"Fukuokan Martin Fizen markara arrima ninteke"


1995eko azaroaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Diego Garzia kirolariari elkarrizketa
"Fukuokan Martin Fizen markara arrima ninteke"
Diego Garzia
Behobiatik Donostiarako testa nota onarekin gainditu zuen, eta gertutik ezagutzen duten lagunek diote orain zezena baino indartsuago eta txoria baino arinago dagoela. Japoniara bidean, Fukuokako maratoian parte hartzeko bidaiaren bezperatan hitz egin dugu Diego Garziarekin.
Zenbat egun behar izan dituzu Behobiako esfortzutik errekuperatzeko?
Bizpahiru egunekin aski izaten da. Egun horietan kilometro bolumena jaitsi egiten da, baina aitortu behar dizut Behobiako lasterketaren biharamunean entrenatzailearekin gaizkiulertu bat izan eta behar baino hamabi kilometro gehiago egin nituela; Santi Perez nire entrenatzaileak hogei bat egiteko esan eta nik hogeita hamabitik gora egin nituen goiz-arratsaldeko bi saiotan, astelehen hartan.
Urteetan zehar horrenbeste kilometro egiten ez al zara aspertzen?
Nire ogibidea da hau eta goi mailan egon nahi baduzu hemen ez dago ez zapatu ez jairik; derrigor irten behar duzu korritzera. Lagunek esaten didate, «jo Diego, hi bizi haiz hi! Goizetan korrika egin, arratsaldean beste saio bat eta ondo kobratu», baina kirol honek ere baditu bere alde gogorrak, ez pentsa. Azken hilabetean berrehun eta berrogei kilometro egin ditut astero.
Betidanik errepideko gizona izan al zara?
Bai, pista eta krossean oso gutxi ibilitakoa naiz. Nire zirkuitua Azpeititik Azkoitirako joan-etorria da. Nire prestaketak serio hasi nintzenetik maratoira bideratu ditut, erritmo azkar bati eusten alegia, eta horregatik agian zangotan indarra faltako zait lokatzean ibiltzeko. Dena dela, esango nuke errepidean entrenatzen duenak sufritzeko gaitasun handiagoa duela, giharretatik asko sufritzen baita.
Horretaz aparte, pistan dabilenak, esate baterako, dena eskura dauka, zirkuitua bera, masaialaria, dutxak... eta guk berriz geure ibilbibideak aurkitu behar ditugu, galduz gero edozein aldapari aurre egin, eta abar. Azken batean geurea naturalagoa da eta eguneroko oztopoak gaindituz gogortu egiten gara.
Korrika kontu hauetan beranduko fruitua zara. Nolatan sortu zitzaizun korrikarako grina?
Istorio luzea da. Garai haietan ez zen intsumitu eta horrelakorik eta soldadutzarako zozketan itsasorako bidean nindoala jakin nuenean, independente fitxa atera eta horrela gerrako 18 hilabeteak polikiroldegi batean pasatu nituen. Egonaldi hura erabakigarria izan zen nire bizitzan.
Sasoi hartan Santi Perez nire entrenatzailea ezagutu eta ia aldi berean Luzuriaga lantegitik erregulazio baten bitartez bidaltzeak atletismorako markatu zidaten bizimodua. Nik ez nuke sekula lana uztiko atletismoagatik, baina egoera horretan, ezinbestean, entrenatzaileak eta Antton Gorrotxategi medikuak asko animatu ninduten. Eta horrela gaurdaino, epe luzerako lan bati ekin genion eta hementxe naukazu maratoi batetik bestera.
Egia al da parrandazale amorratua zarela?
Ohitura onak ez dira galdu behar. Fama hori izateko arrazoiak eta merituak eginak ditut eta orain, noski, kirol konpromizurik gertu ez badago zergatik ez dut juergatxoren bat botako. Denetan onena izatea gustatzen zait, juerga bat egin eta egunak zabaldu artean goza banezake, tira; baina biharamunean lagunak ohean seko lo ditudan bitartean ni bezperakoak pasatzeko paliza hartzen ibiliko naiz. Edozertan onena izaten saiatu behar du pertsonak.
Egoskorretan ere txapelduna omen zara?
Hala diote nire lagunek eta akats horri esker heldu naiz eliteko atleta izatera. Gogorra izan behar duzu, derrigor, egiten ditugun astakeriak agoantatzeko. Lasterketaren bat gaizki ateratzen bazait hurrengo entrenamenduan doble lan exijitzen diot neure buruari. Donostian 89ko maratoian debuta egin nuenetik Bartzelonako Joko Olinpikoetan plaza bat irabazteko oso gogor aritu behar izan nuen. Olinpiada batean parte hartzea ametsa zen niretzat eta bederatzigarren ailegatu nintzen, estatuko ordezkarien artean azkarrena. Sasoi hartako maratoilari guztiak (Montero, Gabela, Romera) utzita edo etsita, atzera egin dute eta Atlantan maratoian errepikatuko duen bakarra neu izango naiz.
Beraz, Antonio Serranok eragin duen zalapartak ez dizu Atlantako Joko Olinpikoetan plazarik kenduko?
Atleta bezala ez diot ezer kenduko, baina pertsona bezala arraro samarra da. Ni baino marka hobea du baina lehiaketetan ez du oraindik ezer frogatu. Berlingo maratoian Martinekin bateraparte hartu zuen, erretiratu egin zen eta hor galdu zituen aukera guztiak. Aspaldidanik dabil Atlantarako hirugarren gizona berak beharko lukeela esanez, nire izenik aitatu gabe, eta nik defendatu behar izan dut. Olinpiadetarako selekzioa egiteko Federazioak Munduko Txapelketan hamabi lehenengotan sartzen ziren biri agintzen zioten plaza bat eta hirugarrena aukeran. Hartan seigarren postua eskuratu nuen eta bide batez Serranoren asmoak zapuztu. Eskubide osoz hantxe izango naiz Fiz eta Juzdadorekin batera.
Martin Fizekin ondo moldatzen al zara?
Niretzat eta Juzdadorentzat Martin Fizen garaikide izatea kaltegarria da; bera da gaur egun onena eta bere ondoan gure markek, pentsaezinak izan arren, balioa galtzen dute. Kontratu aberatsenak beretzat dira baina hala eta guztiz ere Martinekin dudan harremana ezin hobea da. Areago, Goteborgen korritu genuen Munduko Txapelketan bareak helduta atzean gelditzen ikusi ninduenean seguru nago penarik handiena berak hartu zuela, sasoi betean nengoela baitzekien. Martin Fiz da gaur egun munduko maratoilaririk onena eta alde horretatik nik lasterketa barruan izan dezakedan etsairik gogorrena. Atlantan elkar ikusiko dugu berriz hirurok eta seguru egon zaitez ura eskatzen badit emango diodala, baina erasotzeko unerik ikusiz gero aizkorakada emateko ez dudala errukirik izango.
Ez al zarete, bada, talde berekoak?
Taktikak hor daude baina maratoiak 42 kilometro luze ditu eta edozer gerta daiteke, bakoitzak duen egun horretako sasoi puntuak ere zer esan handia du. Hain zuzen, nire bi lagunak aztertzen ari naiz orain, nola eta noiz eta non jo behar diedan kolpea irabazteko. Maratoian abagadune bakarra izaten da eta hura aprobetxatzen ez baduzu, akabo!
Zein izan da gehien markatu zaituen froga?
Dudarik gabe Helsinkin 94an korritu genuen Europako Txapelketa. Martin, Alberto eta hirurok podiumaren gainean egoteak aparteko poza sorrarazi zidan. Lasterketa joan zen bezala, Martinek atzean utzi eta nola harrapatu nuen berriz, eta 20. kilometrotik aurrera hirurok aurreneko sar gintezkeela ikusteak ematen dizun motibazioarekin, momentuz behintzat ez dut uste inoiz horrenbeste gozatu dudanik.
Abenduaren 3an Japonian, Fukuokako maratoian Martin Fizen marka hautsi nahi duzula diozu; hori entzunda azkoitiar batek baino gehiagok azpeitiarrek kutsatu zaituztela pentsa lezake?
Badakit bi ordu eta hamar minututik behera balio dutela nire zangoek eta dena ondo ateraz gero bi ordu eta bederatzi minutura arrima naitekela; jakina, horretarako baldintza guztiak nire alde beharko nituzke: eguraldia, ibilbidea, lasterketa erritmoa eta bat-batean sor daitezkeen mila kontu. Han izango dira Dionisio Ceron, Tomas Delti Bostonen hiru aldiz garailea, eta jakina, hauek antolatzaileei munduko errekorra hausteko erritmoa jartzeko (2 ordu 06 minututik behera) hiru erbi eskatu dizkiete. Besteontzat erbirik jartzen ez badute, neure kasa egin beharko dut lasterketa, atzetik aurrera, jendea harrapatuz.
Erbiaren lana hain da garrantzizkoa?
Erreferentzia zuzena ematen dizu marka jakin bat lortu nahi duzunean, baina ni bakarrik korritzen ohituta nago eta ez dit ardura. Nire marka (2 o. 10' 30'') hantxe lortu nuen, Fukuokan, ia lasterketa osoan lagunik gabe, eta horregatik asmo onenarekin noa. Hasi baino lehen 2, 10etik jaistea firmatuko nuke, eta hortik beherago batek daki muga non dagoen.
Eta datorren urtean Atlantan Joko Olinpikoak.
Japoniatik bueltan horixe izango da nire helburu bakarra. Agian apiril aldera Londres edo Rotterdameko marathoian parte hartuko dut denboraldi osoko balantzea froga bakar batean egitea arriskutsua baita. Dena den, hori erabakitzeko dago.
Zer egiten du azkoitiar batek Olinpiadetan?
Horixe bera pentsatzen dut nik, zer kristo egiten dudan muntaia izugarri hartan. Batek galdetzen zidan ea Japonian azkoitiar bat ez zen ote galduko eta nik ezetz, japoniera banekiela, baina batua. Japonian edo Olinpiadetan igoal dio, lasterketa bat gehiago izango dira. Hantxe, gero eta baserritarrago, hobe. Behar denean inozoarena egin, baina erremate garaian, akuilua sartu behar denean, baserritarra da azkarrena.
Kaskatuta egongo zara dagoeneko. Noiz arte segitzeko esperantzan, Diego?
Adidas etxearekin datorren urtera arte nuen akordioa bi urterako luzatu didatenez, segitu beharko. Ez naiz arrastaka ibiliko den horietakoa, baina oraindik beste hiru urtetan maila onean mantentzeko eragozpenik ez dut izango.
MARTIN AGIRRE
AGIRRE, Martin
29-33


GaiezKirolaAtletismoa
PertsonaiazGARZIA2
EgileezAGIRRE20Kirola

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude