertzen tarteka, elkarrizketa edo bi pertsona aurrez aurre ipintzea. Elkarrizketa edo aurrez aurreko hori izan daitezke debatearen abiapuntu. Nik hala nahi nuke
» dio Maddalen Iriartek. «

Gerta daiteke batzutan egunerokotasunak aurretik pentsatuta genuen gaia jatea. Euskaraz eta denbora gutxian saio bat muntatzea zaila da, baldin eta gauza oso-oso argia ez bada. Beraz, elkarrizketa edo aurrez aurreko hori tarteka erabili ahal izango dut bat-batean sortu den gai bat aztertu ahal izateko eta jarraian aurretik ezarria genuen debatea egiteko
».
Eztabaidan landuko diren gaiak egunerokotasun handikoak izango dira: batez ere gai politikoak, baina tarteka baita gai sozialak ere. Programaren asmoa aldiro zortzi solaskide eramatea izango da eta hauek «

punta puntako izatea
».


ESKUETATIK ALDE EGIN GABE.

Zenbait eztabaida saiotan izan ohi den iskanbila saihesten, gaiak moderatzaileari eskuetatik alde egin ez dakion ahaleginduko dira programan: «

Gure saiakera izango da edozein gai dela ere, dagokion koordenadetan finkatzea. Eztabaida nahi dugu, sesioa nahi dugu, eta maila hortan telebisiboki horrek eman dezaken espektakulua nahi dugu, baina niri ez zait interesatzen gaiak bere koordenadetatik ateratzea. Ikusentzuleak bertan sutsuki ari direlako engantxatuta geratuko den zera bat nahi dut, baina koordenadak ondo markatuta
» dio aurkezleak.
Eztabaidak ez daitezela hutsean amaitu, zerbait eraikitzea dute helburu programako kideek: «

Zubi bat izan nahi du. Zubi horretan diskusio asko eduki genitzake eta oso gogorrak izan daitezke, baina ez ezertan ez geratzeko, baizik eta agian zerbait eraikitzeko
».
Astero solaskide desberdinak izango dira, baina gaiak hala agintzen badu, ez da inongo arazorik izango zenbait pertsona errepikatzeko. Non aukeratua badela uste du Maddalen Iriartek. Alde horretatik, duela sei urte «Ados» eztabaida saioa egin zuenetik gauzak zertxobait aldatu direla dio: «

Gaur egun euskara oraindik arazoa bada ere, nik pentsatzen dut badaukagula non aukeratu gehiago. Eta gainera, solaskide berriak ezagutarazi nahi ditugu
».
Zuzenean eskainiko den eztabaida saioa Goenkaleren ostean abiatuko da eta bi orduko iraupena izango du, nahiz eta orduerdi gehiago ere luza daitekeen. Maddalen Iriartez gain, beste lau kazetarik osatuko dute programako lan taldea: Joseba Balerdik (saioaren zuzendaritzan eskuhartuko du), Ane Miren de la Hozek, Xabier Urteagak eta Xabier Zalduak. Maddalen Iriartek eztabaida saioa egiteaz gain, Gaur Eguna aurkezten jarraituko du. «

Egunero launa ordu eskainiko dizkiot bakoitzari, gehi behar diren guztiak
»


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude