LEMAZAIN BERRIAZ OSASUNA ABIAN


1996ko otsailaren 04an
Osasunako zuzendari berri izango denarekin elkarrizketa-erreportaia
LEMAZAIN BERRIAZ OSASUNA ABIAN
Harrobiko lanera itzultzeko asmoez aritu gara lehendakaria izango denarekin
Ofizialki ez bada ere, jadanik lanean dihardu, Juan Luis Irigarai buru duela, Osasunako zuzendaritza berriak. Hogeita hemeretzi urteko sunbildar honek azken denboraldietan errealitatetik urrun jardun duen futbol taldea bideratu nahi du eta etorkizunaz mintzatu gara berarekin.
HIRUROGEITA hamabosgarren urteurrena bete duten honetan, denboraldia hasi zenetik ez da bakerik izan zuzendaritzaren baitan; areago, Fermin Ezkurra, hogeita hiru urtez segidan lehendakari izan zenaren ordez Jabier Garrok klubaren mandatua hartu ostean, tirabira ugari izan da. Gizon honek ez dio inolako mesederik egin Osasunari eta azkenean bultzaka aldegin behar izan du nahiz eta oraindik trabak jartzen segitu, Juan Luis Irigarai lehendakari berriaren ustetan:
«Osasuna berea bailitzan, inori jaramonik egin gabe, joera presidentzialista erakutsi zuen hasieratik eta Jabier Bakaikoa lehendakariordea izan ezik gainerako zuzendaritzako kideek bizkar eman diogula ikusi eta gero, Osasunaren alde normaltasunean lan egin nahi dugunon aurka oztopoak jartzen ari da behin eta berriro. Arazoak luze jo du baina datorren asterako, baldin eta Jabier Bakaikoarekin dauden lotura ekonomikoak konpontzen baditugu, batzorde berri hau ofizialki izendatuko dugu. Nolanahi ere, paper kontua besterik ez da, urtarrilaren 4an bazkide batzarraren oniritzi orokorra jaso baikenuen».
Hamalau denboraldi segidan lehen mailako partaide izan eta gero, bigarren mailara egokitzea da Osasunaren premiarik handiena.
Aurrekontuen oreka
BEREZIKI aurrekontuetan desfase handia dago; kategoria honetako diru iturrien jarioa tantaka datorrenez, beste filosofia bat eman nahi diote klubari:
«Pentsa ezazu geuk lehenengo mailan jokatzeko egituraz hartu genuela taldea. Garai bateko hamalau mila bazkideetatik oso urrun gaude (bederatzi mila pasatxo gaur egun); urrezko garaiak bizi izan genituenean ia mila milioi pezetako aurrekontuan mugitzen ginen baina zifra horiek orain pentsaezinak dira. Telebistako harrerak eta ildo berean publizitatearen ordainean jaso dezakeguna kontuan hartuz, erremediorik gabe gerrikoa estutu beharra daukagu. Orain daukagun zazpiehun milioiko aurrekontua bostehun eta berrogeita hamarrean utzi nahi dugu».
Geroko taldea osatuz
LANTALDEA, beraz, merkatu beharra dago, eta oraino ezagutzen den sistema bakarra etxeko jokalarien pisua eta partaidetza areagotzea da. Garbiketa bat egitea ezinbestekoa da eta eginkizun horretan hasiak dira jadanik zuzendari berriak:
«Lehendabiziko urratsa Pakito entrenatzaileari urtebeterako kontratoa luzatzea izan da. Etxeko mutilekin lanerako prest dagoela erakutsi du eta agi danean, denboraldia hasi zenetik honako hamaikakoak begiratuz gero, harrobiko gazteak bultzatzen ari dela nabarmena da. Momentuz besteak beste Vasilevic (Albacetera) eta Dincic joan zaizkigu baina oraindik ere, etxeko kutsu handiagoa eman nahi diogu taldeari».
Eneriz, Ezkerro, Nagore eta abar, atzetik datorren jokalari zerrendaren abiapuntu bat besterik ez dira.
Lehen mailako edozein taldek nahiko lituzkeen instalakuntzak edukita, harrobiko lanari inoiz baino zorrotzago begiratuko diote zuzendari berriek. Izan ere, Taxoarretik pasatzen baita Nafarroako futbol-ekoizpen guztia:
«Iaz belar artifizialeko zelaia egin genuen eta emaitza bikaina atera diogula iruditzen zait. Egitasmo berrien artean beste bat egitea dago, eta aurrerago jokalarientzat egoitza bat eraikitzea gustatuko litzaiguke».
Kluben arteko harreman desleialak dira harrobiko lanerako oztoporik handiena eta, beraz, gazte gaztetandik jokalariak lotzen hasiak dira. Nafarroako talde gehienek Osasunarekiko kidetasun akordioa sinatu dute.
«Txantrea eta Izarra (Athleticekin) eta Barañaingo Lagunak (Realarekin) dira, oker ez banago, kontrolpean ez dauzkagun bakarrak. Futbol zirko honetan umilarentzat gero eta esparru mugatuagoa dago eta neurriak hartzea ezinbestekoa da. Klausula famatu horiek erabiltzen ari gara eta proiekzio handiko jokalariei eusten zaila izan arren, gutxienik, trukean jaso dezagun diru mordoxka bat geure harrobiko lanari etekina ateratzeko».
Igoera, itsutu gabe
ZUZENDARI talde berri honek ez du iazko esperientzia tristerik sufritu nahi eta jarraitzaileen artean presaren presaz igotzeko eroalditan sartu gabe, etorkizunerako talde baten oinarriak egiteko mezua zabaldu dute.
«Iazko sofrikarioak, lehenengo mailara bueltatzea ez dela hain erraza erakutsi zigun; Txetu Rojo eta Del Arco entrenatzaileak eginkizun horretan saiatu ziren joan den denboraldian baina, nire ustetan, igotzeko presak eta inguruan sortzen den ezinak proiektu hura hondatu zuten. Gauzak bere pauso normalean joatea hobe da eta horregatik ez dugu eperik jarri ez eta presarik izango. Taularen erdialdean gaude eta ez dugu ezertarako esperantzarik galdu, baina partidu hasieran egiten den taldearen argazkia ikustea nahikoa zaigu bide onetik goazela jakiteko; azken bi edo hiru partidutan atzerritarrik gabe jokatu dugu eta hamaikatik zortzi edo bederatzi etxekoak»,
nabarmendu digu osasuna futbol taldearen lemazain berriak.
MARTIN AGIRRE
Harrobiari garrantzia eman nahi diote hemendik aurrera Osasunan.
Juan Luis Irigarai izango da Osasuna futbol taldearen zuzendari berria.
26-27

GaiezKirolaFutbolaTaldeakOsasuna
GaiezKirolaFutbolaLehendakari
PertsonaiazIRIGARAI2
EgileezAGIRRE20Kirola

Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude