ETBn makina bat zereginetan aritua da Gaizka Aranguren. Aldizkako kolaborazioak, Nafarroako korrespontsala, albistegietako aurkezlea eta berriki «Iparra» saioaren aurpegia dugu. Nafar asko bezalaxe, Euskal Herri osorako telebistarekin amets egiten segitzen duen horietakoa dugu.
Egia da kultur saioak bigarren edo hirugarren mailan uzten direla normalean. Telebista publikoen kasuak, hala ere, desberdina izan behar luke derrigorrez. Kultura ETB bezalako komunikabideetan eskaini behar den zerbitzu publikoa da, entzuleari eman beharrekoa.