"Euskaldunen" Lotsarako: Euskera Afrikar - ingelesen ezpañetan


1966ko martxoaren 27an
Afrikar bati eta ingelesen bati elkarrizketa. Euskaldunak dira.
"Euskaldunen" Lotsarako: Euskera Afrikar - ingelesen ezpañetan
Egia esateko gauza bakan ta harrigarri asko ikusi nitualakoan nengoen. Hala ta ere ezin esan dezaket ohiezlazkoagorik eztanik.
Iruiña'ko Ikastetxe Nagusi hontan mundu osoaren jandeak dira ta arrazak ta hizkuntzak esan beharrik ez aunitz dira.
Gure Euskera´k ere bere tokia du, ezta sarri entzuten baiña bagera batzuk litsarik bage sorterriaren mintzoaz hari geranok.
Bere abizenen herritasana aho beroz erakusten duenarentzat gertatu bat kontatuko dut.
Hemen ba-dira bi gazte, bata ingelesa ta afrikarra bestea, Euskeraz ongi xamar mintzatzen dakitenak.
Paul Nikholson da lehenengoz topatu nuena ta berorregatik berazaz hasten naiz. Bere aita Bilboko Ingalanda'ko konsulordea da ta bere ama berriz Lekeitto'koa.
Nikholson jaunak bere semearen kulturako Euskera ongarri zeikala ikusirik bere emazteari irakasteko esan zion ta hola igaz-arte gure Paul´ek ia Inglesera frantsera ta Euskera besterik etzekian.
lkasketa guztiak London´en zituen ta aurten Euskal-Herriko ilasku honetara etorri zaiku guri poz handi bat emonez.
Gazte hau oso begikoa da ta laguna dudan ezkero elkarrizketa bat izango dut beragaz.
–Esaiguk Paul, noiz hasi hintzan Euskera ikasten?
–Txikitatik, ene amak berak irrakatsi yeustalako.
-Ta hik, inglesera ta Euskera ondo ezagatzen dozak-eta, zetn dok gaitzago ingeles jator batentzat, espaiñera ala Euskera?
Nik uste yout Euskera dala gaitzagoa
–Ta zegaitik?
–Aditzagaitik aurki.
–Ta orain hitzaz zerbait jakingura gayeunkek. Zer egingo dok ikasketok amaituko doanean?
–Neronek komertzio-ordezkari bat izan nahi neyeukak ta ahal ba´yoat Bilbo'n geratuko nintzoake.
–Han, Ingalanda'n jendeak ba'yakiek Euskal-Herriaren ta Euskeraren berri?
–Bai, batzuek bai, baiña gehienak ez
–Nik gauzatxo bat itaundako neuskik: zer uste dok, Euskera biziko ala hilgo dok?
–Hori euskaldanon eskuetan yagok. Bizi dadin saiatu beharra duzue osterantzean.
–Eskarrik asko Paul hire hitz jakingarriokaitik ta zon on bat opa dauagu daroazan ikasketotan.
Ta honen ondoren beste batengana joten gera. Honek Efren Tsega-zeab du izentzat beraz ezta beragaz Goierriko seme batentzat hartzeko beldurrik.
Bizkaitarrentzat bere izena ezta txit ezezaguna izango. Hain zuzen ere Getxo'ko kirol-batzarrekoa zan ta Espaini'ko korrikalari gazteen txapelketa irabazi zuen ta berak egindako marka gaiñeztu barik dago ondio.
Gure Efren atzerritar kirolarientzako Derio'ko bizitza-etxera joan zan, bertan arintasuna egiteko iharkun edo saioak egiteko ta era - berean inguruetako giroa zala Euskera agur bat ikasteko.
Beraz gure Herriari txapelketa baten irabaztea eman dion ezkero itaune batzuk egiten ausartzen gera:
-Efren mesedez, esaiguzu, gustatu yatzu Euskal-Herria?
–Bai horixe!, Hau da niretzat Espaini´ko tokirik atsegintsuena.
–Zure Afrika'ko aberriak ba'dauka antzik gureakin.
-Bai alderdiak oso irudi antzekoak dira ta baita baserritarren bizitza ere.
Hala ere ene Herria agur bat basatsaugoa da.
–Eztautzugu zein yatzun politena itaunduko, bakoitzaren sorlekua gazoen ta eztitsuena baita.
–Korritzeari jarraiko zatzaizkio ala ikasketako bidetara joango zera?
–Korritzea utziko dot ta uste dot betiko izango dala. Ikasketan billatuko dot honezkero nire etorkizana.
–Efren zuk Eretrea'ko hizkuntza dakizu, gaidera Etiopi'ko mintzaira ofiziala, Etiopiak laterria ba-da ere hizkantza soil bat ezpaitu. Honezaz gaiñera arabera, inglesera, espaiñera ta Euskera. Zelan ikusten dozu euskaldanon hizketa beste horien artean?
–Niretzat Euskera zaharrenetariko hizkuntza da ta beraz bere aldez ahalegin guztiak egin beharko lirake, sekula ere ta iñola gal eztadin.
-Ta besterik ez Efren laguna zure ikasketaz aurrera ta jarrai bideori!
Hara hemen ikasbide imitagarri bat. Bigarren mutil etiopiar honen kasuan batez ere. Bere aberritik at hari da ikasten, bera jaioten ikusi zuen lurraren oborerako. Berak, gure moduz, eztu mugetan siñesten, gizonezko anaitasun orokor batean du bere itxaropena. Orain asko eztala, beltzen saio batean itzaldi eder egin zigun Afrika batuaren alde. Kolorea ezberdin baiña gizona beti da berdin ta libre.
Ikas bezate honengandik euskaldun-seme motz ta erdaldunek. Euskera eziña dala ikasteko ta Euskal seme eztiranek iñolako maite-miñik bage beren kulturarako iritxi dute. Lotsa beitez halakoak ta daitezala saia, alferrakl
KlNTANA'tar FRANTZISKO XABIER

Efren Tsegazeab, Etiopi'ko Afrikar "Euskaldun" Gazte Begiko Bat.
12

GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
EgileezKINTANA1Hizkuntza

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude