Salva Iriarte


1995eko apirilaren 16an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Salva Iriarteri elkarrizketa
SALVA IRIARTE
"Zuzendaritzak ezer eskaintzen ez didan artean ez dut ezer erabakiko".
Bartzelona handiari hortzak erakutsi eta gero itzuli da Reala etxera. Bere apaltasunean, Iriartek aspaldiko Realik lotsagabeena zelairatu zuen Camp Noun, eta puntutxoa urratu. Toshackek gainbera utzi zuen taldea zuzendu eta bideratu du. Etxekoak, lagungiroko eta iskanbilarik sortzea gustatzen ez zaiola. Hori da agian 'akatsa', futbol munduan zirkorako atrakzio berezirik ez izatea. Realeko administrazio kontseilua erdibituta omen dago beasandarrak entrenatzaile segitu beharko lukeen ala ez.

Benito Villa Marinen egin zenuen estreinako Realako entrenatzaile lana. Zer gogorapen duzu partidu hartaz?

Egia esateko atzo izan balitz bezela gogoratzen dut partidu hura; Sanseko entrenatzaile urteetan izan naizen arren, Realeko 1. Plantilako entrenatzaile izan eta zure debutari aurre egiteak oso bestelako sentsazioak dakarzkizu. Une horretan gertuen ditudan senideak nituen gogoan, baina partidua hasi orduko arreta guztia zelaian gertatzen denari jartzen diozu eta behin jokoan sartuz gero taktikoki eman beharreko aholkuez gain zure mutilak animatzen saiatzen zara
Futbolari garaian bezela entrenatzaile lanetan ere zure helburua lortu duzu, emozioak ordea ezberdinak izango dira.
Nire bizitzako unerik gozoenak izan direla esango nizuke, La Romareda futbol zelaian 24 urte nituela debuta egin nuenean eta oraintsu daukadan karguarekin. Baina adinaren poderioz zure ibilera hotzago neurtzen duzu. Era berean, askoz balio handiagoa ematen diozu lortutakoari.

Bost negatiborekin hartu zenuen taldeari zorra arindu diozu; orain bast besterik ez. Orain arte eginiko lanarekin gustura?

Balorapenak egitea ez dut atsegin oraindik bide erdian gaudenean; sasoi onean gaude baina futbolean gabiltzanok ondo asko dakigu edozein momentutan bolada hori hautsi eta beherantz egin dezakeela. Horregatik diotsut erdi bideko balantzeak egin baino denboraldi amaieran datu zehatzak eskutan dauzkadala, balantzea egitea nahiago dudala.
Nolanahi ere, ezin ukatuko dizut bereziki Ligan ematen ari garen neurria gustura egoteko modukoa dela, hamazazpi partidutik hiru besterik ez ditugu galdu; alde horretatik, beraz, pozik egoteko arrazoirik bada. Horrela ibili izan bagina, oraintxe UEFAko plaza baten borrokan murgilduta geundeke.

Toshack-ek zioenez, bere joko sistema berberak erabiltzen dituzue.

Neurketa baten bezperatan aukera ditudan jokalariak eta Toshackenak berdinak diren aldetik parekotasunak egotea derrigorrezkoa da. Baina hamaikakoekin nik aldaketa bat baino gehiago egin dut. Gaur egun lehen mailako taldeen artean, %80 4-4-2 deritzon sistema erabiltzen badu ere, entrenatzaile bakoitzak bere ukitu berezia ematen dio eta gure kasuan partiduak aurrera joan ahala, aipatu berezitasunak geroz eta nabarmenagoak izango dira.

Iriarte-Lopez Ufarte: bi ezker Reala entrenatzen...

Beti esan ohi da futbolean ezkerrak izan direla iaioenak. Baina entrenatzeko garaian eskuin nahiz ezker guk bloke bat darabilgu eta talde horretan oreka bilatzea da garrantzizkoena. Bestalde, Robertorekin ez dut inolako arazorik; pentsa ezazue elkarrekin ekin geniola mundu honi. Beraz lankidea izateaz gain lagunminak gara.

Kargu berriarekin jokalarienganako harremana galdu al duzu?

Ez ezazula pentsa. Garbi dago sarritan erabaki gogorrak hartu beharra dagoela. Astean zehar Zubietan jokalari guztiak igandeko deialdian sartzeko merituak egiten saiatzen dira eta, jakina, ulergaitza gertatzen zaie euren izena autatutakoen artean ez azaltzea. Robertorentzat, ordea, askoz samurragoa da, kasu honetan, harreman hestuagoak izatea. Baina Realak duen ezaugarri berezienetako bat hori da: lagun kuadrila garela eta nahiz eta atzerritarrak tartean izan, giro ezin hobea suma daiteke.
Ormaetxea eta Boronati buruz hori esan ohi da, konfidantza haundiegia hartuta zeudela jokalariekin...
Ez zait iruditzen; entrenatzaile baten ibileran zikloak erretzen zoazela esango nuke. Bi kasuak gertu gertutik jarraitu ditut. Ormaetxeak zazpi denboraldi eman zituen Reala entrenatzen eta bi tituluak azken aldera lortu ziren, neu ere tartean nengoela. Lehen Liga eskuratu genueneko denboraldi osoa lesionaturik pasatu nuen eta bigarrenean zortzi partidu jokatu nituen. Nire onenak emanda nengoela eta une hartan bertan, hogeita hamar urterekin, erretiratzea erabaki nuen.
Aurreko hariari helduz, nire ustez entrenatzaile batek denboraldiz denboraldi gauza berberak errepikatzearen poderioz originaltasuna galdu egiten du, eta pertsona batek edozein lanbidetan berrikuntzarako ahalmen hori galtzen duenean jota dago. Zoritxarrez entrenatzaileon patua da, luzaroan lanpostu berdinean ezin egona.

Normaltzat jo behar al dugu, hotz-hotzean aztertuz, Realak sailkapenean estualdiak sufritzea?

Jokalariengan konfidantza osoa dut. Gabonetan beraien alde apostu egin nuen. Luis Garcia saldu genuenean, administrazio-batzordeari beste inoren premiarik ez genuela adierazi nion, denboraldi erdian fitxaketak egitea arriskutsua zelako, alegia. Pasatu dira ia bost hilabete hauetan esandakoa konfirmatu egin didate jokalariek. Nou Campoko berdinketaren oestean, hamabigarren postuan gaude, gure atzetik zortzi talde daude, eta horretaz gain, Deportivoren bisita Anoetara kenduz gero, teorian behintzat egutegia gure alde daukagu, eta azken txanpan puntu dexente atera ditzakegula iruditzen zait.

Kodro, golen matematikei kasu eginez gero, ekipo erdia da eta ia seguru denboraldia amaitzen aldegingo duela. Matematikek adierazten duten adina balio al du Meho Kodrok?

Ez dago inolako zalantzarik Meho jokalari haundia dela, edozein taldek bereganatu nahi lukeena. Atearen aurrean duen efektibotasuna ikaragarria da eta futbolean golak garaipenak eta tituluekin bat datoz. Hala eta guztiz, gogoratu nahi nuke hemen Anoetan sasoi batean zetorren Espanyol taldea 2-0 menderatu genuela Kodro gabe. Datu honekin zera esan nahi dut, Kodro momentuko goleatzailerik trebeenetakoa dela ukatu gabe Realaren jokoak ez duela gizon batenganako horrenbesteko menpekotasunik eta Meho ez dagoenean bere ordez zelairatzen denak ere golak egitea zer den badakiela.
Aurreko direktibak atzerritarrak fitxatzean harrobiak fruituak eman bitartean izango zirela aipatzen zuen; gauza bera zioten

Toshackek eta administrazio kontseiluak oraindik orain. Zu zeu ausartuko al zinateke atzerritarrik gabeko Reala maila gorenean manten daitekeela esaten?

Harrobiko jokalariekin bakarrik taldea osatzearen filosofiak bere horretan diraun baina eskubide guztiak futbolariaren alde jarri diren heinean gero eta zailagoa ikusten dut asmo hori. Jokalari gazteen alde arriskatzen behartuak gaude ahalik eta kontratu luzeenak sinatuz, baina ez ditugu sekula erabat loturik: txanponaren hotsak gaur egun edozein akordio huts lezake. 1. Maila geroz eta zailagoa dago eta batzorde teknikoak une honetan atzerritarrak beharrezkoak direla pentsatzen du, dauzkagun gabeziak betetzeko.

Benito Diaz kenduz gero Toshack eta Ormaetxea zortzi eta zazpi denboraldirekin txuriurdinen aulkian eserita gehien iraun dutenak izan dira; entrenatzaile bat berehala erretzen da aulki berean eserita?

Gero eta zailagoa da entrenatzailearen lana, gero eta botere gutxiago du. Sarritan plantilarekin eta zelaian eginiko lanak ez dira aski izaten. Kanpoko zenbait gauzak eragin handiegia dute eta bestela ikusi besterik ez dago Iruretarekin gertatutakoa: kanpaina dotorea egin arren jarraitzaileak kontra izan ditu hasieratik. Kanpoko faktore horiek guztiz baldintatzen dute entrenatzaile baten ibilbidea. Entrenatzailea pertsona zaurigarria bilakatzen da.

Etxeko beroan luzerako egoteak ere baditu bere alde onak baino, jakina, aulkiko tentsioa sufritu eta gozatu duenarentzat horrek atzerapauso bat izan behar du.

Entrenatzaileok gure karneta bereganatzen dugun momentutik talderik gustukoena zuzentzea dugu helburu, eta nire kasuan Reala entrenatzea ia amets bat da; baino ametsetatik iratzarrita alde negatiboari ere begiratu behar zaio. Profesionalki helburu batzu dituzu, baina familia ere hor ondoan dago eta senideentzat batetik bestera maletak hartuta ibiltzea ere ez da ona. Administrazio-batzordearen asmoak jakiten ez ditudan bitartean ez dut ezer erabakiko. Bi aukera dauzkat: bat Realeko entrenatzaile segitzea, eta noski horrek ez du atzerako bueltarik. Eta bestea, orain gertatu bezela, Zubietan kuadro teknikoan jarraitu eta lehenengo entrenatzailea kargutik kentzen dutenerako prest egongo den gizona izatea. Nik berriro diotsut: zuzendariek ezer eskaintzen ez didaten bitartean, ez dut erabakirik hartuko.

Bukatzeko, Salva, esaidazu zein izango den Realeko hurrengo entrenatzailea.

Ezin esango nizuke zein ezugarri beharko lituzkeen Realaeko entrenatzaile berriak, erretratu.robot bat egitea oso zaila da. Gainera, ni ere entrenatzaile posibleen zerrendan nago. Datorrena datorrela, beraz, atzerritar nahiz etxeko, motibazio haundiak izango dituzte jokalariek lanean segitzeko.
Martin Agirre
45-49

NORTASUN AGIRIA:
Duela 42 urte Beasainen jaioa. Herriko futbol taldean jokatzen ari zela, Real Madridekin froga bat egitera joan zen. Denboraldi hartan Etxaniz Realeko idazkari teknikoa etxera joan eta 16 urterekin Realean sartu zen, gaur arte jarraituz inolako etenik gabe. 24 urterekin pasatu zen Realeko lehen taldera. Nahiz eta lesionatuta egon, bi ligak irabazi zituen Real hartako jokalaria zen. Lesio larri baten erruz, 30 urterekin futbolari izateari utzi zion Zubietan teknikari lanean hasteko. Bi seme ditu, Gaizka eta Jon, dantzaria bata eta futbolzalea bestea.

Gaiez\Kirola\Futbola\Taldeak\Real Socied
Gaiez\Kirola\Futbola\Entrenatzai
Pertsonaiaz\IRIARTE4
Egileez\AGIRRE20\Kirola


Azkenak
Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Eguneraketa berriak daude