Errealizadorea, aktoreak, produkzioa... denen erdian egon ohi dira erregidoreak.
Produkzioa, errealizazioa, kamera eta aktoreen arteko koordinatzaileak gara. Platoa kontrolatzea dugu lana batez ere. Errealizadorea kontrolean izaten denez, bere ahotsa bilakatzen gara. Bai aktore eta aurkezleei guk ematen dizkiegu datuak: non jarri behar duten esan, gelditzen zaien denboraren berri eman, publikoa badago txaloak eskatu... eta horrelakoak.
Publikoari txaloak egin araztea zaila al da?
Denetarik dago, hemengo publikoa piska bat hotza da eta batzutan nahiko zaila izaten da. Programaren arabera izaten da askotan, lehiaketetako publikoak txaloak errazago jotzen ditu. Publikoaren lana oso garrantzitsua da, batez ere lehiaketetan, txaloak, oihuak... horrelakoekin programak irabazten du. Publikoa programaren parte da.
Erregidorearen lana behar bezain beste azaleratzen al da?
Piskanaka azaleratzen ari da. Jendeak gure lana ez du ezagutzen kameraren atzean gaudelako, baina izatez oso garrantzitsua da.
Zuzeneko zirrara edo grabaturikoaren ziurtasuna nahiago?
Erabat ezberdinak dira grabatutakoa eta zuzenekoa. Zuzenekoa errezagoa da, urduritasunarekin jendeak gehiago ematen baitu. Grabatuarikoak guretzat lan gehiago esan nahi du, jendea lasaiago aritzen baita.
Korrika eta presaka ibiltzean ezustekorik gertatu zitzaizun.
Duela bi aste, «Gaur Egun» grabatu ondoren atzeko panela aldatzea ahaztu zitzaigun, eta «Teleberri» hastear zegoenean konturatu ginen. Lehenengo planoak hala nola hartu behar izan genituen, atzekoa ahalik eta gutxien ikusi zedin eta gero bideo baten tartean aldatu genuen.
Beasaindar hau «Goenkale» eta «Qué pasa pués»eko erregidore da egun. Zortzi urte daramatza ETBn lan horretan. Erregidore lanaz gain bestelakorik egitea ere egokitu zaio, «Bi eta bat»en eta
NAGORE GOIBURU