"Nafarroaren nortasuna ezin da eraiki Euskadiren aurkakoa dela esanez"

  • Lanbidez, abokatu eta irakaslea. Iruñean jaio zen, duela 53 urte. Galdera egin bezain pronto erantzuten du, baina hitzak dotore neurtuz. Nafarroako Jauregian hartu gaitu bere irribarre ezagunarekin, Nafarroako behin-behineko lehendakari karguan.


1996ko abuztuaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroako alderdi politikoek ez ote dute Otano kasua azkarregi ahaztu nahi izan?

Ezin dugu beti iraganeko egoera tamalgarrietara begira egon. Etorkizunari aurre egin behar zaio. Otano kasuaren ondorio penalak auzitegiek argituko dituzte, eta ondorio politikoak berriz, Otanok berak hartu ditu bere gain dimisioa aurkeztuz. Beraz, masokismorik gabe aurrera egin behar dugu.

Otano aferaren atzean PSNren finantziaketa al dago?

Ez dago hori baiezta dezakeen daturik. Hala ere, finantziaketa trama egon dela dioen argudioa indartzen du alderdi sozialistan bertan eta gizartean dagoen giroak. Galdera nagusia zera da: afera honen arduradunen kontuetatik igaro diren diru kopuruen eta egun azaltzen duten kopuruen arteko diferentzia non dago?

Noizbait argituko al da kontu ilun hau?

Gehientsuena ezagutuko dugu. Baina diru hori nola jaso duten jakin behar dugu. Lehiatilaren bitartez izan bada, horrek ez du arrastorik uzten. Banketxeetatik pasa bada ordea, horrek aztarnak uzten ditu.

Nafarroan geratu al da diru hori edo Madril aldera joan ote da?

Ez dago hori jakiterik, baina hemendik kanpo gertatuko zenbait egoera berezi finanziatzeko erabili dela susmatzen dut. PSOEren antolaketa ekonomiko osoa Ferrazen kontrolpean egoteak iritzi hori indartzen du. Erantzuna auzitegiek eta denborak ekarriko dute.

Urralbururen konfiantzako gizona zen Otanoren garbitasuna ez al zegoen kolokan duela urtebete, hirukoa osatu zenutenean?

Urralburu kasua pil-pilean zegoelarik oraindik, PSNri eta Otanori berari beraien garbitasunaren inguruko azalpenak eskatu genizkien. Ustelkeria kasuak Roldanen, Urralbururen eta Aragonen jokabide pertsonaletara soilik mugatzen zirela adierazi ziguten behin eta berriro, eta alderdia bera, Otano buru, afera hauetatik landa zegoela. Sinistu egin genuen.

Gobernuan elkarrekin egoteko UPNren eta CDNren arteko elkarrizketek ez dute amaiera onik izan.

PSNren jarrera argitu artean denbora irabazten besterik ez da aritu UPN gurekin. Uztailaren 5ean akordioa lorturik bazegoen ere, Sanferminen aitzakian 14era arte atzeratu zuten azken bilera. UPNk adarra jo nahi izan digu negoziaketetan, oro har hirukoaren egitaraua bere egin baitu.

Negoziazio saio hauek CDNren eta Alliren hutsegite bat izan al dira?

Ez da hutsegitea izan. Une horretan parez pare genuen erronkari aurre egin genion: UPNren gonbidapenari baiezkoa eman, beraiek prozedura automatikoaren aldeko zirela aurrez jakin arren. UPNkoek, harremanetan hasi ginenean, merke saldu eta garesti erosi beharra zuten. Baina sozialistek edozein hautagairen kontrako botoa emanen zutela azaldu ondoren, garesti saldu eta merke erosteko jarrera hartu zuten, jarritako baldintzak onartezinak bihurtuz.

Gobernuan elkarrekin egoteko baldintzen artean, UPNk zure kontra ezarritako betoa. Zer deritzozu?

Betoa funtzionala dela diote. Nahi dutena esango dute, baina beto hori pertsonala eta dogmatikoa da. UPNko kide irrazionalenen ekimena izan da. Gobernuan egonen banintz, beronen oreka apurtuko lukeena ni nintzatekeela diote. Erraietako jarrera baten ondorio da beto hori. Sanzek komentzimendu handiegirik gabe onartu du erabaki hori, benetako erabakiak bere ondokoek hartzen baitituzte, berak hitzerdirik esan gabe. Azken batean, esaten diotena bete beharra dauka bere tokian jarraitu nahi badu. Izan ere, bere aukera CDNren eta UPNren arteko betorik gabeko koalizioa baitzen.

UPNn bi aukera daude: peoia izatea ala ez izatea. Peoia izanik baduzu etorkizunik; errebelatuz gero, berriz, lepoa mozten dizute. Sanzek lehenengoa aukeratu du, politikan bizirik jarraitu ahal izateko.

UPN eta PSNren artean ezkutuko hitzarmenik ba ote dago?

Begibistakoa da. PSNk ez du alternatiba bat osatzeko biderik emanen, modu horretan prozedura automatikoaren bidez UPNk boterea eskura dezan. Horretaz gain, urtero aurrekontuak elkarrekin hitzartuko dituzte. Nik dakidanez, PPk saiakera bereziak egin ditu CDN-UPN koalizioa onar zezan azken honek. UPNk, ordea, bere estrategia oso epe motzera begira egiten du. Ez dute urrunago ikusten.
Gobernua gutxiengo eskas horrekin mantentzea oso arriskutsua da. Gainera, oposiziotik botoak irabazi eta eraberritu egin behar duen PSN bezalako alderdi baten umorearen arabera egon beharko du. Azken finean, UPNk eta PSNk arerio politiko bera dute aurrean: CDN. Beraz, orekaren izenean elkartu egin dira gure alderdia ito nahian.

PSN oposiziora joatea zer da: garbiketarako konpromezua edo dena estaltzeko nahia?

Otano kasua pertsona baten jokaera izan dela diote sozialistek. Hala bada, PSNk aipatzen duen aldaketa eta garbiketa sakona ez da oso logikoa. Badirudi PSNk ez duela kasu hau amaitutzat jotzen, eta badaezpada Gobernutik kanpo egon nahi du. Ez dute konfiantzarik eurengan.

Epe ertain batera Sanzen aurkako zentsura mozioa egon daitekeela iragarri duzu. Eginen al da?

50 parlamentariren artetik 17 boto eskas dituen gobernu batek ez du beste aterabiderik. Gainera, behin bere egoera argitzen duenean, PSNri ere aukera hori komeni zaio, hauteskundeak hobe egiten baitira gobernutik oposiziotik baino.

UPNren jarrera zureganako mendekua dela aipatu izan duzu. Aldiz, oposizioan lanean oso ondo pasatzeko asmoa duzuela ere iragarri duzu. Horrek ere mendekuaren itxura guztia dauka...

Nire printzipioetako bat zera da: egiten dudanarekin gozatzea, samintzeak ez baitu merezi. Beraz jarrera positiboa izan behar dugu edozeren aurrean. Oposizioan egoteko aukera hartu dugu eta bertan asko gozatzeko asmoa dut.

Azken urte honetan boterean egon den hirukoaren jardueraren balantzea egiguzu.

Egindako lana zeharo positibotzat jotzen dut. Etorkizun handia zuen koalizio honek, baldin eta lehendakariak ez balu huts egin. Beraz, formulak eta Gobernuaren funtzionamenduak ez dute porrot egin. PSNk beregain ardurarik ez hartzeko agertu jarrera lotsagarria izan da krisialdi politikoaren beste eragile nagusia.

Nola dakusazu Miguel Sanz lehendakaritzan?

Ez dut iritzirik aurreratu nahi. Bere ahalmen, ezaugarri eta gabeziak ezagunak dira. Etorkizunak ekarriko du argia. Dena den, ez dut uste Sanzek Gobernuari aitzindaritza pertsonal berezirik eskaini diezaiokenik. Gobernua alderdiaren aginduetara egonen da, UPNn ez baita onartzen nortasun berezia izan dezakeen bururik. Alderdiaren esanetara belaunikatuko da Sanz.

CDN sortzerakoan, ohiko `navarrismo'ari aurre eginez `navarridad'earen kontzeptua sortu zenuten. Zertan geratu da?

CDNren erreferentzia nagusia da navarridadearena. Gure nortasuna ezin da eraiki Euskadiren ukapena dela adieraziz, UPNk egiten duen modura. Hori instituzioen egoera jakin bat da eta edozein unetan alda daiteke. Nafarroaren nortasuna Nafarroatik bertatik eraiki behar da, besteak beste, bere historiaren, gizartearen, kulturaren eta hizkuntzaren ekarpenak modu positiboan egituratuz. Hori da navarridadea. UPNk dioenaren kontra, EAErekiko hitzarmenak ez du Nafarroaren nortasuna kolokan jartzen.

EAErekiko hitzarmenak ba ote du etorkizunik?

UPN Gobernuan egonik ez da indarrean jarriko. Hitzarmen hau bi EAE eta Nafarroako gobernuen arteko erakunde bat da, eta berauek ematen diote edukia. Bi komunitateen arteko harremanak bideratzeko baliabide edo trena bat besterik ez da. Alde batek ez badu interesik azaltzen, hutsean geratuko da.

UPNk kontrakoa esan arren, akordioak ez du berez inongo konpetentziarik, Nafarroaren eta EAEren arteko elkarlana bideratzeko tresna bat baino ez da. Hitzarmenak, Nafarroaren nortasuna kolokan jarri baino, bere autogobernua indartu egiten du. UPNn erabateko itsukeria dago gai honekiko, eta baita euskararekiko eta antzeko gaiekiko ere.

Euskal Herria eta nazio eraikuntza hitzek zer esaten dizute?

Errespetatu arren, nafar gehienen gisara, ez dut proiektu politiko horrekin bat egiten; ez da nire proiektua.

Leitzarango autobidearen arazoan azaldu zenuen elkarrizketarako jarrerak ez al du zentzurik Itoitzen kasuan?

Autobidearen kasuan alternatiba bat zegoen eztabaidarako. Itoitzen kasuan, ordea, ez. Itoitz modu batean soilik burutu daiteke.

Nafarroak beharrezkoa al du Itoitz?

Ur eskasiari aurre egiteko Itoitz funtsezkoa da. Nafarroak uraren beharra izanen du epe motzean: biztanleen beharrak hornitzeko, industriaren garapenerako, energiaz baliatzeko eta ureztapen sarea antolatzeko hain zuzen. Etorkizuna ura duten herrialdeena dela ez ahaztu.

ETAk ekintza armatuen etenaldia iragarri, Itunak erantzun... Probetxurik ez, ordea.

Begi onez ikusi nuen ETAren eskaintza, astebeteko epea oso laburra izan arren. Era berean, biziki poztu ninduen Ajuria Eneko Mahaiaren jarrera eta PPren urratsak. Dena den, zaila da urteetan dirauen arazo hau bat batean amaitzea.

Preso nafarrak Iruñeko espetxera ekartzearen alde jarraitzen al duzu?

Zigorra beren herrian eta beren ingurukoetatik gertu betetzea da presoak gizarteratzeko erarik egokiena.

 

PELLO ARGIÑARENA


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude