Gaizka Aranguren: «Kultura eskaini beharreko zerbitzu publikoa da»
ETBn makina bat zereginetan aritua da Gaizka Aranguren. Aldizkako kolaborazioak, Nafarroako korrespontsala, albistegietako aurkezlea eta berriki «Iparra» saioaren aurpegia dugu. Nafar asko bezalaxe, Euskal Herri osorako telebistarekin amets egiten segitzen duen horietakoa dugu.
ARGIA. Zein leku eskaintzen zaio gaur egun kutur saio bati?
GAIZKA ARANGUREN.
Egia da kultur saioak bigarren edo hirugarren mailan uzten direla normalean. Telebista publikoen kasuak, hala ere, desberdina izan behar luke derrigorrez. Kultura ETB bezalako komunikabideetan eskaini behar den zerbitzu publikoa da, entzuleari eman beharrekoa.
A. ETBk darabilen programazio-politikak informatu, formatu edo entretenitzetik, nondik hartzen du gehiago?
G. A. Hor ere oreka mantendu beharra nagusitzen da. Hiruetatik zeinek duen pisu handiagoa, hori ikusleak berak esan beharko luke. Ene ustez, oreka beti zail horretan labaindu gabe aritzen ahalegintzen da ETB.
A. Amesten duzun hori izateko zer gehituko zenioke «Iparra» saioari?
G.A. Begien bistakoa da saioak duen aurrekontua eta baliabideak sobera murritzak direla eta, akaso, hortik jo beharko luke gehiago. Bestetik, saioa egiten dugunok badakigu ez dela egun Euskal Herri osorako eskaintza eta mugatu xamar geratzen gara zentzu horretan. Gabezia hori ez zait burutik joaten edozertan ari naizela ere.
A. Gaizka eta ETB elkarren lagun edo lankide soilak dira?
G.A. Lankideak derrigor izan behar. Lagun minak izatera iritsiko garelakoan nago. Telebista asko maite dut bere akats eta gabezia guztiekin. Maite izanaren ondorioa da oker guztiak konpondu nahi izate hori.
PILI KALTZADA
55
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak
Pertsonaiaz\ARANGUREN3
Egileez\KALTZADA2\Komunikabid