"Estatalismoarentzat indarkeriaren estrategia da barrikada nagusia"


1995eko abenduaren 17an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Rafael Larreina EAko legebiltzarkideari egindako elkarizketa
"Estatalismoarentzat indarkeriaren estrategia da barrikada nagusia"
Rafael Larreina, Eusko Alkartasunako legebiltzarkidea
EAko legebiltzarkide gisa otsailan sei urte egingo ditu. Lehen plenoa autodeterminazio eskubidearena izan zuen. Gasteiztarra, 39 urte, EAko exekutibako kide, kontzientzi eragozlea izateaz harro da Rafa Larreina.
IV. Batzarrean eztabaidatuko duzuen ponentziaren arabera, baketze ahalegin guztien helburua berradiskidetzeak izan behar du. Hain zatitua dago euskal gizartea?
Zatiketa mota ezberdinak ditugu hemen. Batetik, logikoak: abertzale garenon eta abertzale ez direnen artekoa, eskuindarren eta ezkertiarren artekoa... Badira ikuspegi abertzaletik zailak diren zatiketak ere: herrialde ezberdinen artekoa esaterako. Gero, ekinbide politikoaren tresna gisa indarkeriaren estrategia defenditzen dutenen eta gaitzesten dugunon artekoa dago.
Zatiketok enfrentamenduak eragiten dituzte. Eta horiek oztopo berriak, gorrotoa eta elkarrizketaren ukapena dakartzate. Berradiskidetzeak elkarri entzun eta barkatzen jakitea ere esan nahi du. Norbera erratu daitekeela onartzen dugun bezala, bestea ere erratu daitekeela onartu behar dugu.
Nola lor daiteke berradiskidetze hori?
Alderdiok funtzio garrantzitsua bete dezakegu. Ordezkaritza daukagu, baina baita erantzukizuna ere. Gizartea berradiskidetzearen biderantz lideratzeko ardura daukagu: laztasunak leunduz, mezu positiboak transmitituz, elkarri entzute eta barkatzea, elkarrizketa eta elkartasuna bezalako baloreak berreskuratuz, eta oztopoak gainditzeko guztiok daukagun beharra onartuz.
Berradiskidetzerako Erakunde-Plataformaz mintzo zarete. Zer litzateke plataforma hori?
EAE eraikuntza nazionalaren bidean politikoki autoeratu den gure herriaren zatia da, aurrera egitea posible egiten duen nukleo erakargarria. Hala, Eusko Jaurlaritzak erantzukizun berezia du, herri honen arazoak konpondu behar baititu. Daukagun arazo nagusiena normalizazio eta baketzearena izanik, Jaurlaritzak zuzendaritza funtzioa hartu behar du horretan.
Berradiskidetzerako Erakunde-Plataforma topagunea litzateke. Alde horretatik, Legebiltzarra topagune baliagarria da konponbideak eta erantzunak artikulatzen hasteko. Izan ere, Hego Euskal Herriko alderdietatik CDN da bertan ez dagoen bakarra.
Ekimena Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak hartuz gero, zer aldatuko litzateke orain arte Ajuria Eneko Mahaiak eramandako estrategian?
Hiruko Gobernua sinatu zenean, Ajuria Eneko Mahaiaren bigarren fasea planteatu genuen, oinarrizko printzipio batzuk jasoko zituena: berradiskidetze eta elkarrizketarako izan behar zuela; alderdi guztientzat zabalik egon behar zuela; eta gehiengoak erabakitakoa aurrera eraman behar zela, gutxiengoak blokatu gabe.
Baina baketze eta normalizazio prozesuan Jaurlaritzak izan behar du ekimena, eta zerbait egiteko garaian Legebiltzarraren berrespena behar da. Mahaiak inoiz ezingo ditu ordezkatu Jaurlaritza eta Legebiltzarra, ez baitu herriaren berrespenik. Koiunturala da.
Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak ekimena hartuz gero, zein funtzio beteko luke Itunak?
Ajuria Eneko Mahaiak eztabaidarako, akordioetarako eta elkarrizketarako gune izan behar du, ez besterik. Enfrentamendurako gune bada, sobera dago. Ajuria Eneko Mahaia behin-behineko lanabes gisa ikusten dugu. Balio duen ikusi behar da, baina balio ez badu...
Eta uneotan balio al du?
Ez, eta horregatik ari gara bigarren fase hori bultzatzen. Bestela, kartel edo eslogan funtzioa betetzen segituko du: norbaitek zer esan ez dakienean Ajuria Eneko Mahaiari egiten dio erreferentzia, «hori Ajuria Eneko Mahaiaren kontra doa» esanez; beste batek, aldiz, ezetz, ez doala kontra.
Itunak gabezia argia dauka: ideia guztiak defendi daitezkeela dioen arren, ezin dira praktikara eraman. Guk zera eranstea aldarrikatzen dugu: sinatu duten alderdi guztiek konpromezua hartu behar dutela euskal herritar guztiok gehiengoz, demokratikoki eta bake-bidez erabakitzen duguna errespetatzeko. Hori onartu ezean, Ituna ez da normalkuntzarako irteera puntua izango.
Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak zer emanen dute Itunak eman ez duenik?
Erreferentzia puntu diren aldetik, Jaurlaritzak esan behar du prozesua nondik bultzatu behar den, zertan lortu behar den kontsentsua, hitz egin behar dela... Legebiltzarrak, aldiz, herri honetako arazoen eztabaida-gune oinarrizkoena behar du izan. Bertan alderdi guztiak daude, Itunean ez bezala, eta gauza guztiak plantea eta eztabaida daitezke, jarraian hartu beharreko akordioak hartzeko.
Aipatu Berradiskidetzerako Erakunde-Plataforma horretan Ezker Abertzaleak izango al luke tokirik?
Ezker Abertzalea, berari gustatu edo ez, erakundeetako partaide da hauteskundeetara aurkeztu eta haustes-mahaietako erabakien esku geratzen den une beretik. Legebiltzarrean, eraikuntza nazionalaren bidean aurrera egiteko dagoen erakunde-plataforma nagusienean, HBk funtzio garrantzitsua bete dezake. Normalkuntza politiko eta baketzerako indar politiko guztien arteko akordioa lortu behar baita. Baten bat alboratzen bada, arazoak bere horretan jarraituko du.
HBrekin izandako bilera labur eta gatazkatsuaren ostean, posible ikusten al duzu berriro hitz egiteko esertzea?
Guk kritika politiko, demokratiko, bakezale eta eraikitzaileari jarduteari ez diogu uko egingo. Onartzen ez duguna da mahai batean esertzeko baldintzak jartzea. Alderdien arteko elkarrizketak ez du esan nahi aurkari politikoa bozatu behar denik. Edonorekin hitz egiteko prest gaude, HBrekin ere bai, baldin eta baldintzarik ez badago eta elkarrizketarako borondatea badago.
HBren aldetik hitz egiteko borondaterik ez zegoela uste duzu?
HBk hitz egiteko desiorik eta borondaterik ez zuela da atera dugun ondorioa.
Azkenaldion asko aipatzen dira elkarrizketa eta negoziazioa. Alderdien edota Espainiako Gobernuaren aldetik inolako urratsik eman dela uste duzu?
Eman beharreko mugimenduak ez dira eman. Baina konponbidea elkarrizketa bidez etorriko dela kontzientziazioa egon badago, eta mugitu egin behar da. Bigarren urratsa da gai honetan parte diren guztiak, batez ere alderdi estatalistak eta ENAMen mundua, kontzientziatzea euskal herritar gehienen borondatearen errespetu eta onarpenaren bitartez ere konponbidea etor daitekeela.
Indarkeriaren estrategia mantentzea da barrikadarik indartsuena estatalismoarentzat, Euskal Herriari eraikuntza nazionalaren bidean aurrera egiten ez uzteko. Ekinbide politikoaren tresna gisa indarkeriaren estrategia desagertuko balitz, hiru alderdi abertzaleak politikoki artikulatzea posible izango litzateke. Eta horrek sekulako potentzialitatea izango luke. Hori bake-bidez geratuko duenik ez dago, ez Konstituzioaren 8. artikulurik ez Armadarik. Eta hori badakite alderdi estatalistek.
Arazoak bere horretan irautea komeni zaiela uste al duzu?
Indarkeria egoera eta abertzaletasunaren egungo artukulazio eza mantentzea komeni zaie. Hain zuzen, indarkeriaren estrategiak dirauen artean, arrazoi etiko, politiko eta demokratikoengatik, eta baita efikazia arrazoiengatik ere, ezinezkoa da EArentzat HBrekin abertzaletasuna artikulatzea.
ETArekin hitz egin behar da? Noiz eta zertarako?
Gerra gogorrenetan ere bandera txuria atera behar da etsaiarekin hitz egiteko. Hitz egiteak solastea, entzutea, gogoeta egitea eta gatazkei irtenbideak bilatzea esan nahi du. ETArekin hitz egitea ez da txarra, eta hitz egin behar da. Hori bai, eduki politikoak hautes-mahaietan ordezkaritza demokratikoa lortuta dutenek, alderdiek, negoziatu behar dituzte. Ikuspegi horretatik, ETAk ordezkaritza HBren esku utzi beharko luke.
Ezker Abertzaleak behin eta berriz aldarrikatzen du, baina, hitz egin behar dutenak ETA eta Espainiako Estatua direla.
ETAk eta Espainiako Estatuak hitz egin dezakete, baina gai teknikoez: ETAko militanteen egoeraz esaterako. Ez besterik, ETAk zein ordezkatzen duen ez baitakigu. Beraiek euskal herri osoa ordezkatzen dutela diote, baina ni ez naute ordezkatzen.
Gure arazoak, eraikuntza nazionala eta baketzea barne, euskal herritarrok konpondu behar ditugu, potentzialitatea hemen baitaukagu, ez Madril edo Parisen.
Asko hitz egiten ari da presoez, hauen izaera politikoaz, sakabanaketaz...
Presoen giza eskubideak errespetatzeaz gain, babestu egin behar dira. EAk beti salatu izan du Estatua bere legalitatea, Espetxeetako Lege Orokorra eta Espetxeetako Araudia, ez dela betetzen ari. Hori presoei inolako auzitegik ezarri ez dizkien zigorrak ezartzea da.
MIKEL JAUREGI
JAUREGI, Mikel
8,9,10,11


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakLegebiltzar
PertsonaiazLARREINA1
EgileezJAUREGI5Politika

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude