«BNGkoen ustez, eurak dira nazionalista bakarrak»


1994ko martxoaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jose Posada Coalicion Galegako eurodiputatuari elkarrizketa
«BNGkoen ustez, eurak dira nazionalista bakarrak»
Jose Posada, Coalicion Galegako eurodiputatua
Strasburgh-eko Europako Legebiltzarreko bere bulegoan geratuak ginen eta, egia esan, pasabide eta bulegoen labirintoan ez zen txantxetakoa izan berea aurkitzea. 1989ko Europako Legebiltzarreko hauteskundeetara EAJ eta Coalicion Canaria-rekin batera joan ziren. EAJko Jon Gangoitik hiru urte bete zituen, Isidoro Sanchez kanariarrak urtebete eta 1993ko uztailetik aurrera Coalicion Galegaren ordezkaritza betetzen ari da Jose Posada.
ARGIA. Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak gainean daude.
JOSE POSADA. Animo handiz goaz. Ekaineko hauteskundeetara lehengoez gain Union Valenciana eta Partido Aragones-ekin batera goaz. Guk Galizian 30.000-40.000 boto lortzea espero dugu.
A. 30.000-40.000 mila ez ote dira gehiegitxo azken hauteskunde autonomikoetan atera zenituzten 6.000 botoak kontuan hartuz gero?
P. Baina Europako Legebiltzarrerako azkenetan askoz gehiago izan ziren; ez diegu azken hauei begiratu behar, aterako ditugunei baizik. Coalicion Galegak oraindik badu indarrik Galizian.
A. Baina Europako hauteskundeetan abstentzioa handiagoa izan ohi da...
J.P. Gauzak oso aldakorrak dira, nork eramaten dituenaren arabera, nola eramaten dituen... Berrantolatze prozesu bizian gaude eta, beraz, seguru nago alderdia indarberritzea lortuko dugula.
A. Coalicion Galegako zenbait sektorek BNGranzko joera agertu izan dute.
J.P. Gu saiatu ginen nazionalisten batasuna lortzen, eta Galiziako alderdi abertzale guztiekin mintzatu, baina ez zen ezer atera. Zenbaitek uste dute egia osoa beren esku dagoela, haiek direla munduko nazionalista bakarrak, eta horrela elkar ulertzea ez da posible.
A. BNGz ari zara?
J.P. Beraiek eta nazionalismoa euren gauza bakarrik dela pentsatzen duten gainerako guztiez. Coalicion Galegaren nacionalismoa bide positibo batetik abiatzen da, besteek «ez» esaten duten lekuan eraikitzen hasten da. Besteek Europari ezetza luzatzen diotenean guk baietz diogu: baldintzak batzuk jarriz, Maastrichtekiko gure baietza argia da. Galiziaren garapenerako Europa erabiltzearen alde gaude.
A. Oztopo horiek nondik etorri dira, Europarekiko ikuspuntuan dauzkazuen desberdintasunetatik ala Galiziako ikuspegitik?
J.P. Europakoa batez ere, baina euren jarrera inposatzaileak ere izan du eraginik. Bada guztiari ezetz esaten dion jendea. Galiziak arazo asko ditu: arrantza, esnea, untziolak, baso erreketak, populazioa... Jende asko, arazoak eta ilusio barik daudenengan oinarritzen ari da, haien haserrea bideratzean datza euren lana. Gure estiloa beste bat da, joera baikorretan oinarritua dago.
A. BNG da Galiziatik bertatik zerbait lortzeko moduan dagoen alderdi abertzalea. Bakoitza zuen aldetik joatea ez al da indarrak galtzea?
J.P. Espainian hautesbarruti bakarra dago eta lortu beharreko maila nahiko handia da. Gainera, PPk bozketa honetan gogor jokatuko du, PSOEri irabaziko liokeen lehenbiziko hauteskundeak lirateke eta. Horrek esan gura du partehartzea handitu egingo dela eta lortu beharreko botoak ere gehiago izango direla. Beraz, bi gauza egin litezke: edo estatuko beste alderdi nazionalista batzuekin joan edo bakarrik. Bakarrik joatea jarrera zoro samarra da: azken hauteskundeetan BNG horrela joan zen eta ez zuen ezer atera. Nik aukera gehiago dauzkat, taldean goazelako. Urtebete bakarrik egongo naiz baina Galiziak Europan ordezkaritza segurua du.
BNGren aukera baztertzailea da, Galiziako gainerako nazionalistak baztertzeaz gain Estatuko beste nazionalismoak ere bazter batean uzten dituelako. Eusko Alkartasuna eta ERCrekin joatea proposatu zitzaion baina hori ere atzera bota zuen. Autista samarrak dira eta ez dago haiekin komunikatzeko modurik.
A. Zu legebiltzarreko Ortzadar taldean zaude, EAJko Jon Gangoiti, aldiz, Talde Popularrean izan zen. Ez al da kontraesankorra?
J.P. Ez dut uste, inondik inora. Aukera bat da. Gangoitik eta EAJk beren haserrea adierazi zuten Espainiako PP jeltzaleak fundatzaile diren Europako kristau-demokrazian sartu zirenean, baina hantxe jarraitu zuten. Isidoro Sanchez, Coalicion Canariakoa, berehala kokatu zen Ortzadar taldean eta nik ere berdin egin nuen. Gustura eta eroso nago, eta berriro egotekotan bertan jarraituko dut.
A. Osatu berri da Brusselan Erregioen Batzordea. Zer diozu bertan, oro har, Europako Batasunetik nazionalitateei ematen zaien garrantzi eskasaz?
J.P. Hori oso erlatiboa da; bada garrantzi handia duen jende arina ere. Politika zuk egiten ez baduzu egin egiten dizute. Beraz, garrantzitsuena egon egin behar dela jabetzea da, modu eraginkorrean, ez beti ezkor eta horrela inora ez goazela esanez. Beraz, estatu gabeko nazioek zer lortu badaukagulako, are eta kementsuago egon behar dugu. Europako Batasuna estatu gabeko nazioen desberdintasuna onartzen ari da eta lehen urrats gisa Erregioen Batzordea atera du. Badakit batzorde hau aholkularia besterik ez dela, baina hori ere zerbait da.
A. Zu galegoz mintzatzen zara legebiltzarrean, ez duzu arazorik?
J.P. Ez, Portugaleko itzultzaileek itzultzen didate eta. Izan ere, galegoa portugesaren aita baita. Galizieraren inguruan bi talde daude: bat ofizialista, Fraga jauna eta abarrek gidatua eta galiziera gaztelaniara hurbildu gura dutena; eta bestea, reintegrazionista edo lusista, galegoa eta portugesaren arteko sustrai berdinetara jotzen dugunona. Bi joera hauen arteko borroka gogorra da eta desorekatua, etengabeko borrokalari sinboliko reintegrazionistok milioika pezeta mugitzen dituen sare ofizialaren aurka borrokatu behar dugulako. Horrela jarraituko dugu heriotzaraino.
Xabier Letona
16-17

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaGaliziaCG
PertsonaiazPOSADA1
EgileezIBAN1Politika

Azkenak
2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


2025-09-08 | Jon Torner Zabala
Ertzaintza beste 11 pertsona ari da ikertzen, uztailaren 20an Azpeitian izandako liskarren harira

Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]


2025-09-08 | Bertsozale.eus
Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


Eguneraketa berriak daude