"Rockaren mundu komertzialean bizi den poeta erromantikoa naiz".


1995eko otsailaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Elliot Murphy musikariari elkarrizketa
"Rockaren mundu komertzialean bizi den poeta erromantikoa naiz".
Elliot Murphy rock musikari estatubatuarra
Rock-and-rollaren hastapenetako lekuko izatea zorte handitzat hartzen du Elliott Murphyk, era horretan arras musikari ezberdinen eraginak berera ekartzeko parada izan duelako. 1973an lehen diskoa kaleratu zuenetik, ordea, estiloa ahalik eta garbiena mantentzeko ahaleginak egin omen ditu. Parisera joan aurretik, New Yorken aurkitu zuen abestiak konposatzeko behar zuen inspirazioa. Musikan ezezik, luma eta poesian ere aurkitu du babeslekurik.
Ez da hau Euskal Herrira etorri zaren lehen aldia. Euskaldunen artean jarraitzaile asko al dituzu?
Euskal Herrian behin baino gehiagotan izan naiz; iaz esaterako Bilbon eta beste zenbait lekutan eskaini nituen kontzertuak. Euskal Herriko publikoa oso atsegin dut eta benetan oso gustora etortzen naiz, goxo sentitzen bainaiz hemen. Iaz emandako kontzertuetan biziki estimatu nuen jendearen harrera, nire abestiak kantatzen zituen...
Orain urte batzuk EEBBak utzi eta Pariserako bidea hartu zenuen. Zergatik erabaki hau?
Hamabost urtez New Yorken bizi izan nintzen eta haseran asko inspiratzen ninduen. Izatez, nik osatutako kanta askok hiri honekin harreman estua dute; zenbaitetan New Yorkeko poeta sentitu naiz. New Yorkek asko irakasten du, baina une bat iristen da kanpoan beste leku batzuetara ere mugitu nahi duzuna. Europara joan nahi nuen, Paris erreferentzia gune nagusia da... Parisko argiak atsegin ditut eta baita ibaiak zeharkatzen dituzten zubiak ere.
Jende askoren ustez, EEBBetako rock musikari onenetarikoa zara. Ez zara, hala ere, oso ezaguna.
Rock-and-rollak antzekotasun handia du liburuekin. Gehien saltzen diren liburuak ez dute zertan onenak edo interesgarrienak izan, baizik eta jende multzo zabalenarengana iristsi direnak. Rock-and-rollean izen handiko adibideak badira: Rolling Stones, Bruce Springsteen... Hauek berehala bihurtu ziren ezagunak. Lou Reed eta beste zenbaitek, ordea, hasi eta hamabost edo hogei urtera lortu zuten sona. Nik hogei urte inguru daramatzat musika eginez eta hainbat disko ere kaleratu ditut. Jarraitzaile kopuru txikia izan dut baina musikan segitzeko adina bai. Orain egin berri dudan diskoaren bidez, publikoa zabaltzea espero dut.
70eko hamarkadan Aquashow taldean aritu zinen. Nola gogoratzen duzu garai hura?
Beldur handia nuen. Lehen diskoa nuen, ez nekien nola atera behar nuen... Gogoratzen dut grabazio estudioetan oso urduri nintzela... Gaztea nintzen, rock and rollaren ametsak nituen. Gaur, garai hartako amets asko galduak ditut.
Egia al da Bob Dylanek asko eragin duela zure estiloan?
Eragin nagusienetarikoa izan da. Hitzei atea ireki zien lehenetarikoa izan zen. Bob Dylanek hitzei eta musikari garrantzi bera ematen zien. Musikan berak edozein hitz kantatu zitekeela uste zuen eta horrela abesti propioak idatzi zitezkeela.
Duela lau urte amaitu zenuen «Unreal city» diskoa, zenbaiten arabera zure lan onenetarikoa. Zer diozu zuk?
«Unreal City» Frantzian editatu nuen lehenbizi, «12» izenez kaleratu zen eta 24 abesti zituen. Ondoren EEBBetan atera zen, 14 abesti eta «Unreal City» izenez. Diario bat dela esan daiteke eta bertan EEBB-etatik Europara aldegin nuenekoaz ari da. Oso disko berezitzat dut, erabat neronena: kantak, grabaketak, zuzendaritza lanak...
Nola definituko zenuke zure musika?
Zorte handia izan dut, rockand-rollaren haseren lekuko naizelako. Rock and rollaren historian gertatutakoak entzun eta bizi izan ditut: Elvis Presley telebistan lehenengoz atera zenekoa, Beatlesak Ameriketara joan zirenean... Beti saiatu naiz eragin horiek guztiak nirera ekartzeko. Era berean, baina, nire musika garbi mantendu nahi izan dut. Rockand-rolleko mundu komertzialean bizi den poeta erromantikoa naiz.
Musika ez ezik, hainbat poema liburu ere idatzi dituzu. Zerk eraman zaitu idaztera?
Beti idatzi izan dut. Lehenengo diskoa atera aurretik ere idatzi nuen. Velvet Underground taldearentzat abesti bat idatzi nuen «1969 lerro» izena zuena. Bestalde, istorio laburrez osatutako bilduma bat erabili nuen «Cold and electric» diskorako. Orain, istorio laburrez osatutako beste liburu bat idatzi dut.
Egin ez eta egitea gustatuko litzaizukeena?
Arrakasta ikaragarria lortzea amesten dut. Alegia, kanta bat konposatu, munduko txoko guztietako jendeak kantatu eta erosiko duena. Gutxienez bat. Lanean ari naiz hori lortzeko.
ARTOLA, Maite
36-37

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakMURPHY1
PertsonaiazMURPHY1
EgileezARTOLA6Kultura

Azkenak
Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Israelgo armadak Gaza hiria eta inguruak husteko agindua eman du, eta "indar handiz" jardungo duela iragarri. Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek. Bideoan argi... [+]


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


Bayrouren gobernua erori da Frantziako Asanblean eta estu da Macron

Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude