Julian Beloki: "Kantuzaletasuna zenbatekoa den ikusi nahi dugu".


1995eko otsailaren 26an
Euskadi Irratiak eta ETBk "Kantuz Goraintzi" lehiaketa antolatu dute
Julian Beloki: "Kantuzaletasuna zenbatekoa den ikusi nahi dugu".
Euskadi Irratiak eta ETBk «Kantuz Goraintzi» izeneko kantu lehiaketa antolatu dute. Hemezortzi urtez gorako edonork parte har dezake eta zerrenda batetik aukeratutako hiru kantu grabatu beharko ditu. Finala maiatzaren 5ean egingo da Zornotzako antzokian.
ARGIA. Noren ideia izan da lehiaketa antolatzea?
JULIAN BELOKI Aspaldidanik ETBk eta Euskadi Irratiak genuen ideia da. Abiapuntuko ideia eskutan hartuta, batez ere Euskadi Irratitik landu da lehiaketa nola bideratu. Irratian egingo da, baina bukaera ETBk zuzenean eskainiko du. Irratiak eman diezaiokeena baino zabalkunde handiagoa ematen dio telebistaren indarrak. Gero eta gauza gehiagotan beharko genuke elkarren lankidetza.
A. Zein da lehiaketaren helburua?
J.B. Jolasbidea izatea nahi genuke. Ahalik eta jende gehien jolasean sarraraztea eta euskal kantagintzaren esparruan gehiegi landu gabeko atal batean jendea agertzea nahi dugu. Kantuzaletasuna zenbaterainokoa den ikusi nahi dugu.
Lehiaketak mugak dauzka; play back-ak aurrez prestatu behar ditugu eta ez da norberaren tonu egokian abesteko aukerarik izango.
A. Jende asko aurkeztuko dela uste duzue?
J.B.Oraintxe lehenengo egunetan gaude eta ez dago mugimentu handirik. Lehiaketa maiatzaren 5ean bukatzen da eta ordura arte aurkez daiteke jendea. Lehiaketari eman diogun dinamikagatik ez dago jende gehiegi onartzerik ere, asko jota 22 interpreterentzat aukera legoke.
A. Nola egin duzue kanten hautaketa?
J.B. «Goraintzi» saioko produkzio lanetan jarduten den Fran Lasuenekin hitz egin eta kantu zerrenda proposatu zigun. Hiru ataletan banatuta dauden bederatzi kantu hautatu genituen.
GERRA, Ainhoa
55

GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazBELOKI2
EgileezGERRA1Komunikabid

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude